www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (I) - Testament Zaharra, 1. zathia
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

PARALIPOMENAK
I. LIBURUA

 

I. KAP.

        1. Adam, Seth, Enos,

        2. Kainan, Malaleel, Jared,

        3. Henok, Mathusale, Lamek,

        4. Noe, Sem, Kam eta Japhet.

        5. Japheten semeak: Gomer eta Magog. Madai eta Jaban, Thubal, Mosok eta Thiras.

        6. Gomerren semeak: Aszenez, Erriphath eta Thogorma.

        7. Jabanen semeak berriz: Elisa, Thar-sis, Zethim eta Dodanim.

        8. Kamen semeak: Khus eta Mefraim, Phut eta Kanaan.

        9. Kusen semeak berriz: Saba eta Hebila, Sabatha, Erregma eta Sabathaka. Eta Erregmaren semeak: Saba eta Dadan.

        10. Eta Kusek izan zuen Nemrod, eta hau hasi zen lurrean ahaldun izaten.

        11. Mefraimek berriz, izan zituen Ludim eta Anamim, Laabim eta Nephthuhim,

        12. Eta Phetrusim eta Kasluim, zeinetarik ilkhi baitziren Philisthiim eta Kaphtorim.

        13. Kanaanek berriz, izan zituen Sidon bere seme zaharrena, Hetheo ere,

        14. Eta Jebuseo, eta Amorheo, eta Jerjeseo,

        15. Eta Hebeo, Arazeo eta Sineo,

        16. Aradio, Samareo eta Hamatheo.

        17. Semen semeak: Elam eta Asur, Arphaksad eta Lud, Aram eta Hus, Hul, Jether eta Mosok.

        18. Arphaksadek berriz, izan zuen Sale, zeinak izan baitzuen Heber.

        19. Bada, Heberri sorthu zitzaizkon bi seme; baten izena zen Phaleg, lurra haren egunetan zathitua izan zelakotz; haren anaiaren izena zen Jektan.

        20. Jektanek izan zituen Elmodad eta Saleph, Asarmoth eta Jare,

        21. Adoram ere, Huzal eta Dekla,

        22. Hebal ere bai, eta Abimael, eta Saba, eta oraino

        23. Ophir, Hebila eta Jobab: horiek oro Jektanen seme ziren.

        24. Sem, Arphaksad, Sale,

        25. tieber, Phaleg, Erragau,

        26. Serug, Nakor, Thare,

        27. Abram, hura bera da Abraham.

        28. Abrahamen semeak: Isaak eta Ismahel.

        29. Eta huna hekien ondoregoak: Nabaioth Ismahelen Seme zaharrena, eta Zedar, eta Adbeel, eta Mabsam.

        30. Eta Masma, Duma, Masa, Hadad, Thema,

        31. Jetur, Naphis eta Zedma: horiek dira Ismahelen semeak.

        32. Abrahamek Zetura bere ohaidea ganik izan zituen semeak: Zamran, Jeksan, Maelan, Madian, Jefbok eta Sue. Jektanen semeak: Saba eta Dadan. Dadanek semeak: Asurim, Latusim eta Laomim.

        33. Madianen semeak: Epha, Epher, Henok, Abida eta Eldaa: horiek oro Zetura ganikako semeak.

        34. Bada, Abrahamek izan zuen Isaak, zeinaren seme izan baitziren Esau eta Israel.

        35. Esauren semeak: Eliphaz, Errahuel, Jehus, Ihelom eta Kore.

        36. Eliphazen semeak: Theman, Omar, Sephi, Gathan, Zenez, Thamna eta Amalek.

        37. Errahuelen semeak: Nahath, Zara, Sama eta Meza.

        38. Seirren semeak: Lotan, Sobal, Sebeon, Ana, Dison, Eser eta Disan.

        39. Lotanen semeak: Hori eta Homam. Thamna zen berriz, Lotanen arreba.

        40. Sobalen semeak: Alian, Manahath, Ebal, Sephi eta Onam. Sebeonen semeak: Aya eta Ana. Anarenak: Dison.

        41. Disonen semeak: Hamram, Eseban, Jethran eta Karan.

        42. Eserren semeak: Balaan, Zaban eta Jekan. Disanenak, Hus eta Aran.

        43. Haukiek dira erregeak Edomen lurrean manatu dutenak, Israelen semeen gainean erregerik izan zedin baino lehen: Bale Beorren semea; eta zen haren hiriaren izena, Denaba.

