www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

39. IRAKURTZA

 

Jesusen Biztuerako barri pozak
emoten deutsez andrak Apostoluai.
San Pedro, ta San Juan datoz sepulturara.

 

BATERA San Mateok cap. 28. v. 8.
San Markosek cap. 16. v. 8.
San Lukasek cap. 24. v. 9-12.
San Juanek cap. 20. v. 2-10.

 

        Eta berpetati urten eben sepultura egoan lekutik bildurraz, ta gozo-poz andiaz, ta arinka joan zirian dizipuluai esatera.

        Ta iñoribere ezer esan ez eutsen (bidean), bildurrak arturik egozalako: ta au guztiau esan eutsen amaka (dizipuluai), ta beste guztiai.

        Ta gauzok Apostoluai esan eutsezanak zirian Maria Magdalenea, ta Juana, ta Maria Santiagoren ama, ta eurokaz egozan besteak.

        Eta eurak begitaziño erotzat eukezan berbok, ta sinistu etzituezan.

        Eta joan zan arin (Maria Magdalena) San Pedrogana, ta Jesusek maite eban beste dizipuluagana, ta esan eutsen: Sepulturatik kendu dabe Jauna, ta eztakigu non imini daben.

        Urten eben bada Pedro, ta beste dizipuluak, ta sepulturara joan zirian.

        Eta biak batera arin egin eben, baña beste dizipulua aurreratu zan, Pedrok baxen arinago joanik, ta lenengo eldu zan sepulturara.

        Ta makurtu ezkero ikusi zituan ifinirik eun-miesak: baña barrura sartu etzan.

        Eldu zan bada Pedro bere jarraian etorrena, ta sepulturalekuan sartu zan, ta ikusi zituan eunak ifinirik,

        Ta buru ganean euki eban izerkaria, ez eunakaz ifinirik, ezpada baturik beste leku baten.

        Orduan beste dizipulu lenago eldu zana bere sartu zan, ta ikusi eban, ta sinistu eban:

        Zerren oraindiño adietan ez eben Eskritura ziñoana, bera biztu bear zala illen arterik.

        Eta bestebein euren etxera biurtu zirian dizipuluak.

        Eta joan zan (Pedro) mirariturik bere artean ikusi ebanaz.

 

aurrekoa hurrengoa