www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

37. IRAKURTZA

 

Krutzetik eratsirik Jesusen gorputza ifinten dabe
Sepulturan: ta Judeguak ifinten ditue
an guarda zain jaolak.

 

BATERA San Mateok cap. 27. v. 57-66.
San Markosek cap. 15. v. 42-47.
San Lukasek cap. 23. v. 50-56.
San Juanek cap. 19. v. 38-42.

 

        Onez geroz, ta berandu egin zanean, bada zan Prestaera, Jaiaren aurreko eguna.

        Etorri zan Jose eritxon gizon aberats bat, Senadore noblea, gizon ona, ta mena:

        Onek ez eban lekurik emon gura izan ez batzarrari, ez bertan egin zirian euren gauzai, zan Arimathea Judeako Urikoa, Jangoikoaren Erreiñua berak bere itxadoten ebana.

        Au joan zan, ta azartasunaz sartu zan Pilatosgana, ta Jesusen gorputza eskatu eutsan.

        Zan Jesusen dizipulua; baña ez agiria, Judeguen bildurrez.

        Ta Pilatos miraritu zan, omen laster il zalako: ta Zenturioni deiturik, itandu eutsan, il bazan.

        Eta Zenturionganik jakinik, emon eutsan gorputza Joseri.

        Etorri zan bada, ta kendu eban Jesusen gorputza.

        Ta Nikodemo bere, gaubez lenago joan zana Jesusgana, etorri zan eun libra mirra ta balsamu legez ekartzala nasturik.

        Eta Josek erosi eban izara bat, ta Krutzetik kendurik batu eban izara garbian.

        Ta Jesusen gorputza artu, ta estu eben miesetan balsamuakaz, Judeguak entierruetan oi eben legez.

        Krutzean josi eben leku atan egoan hortu bat, ta hortuan iñor lenago ifini etzan sepultura barri bat.

        An bada ifini eben Jesus, ur egoalako sepulturea, ta Judegen Prestaerako eguna zalako.

        Ta bere sepultura baten sartu eban (Josek), barria zan, ta atx baten idigi eragin eban. Ta sepulturaren sarreran arri andi andi bat ifini, ta joan zan:

        Ta Prestaerako eguna zan, ta Zapatu jaia asiten zan.

        Ta bere atzean joiazala andrak Maria Magdalena, ta beste Maria Joseren ama Jesusi Galileatik jarraitu eutsenak, ta an sepulturaren aurrean egozala jarririk, begira egozan non iminten eben, ta zelan iminten eben bere gorputza.

        Eta biurtu zirianean prestau zituezan balsamu, ta untura usaintsuak: ta Zapatu-jaian geldirik egon zirian legeak aginduten eban legez.

        Baña Prestaera egunaren biaramonean, Sazerdoteen Buruak, ta Fariseoak etorri zirian batera Pilatosgana;

        Esaten ebela: Jauna, gogoan dogu, ak engañatzalleak oraindo bizi zala, esan ebala: Iru egun barru biztuko nas.

        Agindu egizu bada, gorde dagiela sepulturea irugarren egun giño: jazo eztidin, bere dizipuluak etorri, ta ostu, ta jenteari esatea:

        Biztu da illen arterik; ta azkeneko errakuntzau izango da lenengoa baxen deungeagoa.

        Pilatosek dirautse: Zainak dozuez, zoaze, ta zaindu egizue dakizuen legez.

        Eurak joan zirian, ta segurututeko sepulturea, sellatu eben arria, ta para gordetzalle-jaolak.

 

aurrekoa hurrengoa