        44. Bada, Bale hil zen eta haren orde erreginatu zen Jobab, Zare Bofrakoaren semea.

        45. Eta Jobab hil izan zenean, haren orde erreginatu zen Husam Themantarren lurrekoa.

        46. Husam ere hil zen, eta erreginatu zen haren orde Adad Badaden semea. Harek jo zuen Madian Moaben lurrean, eta haren hiriaren izena zen Abith.

        47. Eta Adad hil izan zenean, haren orde erreginatu zen Semla Mareskakoa.

        48. Semla ere hil izan zen, eta erreginatu zen haren orde Saul Errohobothekoa, Errohoboth baita hibai-bazterrean.

        49. Saul ere hil zen, eta haren orde Balanan Akoborren semea erreginatu zen.

        50. Hau ere hil zen, eta hunen orde erreginatu zen Adad, zeinaren hiria Phau deitzen baitzen, eta zeinaren emaztea deitzen baitzen Meetabel, Matreden alaba, eta Matred zen Mezaaben alaba.

        51. Bada, Adad hil ondoan, Edomen hasi ziren buruzagi izaten erregeen orde: Thamna buruzagia, Alba buruzagia, Jetheth buruzagia,

        52. Oolibama buruzagia, Ela buruzagia, Phinon buruzagia,

        53. Zenez buruzagia, Theman buruzagia, Mabsar buruzagia,

        54. Magdiel buruzagia, Hiram buruzagia. Horiek izan ziren Edomen buruzagi.

 

II. KAP.

        1. Bada, Israelen semeak ziren: Erruben, Simeon, Lebi, Juda, Isakar, Zabulon,

        2. Dan, Josep, Benjamin, Nefthali, Gad eta Aser.

        3. Judaren semeak: Her, Onan eta Sela. Horiek hirurak sorthu ziren Sueren alaba Kananear baten ganik. Bada, Judaren seme zaharrena, Her, tzarra izan zen Jaunaren aitzinean eta Jaunak hil zuen.

        4. Thamarrek berriz, Judaren erreinak, haren ganik izan zituen Phares eta Zara. Judaren seme guziak beraz izan ziren bortz.

        5. Pharesen semeak berriz: Hefron eta Hamul.

        6. Zararen semeak berriz: Zamri, Ethan, Eman, Kalkal eta Dara, orotara bortz.

        7. Karmiren semeak: Akar zeinak Israel nahasi baitzuen anathemaren ohointzaz.

        8. Ethanen semeak: Azarias.

        9. Hefroni sorthu semeak, berriz: Jerameel, Erram eta Kalubi.

        10. Bada, Erramek izan zuen Aminadab. Aminadabek berriz, izan zuen Nahason Judaren semeen buruzagia.

        11. Nahasonek izan zuen Salma, zeina ganik sorthu baitzen Booz.

        12. Boozek berriz, izan zuen Obed, zeinak izan baitzuen Isai.

        13. Hunek izan zuen berriz, lehenbiziko semea Eliab, bigarrena Abinadab, hirugarrena Simaa,

        14. Laugarrena Nathanael, bortzgarrena Erradai,

        15. Seigarrena Asom, zazpigarrena Dabid.

        16. Hekien arrebak izatu ziren Sarbia eta Abigail. Sarbiaren semeak: Abisai, Joab eta Asael, hirur.

        17. Abigailek izatu zuen Amasa, zeinaren aita Jether Ismaheldarra baitzen.

        18. Bada, Kalebek Hefronen semeak emazte bat hartu zuen Azuba deitzen zena, zeinaren ganik izan baitzuen Jerioth; eta haren semeak izan ziren Jaser, Sobab eta Ardon.

        19. Eta Azuba hil ondoan, Kalebek emaztetzat hartu zuen Efratha, zeinak eman baitzaroen Hur.

        20. Hurrek berriz, izatu zuen Uri, eta Urik Beseleel.

        21. Horiez geroz Hefron ezkondu zen Makirren alabarekin, Makir baitzen Galaaden aita; hirur hogoi urthe zituen hura hartzean, eta haren ganik izan zuen Segub.

