www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

38. IRAKURTZA

 

Jesusen Biztuerako barri onak emoten deutsez
Angeruak andra emakumeai.

 

BATERA San Mateok cap. 28. v. 1-7.
San Markosek cap. 16. v. 1-7.
San Lukasek cap. 24. v. 1-8.
San Juanek cap. 20. v. 1.

 

        Eta Zapatu arrastegian, asteko lenengo eguna egundutean, Maria Magdalena, ta Maria Santiagoren ama, ta Salomek erosi zituezan balsamuak, joateko Jesus balsamututera.

        Ta astearen lenengo egunean goxean goxetik, oraindo ilun egoala, eldu zirian sepulturara urten ezkero eguzkiak, eroiezala prestau zituezan balsamuak.

        Eta euren artean ziñoen: Nok kenduko deusku sepulturaren aoan dagoan arria?

        Ta aror non ustekabean asmau zan lur-ikara andi bat. Zerren Jaunaren Angeru bat Zerutik jatsi zan; ta eldurik eragin eban arria, ta bere ganean jarri zan: Iusture argi baten antzera argia emoten eban bere arpegiak: ta bere soñekoak edurra zirudien.

        Ta bere bildurrez ikaratu zirian gordegillak, ta illik legez gelditu zirian.

        Baña begiratu eben (emakumeak), ta ikusi eben aldeginik sepulturako arria: ta au entero andia zan.

        Ta sarturik sepulturan, idoro ez eben Jesus Jaunaren gorputza.

        Ta jazo zan onegaiti ikaraturik egozala, euren ondoan ifini zirian gazte bi jazteko argitsuakaz.

        Eta bildurturik egozala, ta burua lurreranz makurturik, esan eutsen: Ez eizue bildurrik euki; bada dakit Jesus Krutzean josia izan zanen billa zabiltzela.

        Zergaiti illen artean billatuten dozue bizi dana?

        Emen eztago: bada biztu da, esan eban legez:

        Gomuta zaiteze esan eutsuenaz, Galilean egon zanean, Ziñoala: Bear da, gizonaren Semea emona izan dedilla gizon bekatarien eskuetara, ta krutzean josia izan dedilla, ta irugarren egunean biztu dedilla.

        Erdue, ta ikusi egizue Jauna gorde eben tokia.

        Eta zoaze agudo, ta esan eiozue bere dizipulu, ta Pedrori, biztu dala: ta jakin egizue Galilean itxadoten deutsuela; an ikusiko dozue, esan eutsuen legez: lenago bere au adirazo deutsuet.

        Ta gomutau zirian bere berbaren.

 

aurrekoa hurrengoa