www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

40. IRAKURTZA

 

Maria Magdalenari agertuten jako Jesus,
barriro biurtu zanean sepulturara.

 

BATERA San Markosek cap. 16. v. 9.
San Juanek cap. 20. v. 11-17.

 

        Eta biztu zanean (Jesus) asteko lenengo eguneko goxean lenengo agertu jakon Maria Magdaleneari, zeñeganik zazpi deabru atera izan zituan.

        Baña Maria negarrez egoan kanpoan sepulturaren ondoan. Ta alan negarrari eragoiola, makurtu zan, ta sepulturara begira egon zan:

        Ta ikusi zituan Angeru bi zuriz janzirik, jarririk bata buru aldean, ta bestea oñetan, Jesusen gorputza ifini izan zan lekuan:

        Ta esan eutsen: Emakumea, zegaiti negar egiten dozu? Dirautse: Eroan deustelako emendik neure Jauna, ta eztakit non ifini daben.

        Ta au esanik, atzera biurtu zan, ta ikusi eban Jesus zutunik egoala: baña ez ekian Jesus zala.

        Jesusek dirautso: Emakumea, zeri negar egiten deutsazu? Noren billa zabilz? Berak uste izanik hortulaua zala, esan eutsan: Jauna, zeuk eroan badozu, esan eidazu non ifini dozun; ta neuk eroango dot.

        Jesusek dirautso: Maria. Berak biurturik dirautso: Rabboni, zeñek esan gura dau Maixua.

        Jesusek dirautso: Ukutu ez eidazu, zerren oraindiño igon eztot nire Aitagana: baña zoaz nire anajetara, ta esan egiezu: Igoten dot nire Aita, ta zuen Aitagana, nire Jangoiko, ta zuen Jangoikoagana.

 

aurrekoa hurrengoa