        22. Segubek ere izatu zuen Jair, eta hau hogoi eta hirur hiriren nausi izatu zen Galaadeko lurrean.

        23. Jesurrek eta Aramek hartu zituzten Jairgo hiriak; Kanath ere eta hango herriak, hirur hogoi hiri; horiek oro Makirren Galaaden aitaren semeak.

        24. Bada, Hefron hil zenean, Kalebek emaztetzat hartu zuen Efratha. Hefronek emaztetzat izan zuen Abia ere, zeinak eman baitzaroen Ashur Thekuaren aita.

        25. Jerameelen ganik berriz, Hefronen seme zaharrena ganik sorthu ziren Erram haren seme zaharrena, Buna, Aram, Asom eta Akia.

        26. Jerameelek hartu zuen bertze emazte bat ere Aura deitzen zena, zeina izan baitzen Onamen ama.

        27. Eta Jerameelen seme zaharren Erramen seme izatu ziren Moos, Jamin eta Akar.

        28. Onamek berriz, izan zituen semetzat Semei eta Jada. Semeiren semeak berriz, ziren Nadab eta Abisur.

        29. Abisurren emaztea berriz, deitzen zen Abihail, zeinak eman baitzarozkien Ahoban eta Molid.

        30. Nadaben semeak berriz, izatu ziren Saled eta Aphaim. Saled berriz, hil zen haurrik izan gabe.

        31. Aphaimek berriz, izan zuen Jesi, Jesik Sesan, eta Sesanek Oholai.

        32. Semeiren anaia Jadaren semeak berriz: Jether eta Jonathan. Bainan Jether ere hil zen haurrik izan gabe.

        33. Jonathanek berriz, izan zituen Phaleth eta Ziza. Horiek izan ziren Jerameelen semeak.

        34. Sesanek berriz, etzuen izan semerik, bainan alabak, eta egiptoar gathibu bat Jeraa deitzen zena.

        35. Eta hari emaztetzat eman zaroen bere alaba bat, zeinak eman baitzaroen Ethei.

        36. Etheik berriz, izan zuen Nathan eta Nathanek Zabad.

        37. Zabadek halaber izan zuen Oflal, eta Malek Obed.

        38. Obedek izan zuen Jehu, eta Jehuk Azarias.

        39. Azariasek izan zuen Heles, eta Helesek Elasa.

        40. Elasak izan zuen Sisamoi, eta Sisamoiek Selum.

        41. Selumek izan zuen Ikamia eta Ikamiak Elisama.

        42. Huna berriz, Jerameelen anaia Kaleben semeak: Mesa haren seme zaharrena, Zipheko buruzagia, eta Hebronen aitaren Maresaren semeak.

        43. Hebronen semeak berriz: Kore, Taphua, Errezem eta Sama.

        44. Samak berriz, izan zuen Erraham Jerkaamen aita; eta Errezemek izan zuen Samai.

        45. Maon Samairen semea zen, eta Maon Bethsurren aita.

        46. Ephak berriz, Kaleben ohaideak, izan zituen Haran, Mosa eta Jezez. Bada, Hatanek izan zuen Jezez.

        47. Berriz, Jahadairen semeak: Erregom, Joathan, Jesan, Phaleth, Epha eta Saaph.

        48. Maakak Kaleben ohaideak izan zituen Saber eta Tharana.

        49. Saaphek berriz, Madmenaren aitak izan zuen Sue Makbenaren aita eta Gabaaren aita. Aksa berriz, Kaleben alaba zen.

        50. Haukiek ziren Kaleben semeak, Hur Efratharen seme zaharrena ganikakoak: Sobal Kariathiarimen aita,

        51. Salma Bethlehemen aita, Hariph Bethgaderren aita.

        52. Bada, Sobalek Kariathiarimen aitak, Phausa-lekhuren erdiaren gainean ikhusteko zuenak, semeak bazituen.

        53. Kariathiarimen iraulgitik atheratzen dira Jethritarrak, Aphutharrak, Sematharrak eta Maserarrak. Haukietarik ilkhi dira Saraitarrak eta Esthaoldarrak;

        54. Salmaren semeak, Bethlehem eta Netophathi, Joaben etxeko khoroak; eta Phausa-lekhuren erdiaren jabea, Sarai;

        55. Jabesen zauden iskribauen ahaidegoak, kantatzen eta musika jotzen zutenak, eta olhetan egoten zirenak. Hekiek dira Zinearrak, ethorriak Kaloren ganik, zeina baitzen Errekaben etxearen aita.

