www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

35. IRAKURTZA

 

Jesus krutzean dagoala Judeguak irainduten dabe.
An idoroten da bere Ama Maria:
Eguzkia ilunduten da: Jesus ilten da.

 

BATERA San Mateok cap. 27. v. 39-50.
San Markosek cap. 15. v. 29-37.
San Lukasek cap. 23. v. 35-37.39-46.
San Juanek cap. 19. v. 25-30.

 

        Eta igaroten zirianak madarikatuten eben eraginik euren buruak,

        Ta esanik: Ah zu Jangoikoaren Tenplua banatu, ta iru egunean barriro egiten dozuna,

        Librau egizu orain zeure burua. Jangoikoaren Seme bazara, jatsi zaite krutzetik.

        Ta jentea begira egoan, ta berari burlazar.

        Baitabere Sazerdoteen Buruak, Eskriba, ta Zarrakaz barregarriz ziñoen:

        Besteak salbau ditu, bera barriz ezin salba da: Israelgo Errege bada jatsi bedi orain krutzetik, ta sinistuten deutsegu: salbau bedi bera, baldin bada au Kristo, Jangoikoaren autua;

        Kristo Israelgo Erregea jatsi orain krutzetik, ikusi, ta sinistu daigun.

        Jangoikoan konfietan dau: librau begi, ondo gura badeutso; bada esan eban: Jangoikoaren Semea nas.

        Soldaduak bere burla egiten eutsen beragana eldurik, ta birnagea opaturik,

        Ta esanik: Bazara zu Judegen Erregea, salba zaite zeu.

        Eta krutzean josirik egozan lapurretarik batek biraotuten eban, ta esan: Zu Kristo bazara, salbau gaizuz zeu, ta gu.

        Baña besteak zematuten eban, esanik: Zuk bere ez dozu Jangoikoaren bildurrik egonik urkamendian bertan?

        Eta gu egiaz gure erruz, dogulako gure egitekoai dagokana: baña onek gauza txarrik egin eztau.

        Ta Jesusi zirautsan: Jauna, gomutau zaite nizaz, zatozanean zeure Erreinura.

        Ta Jesusek esan eutsan: Egiaz dirautsut: Gaur neugaz izango zareala Glorian.

        Eta Jesusen Krutzearen ondoan egozan bere Ama, ta bere Amaren aiztea, Maria Kleofasena, ta Maria Magdalenea.

        Eta ikusirik Jesusek bere Ama, ta maite eban dizipulua an egoala esan eutsan bere Amari: Andrea, aror zure seme.

        Gero dizipuluari esan eutsan: Aror zure Ama. Ta ordu atarik dizipuluak artu eban beretzat.

        Eta eguerditik iruretagiño iluntasunak egin zirian mundu guztian.

        Ta eguzkia ilundu zan.

        Ta irurak baño len boz andiaz dedar egin eban Jesusek, ziñoala: Eli, Eli, lamma sabacthani: au da, Neure Jangoikoa, neure Jangoikoa, zegaiti desanparau nozu?

        An egozanetarik bada batzuk, au enzun ebenean, ziñoen: Eliasi deiegiten deutso onek.

        Onen ondoan Jesusek jakinik, gauza guztiak azkendu ziriala, Eskriturea bete zedin, esan eban: Egarri nas.

        An egoan ontzi bat birnagez beterik.

        Eta berpetati euretarik bat arin joan ta artu eban esponja-arrokia, ta busti-bete eban binagre-ozpinian, ta kañabera baten ifinirik, emoten eutsan edaten.

        Eta bestebatzuk ziñoen: Itxozue, dakuskun, datorrenez Elias bera libretara.

        Eta Jesusek artu ebanean birnagea, esan eban: Akabatu da.

        Eta Jesusek dedar andi bat emonik, esan eban: Aita, zure eskuetan gomendatuten dot nire espiritua.

        Eta au esanik, ta burua makurturik emon eban espiritua, il zan.

 

aurrekoa hurrengoa