www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

41. IRAKURTZA

 

Jesus agertuten jake sepulturatik etozen andrai.
Judeguak emoten deutse dirua sepultura-zain
egozanai, esan daientzat, dizipuluak ostu dabela
Jesusen gorputza: ta Magdaleneak dirautse
Apostoluai, berari agertu jakala Jesus bizturik.

 

BATERA San Mateok cap. 28. v. 9-15.
San Markosek cap. 16. v. 10.11.
San Juanek cap. 20. v. 18.

 

        Eta Jesus idoro zan eurekaz (sepulturatik biurtzen zirian emakumeakaz), ta esan eutsen: Jangoikoak gorde zaiezala. Ta eurak beragana eldu zirian, ta laztandu zituezan bere oñak, ta adorau eben.

        Orduan Jesusek esan eutsen: Ez eizue bildurrik euki: Zoaze, esaioezue nire anajeai, Galileara doazala, an ikusiko nabe.

        Ta eurak joiazan artean, sepultura-zainetarik batzuk joan zirian Errira, ta igaro zan gertaldi guztien kontua emon eutsen Sazerdoteen Buru nagusiai.

        Ta baturik Zarrakaz, ta zer egin bear zan itundurik, makina bat diru emon eutsen gordegilla-zainai,

        Zirautsela: Esazue, bere dizipuluak gaubez etorri, ta ostu dabela gu lo gagozala.

        Ta au elduten bada Agintariaren belarrietara, guk sinisterazoko deutsegu, ta segurutuko zaitueguz.

        Eurak dirua artu eben, ta egin eben irakasi eutsen erara. Ta Judeguen artean zabaldu zan barri onek dirau gaurgiño.

        Maria Magdalena etorri zan esatera a gaz egon izan zirianai, ta triste ta negarrez egozan aei: Ikusi dodala Jauna, ta au esan deust.

        Ta eurak enzun ebenean, bizirik egoala, ta berak ikusi ebala, ez eutsen sinistu.

 

aurrekoa hurrengoa