 

III. KAP.

        1. Haukiek dira berriz, Dabidi Hebronen sorthu zitzaizkoen semeak: zaharrena, Amnon, Akinoam Jezraeldarra ganikakoa; bigarrena, Daniel, Abigail Karmeldarra ganikakoa;

        2. Hirugarrena, Absalom, Maakaren, Jezurreko errege Tholmairen alabaren semea; laugarrena, Adonias, Agithen semea;

        3. Bortzgarrena, Saphatias, Abitalen semea; seigarrena, Jethraham, bere emazte Eglaren semea.

        4. Sei seme sorthu zitzaizkoen beraz Hebronen, non erreginatu baitzen zazpi urthe eta sei hilabethez. Jerusalemen berriz, erreginatu zen hogoi eta hamahirur urthez.

        5. Bada, Jerusalemen ere sorthu zitzaizkoen semeak, Simaa, Sobab, Nathan eta Salomon, laurak Betsabee Amielen alaba ganik;

        6. Jebaar, Elisama,

        7. Eliphaleth, Noie, Nepheg, Japhia,

        8. Elisama, Eliada eta Elipheleth, bederatzi;

        9. Horiek oro Dabiden semeak, aiphatu gabe ohaideen ganikakoak; arrebetzat izan zuten Thamar.

        10. Salomonen seme zen, berriz, Erroboam, zeinaren seme Abiak izan baitzuen Asa. Hunen ganik sorthu zen Josafat,

        11. Joramen aita; Joramek izan zuen Okozias, zeina ganik athera baitzen Joas;

        12. Eta hunen seme Amasiasek izatu zuen Azarias. Azariasen seme Joathanek

        13. Izan zuen Akaz Ezekiasen aita, eta Ezekiasen ganik sorthu zen Manase.

        14. Eta Manasek izan zuen Amon, Josiasen aita.

        15. Bada, Josiasen semeak izatu ziren Johanan zaharrena, bigarrena Joakin, hirugarrena Sedezias eta laugarrena Selum.

        16. Joakinen ganik sorthu ziren Jekonias eta Sedezias.

        17. Jekoniasen seme izatu ziren Asir eta Salathiel,

        18. Melkiram, Phadaia, Seneser, Jezemia, Sama eta Nadabia.

        19. Phadaiaren ganik atheratu ziren Zorobabel eta Semei. Zorobabelek izan zituen Mosolam eta Hananias, eta Salomirh hekien arreba;

        20. Halaber Hasaban, Ohol, Barakia, Hasadia eta Josabhesed, bortz.

        21. Hananiasen seme zen, berriz, Phaltias Jeseiasen aita; Jeseiasen seme zen Erraphaia, eta hunen seme berriz, Arnan, zeinaren ganik sorthu baitzen Obdia Sekeniasen aita.

        22. Sekeniasen seme zen Semeia, zeinak baitzituen sei seme: Hatus, Jegaal, Baria, Naaria, Saphat.

        23. Naariak bazituen hirur seme: Elioenai, Ezekias eta Ezrikam.

        24. Elioenaien seme ziren Oduia, Eliasub, Pheleia, Akub, Johanan, Dalaia eta Anani, zazpi.

 

IV. KAP.

        1. Judaren semeak: Phares, Hefron, Karmi, Hur eta Sobal.

        2. Erraiak berriz, Sobalen semeak izan zuen Jahath, zeina ganik sorthu baitziren Ahumai eta Laad. Horiek dira Saratharren ahaidegoak.

        3. Etamen ondoregoa ere hau da: Jezrahel, Jesema eta Jedebos; eta hekien arrebaren izena zen Asalelphuni.

        4. Phanuel berriz, Jedorren aita zen, eta Ezer Hosarena; horiek dira Hurren semeak, Efratharen seme zaharrenarenak Bethlehemen aitarenak.

        5. Asurrek Thekuaren aitak izan zituen bi emazte Halaa eta Naara.

        6. Naarak eman zarozkien Oozam, Hepher, Themantarrak eta Ahastharrak; horra Naararen semeak.

        7. Eta Halaaren semeak dira Sereth, Isaar eta Ethnan.

        8. Bada, Kosek izan zituen Anob eta Soboba, eta Arumen seme Aharehelen ondokoak.

        9. Bada, Jabes bere anaiak baino aiphatuagoa izan zen; bere amak Jabes deithu zuen, zioelarik: Hori zeren oinhazetan izan dudan.

        10. Eta Jabesek Israelgo Jainko Jaunari dei egin zaroen, zioelarik: Balinba, Jauna, zure benedizionez nauzu benedikaturen, eta ene mugak zabalduren ditutzu, zure eskua enekin izanen da, eta utziren ez nauzu maltzurkeriaren azpian lehertzera. Eta Jaunak onhetsi zaroen bere othoitza.

        11. Bada, Kalebek Suaren anaiak izan zuen Mahir, zeina izan baitzen Esthonen aita.

        12. Esthonek berriz, izan zituen Bethrapha, Phese eta Tehina, zeina izan baitzen Naasen hiriko aita; horiek dira Errekako gizonak.

        13. Zenezen seme ziren, berriz, Othoniel eta Saraia. Othonielen semeak berriz, Hathath eta Maonathi.

        14. Maonathik izan zuen Ofra; Saraiak berriz Joab, Langileen haraneko aita; ezik han ziren langileak.

        15. Jephonen seme Kaleben haurrak berriz: Hir, Ela eta Naham. Eta Elaren semea, Zenez.

        16. Jaleleelen semeak berriz: Ziph, Zipha, Thiria eta Asrael.

        17. Eta Ezraren semeak: Jether, Mered, Epher eta Jalon; bertzalde izan zituen Maria, Samai eta Jefba Esthamoren aita.

        18. Halaber Judaia haren emaztea erdi zen Jaredez Jedorren aitaz, Heberrez Sokoren aitaz, eta Ikuthielez Zanoeren aitaz. Bada horiek dira Bethiaren ondokoak, Bethia Faraonen alaba Meredekin ezkondu zenarenak.

        19. Eta haren emaztea, Odaia, Zeilaren aita Naham deitzen zenaren arreba, bi semeren ama zen, Garmi eta Esthamo, zeina Makathiko baitzen.

        20. Simonen semeak berriz: Amnon, Errina Hananen ganik izana, eta Thilon. Eta Jefiren semeak: Zoheth eta Benzoheth.

        21. Judaren seme Selaren semeak Her Lekaren aita, eta Laada Maresaren aita, eta Zineko etxean liho hauta lantzen zutenen ahaidegoak;

        22. Eta Iguzkia geldiarazi zuena, eta Gezurraren gizonak, eta Segura eta Erretzailea, Moaben aitzindari izatu eta Lahemera bihurtu zirenak. Horiek dira beihalako solasak.

        23. Hekiek dira baxeregileak, Landaretan eta Berhoetan zaudezenak, erregeren baithan haren lanetan, eta han beren egoitza egin izan dutenak.

        24. Simeonen semeak: Namuel, Jamin, Jarib, Zara eta Saul,

        25. Zeinaren seme baitzen Selum, Selumena Mapfan, eta Mapsamena Masma;

        26. Masmaren semeak: Hamuel, Hamuelena Zakur, Zakurrena Semei.

        27. Semeik izan zituen hamasei seme eta sei alaba: bainan haren anaiek etzuten izan haur hainitz, eta ahaidego guzia ezin heldu izan zen Judaren haurren bardinera.

        28. Bada, beren egoitza egin zuten Bersabeen, Moladan, Hasarsuhalen,

        29. Balan, Asomen, Tholaden,

        30. Bathuelen, Horman, Sizelegen,

        31. Bethmarkabothen, Hasarsusimen, Bethberain eta Saarimen. Horiek dira hekien hiriak Dabid erregearen egunetaraino.

        32. Hekienak ziren oraino bortz hiri edo hiriska, Etam, Aen, Erremon, Thoken eta Asan,

        33. Eta hiri horien inguruetako herri guziak Baaleraino. Hori da hekien egon-lekhua eta egoitzen xehatzapena.

        34. Mosobab, Jemlek, Josa Amasiasen semea,

        35. Joel, Jehu Josabiaren semea, (Josabia Saranaren semea baitzen eta Saraia Asielena),

        36. Elioenai, Jakoba, Isuhaia, Asaia, Adiel, Ismiel, Banaia,

        37. Eta Ziza Sepheiren semea baitzen, Sephei Alonena, Alon Idaiarena, Idaia Semrirena eta Semri Samaiarena;

        38. Horiek dira aitzindari aiphatuak beren ahaidegotan, eta ezkontzaz beren etxea berhatu zuten handizki.

        39. Eta goan ziren Gadorren sartzekotzat, haranaren iguzki-haize alderaino, eta beren arthaldeentzat alhapideak bilhatzeko.

        40. Atzeman zituzten alhapide goriak eta hainitz onak, eta bazter bat zabala, deskantsua eta gizena, zeinetan beihala jarri izan baitziren Kamen odolekoak.

        41. Gorago beren izenez deithu ditugunak ethorri ziren beraz, Ezekias Judako erregeren egunetan; jo zituzten han atzeman ziren olhak eta egoiliarrak, eta hil zituzten eta hekien orde egungo eguna arteo han egin dute beren egoitza, zeren alhapide guziz goriak han atzeman baitzituzten.

        42. Simeonen semeetarik halaber bortz ehun goan ziren Seirgo mendira, aitzindari zituztelarik Phaltias, Naarias, Erraphaias eta Oziel Jesiren semeak;

        43. Eta xahutu zituzten Amalektarretarik itzuri ahal ziren ondarrak, eta hekien orde han egin dute beren egintza egungo eguna arteo.

 

V. KAP.

        1. Huna Errubenen haurrak, Israelen seme zaharrenarenak (ezik hura zen haren zaharrena; bainan lohitu zutelakotz bere aitaren ohea, haren zuzenak emanak izan ziren Israelen seme Josepen haurrei, eta Erruben ez da zaharrentzat ezagutua.

        2. Bada, Juda zen bere anaien artean gerlariena, haren odoletik ilkhi ziren aitzindariak; zaharrenaren zuzenak ordean Josepi dira ezagutuak).

        3. Huna beraz Errubenen haurrak, Israelen seule zaharrenarenak: Enok, Phalu, Efron eta Karmi.

        4. Joelen semea Samaia, Samaiarena Gog, Gogena Semei,

        5. Semeirena Mika, Mikarena Erreia, Erreiarena Baal,

        6. Baalena Beera, zeina gathibu eraman baitzuen Thelgathphalnasarrek Asiriarren erregek eta aitzindari baitzen Errubenen leinuan.

        7. Haren anaiek eta ahaidego guziak berriz, familiaka khondatzean, Jehiel eta Zakarias zituzten aitzindari.

        8. Bala Azazen semea (Azaz Samaren semea baitzen eta Sama Joelena), Aroerren jarri zen Neboraino eta Beelmeoneraino.

        9. Halaber bere egoitza egin zuen iguzki-haizeko aurkhintzaren alderat mortuko sartzeraino eta Ufratako hibairaino. Ezik abereketa gaitzaren jabe zen Galaadeko lurrean.

        10. Bada Saulen egunetan Agartarrak gudukatu zituzten, eta hekiek hilik hekien orde beren egoitza hekien olhetan egin zuten, Galaadetik iguzki-haizeko alderat begiratzen duen aurkhintza guzian.

        11. Gaden semeek berriz, hekien lurraren parrean egin zuten beren egoitza, Basango lurrean Selkaraino.

        12. Joel zen buruan eta Saphan ondoko; Janai berriz, eta Saphat Basanen aitzindari.

        13. Hekien anaiak berriz, beren ondoregoen etxeen arabera: Mikael, Mosolam, Sebe, Jorai, Jakan, Zie eta Heber, zazpi.

        14. Haukiek ziren Abihailen semeak, Abihail baitzen Huriren semea, Huri Jararena, Jara, Galaadeka, Galaad Mikaelena, Mikael Jesesirena, Jesesi Jedorena, Jedo Buzena.

        15. Halaber hekien anaiak ziren Guniren seme Abdielen haurrak, beren etxetako familietan buruzagi zirenak.

        16. Eta beren egoitza egin zuten Galaaden eta Basanen, eta hango herrietan eta Sarongo hiripe guzietan, mugetaraino.

        17. Hekiek oro khondatuak izan ziren Judako errege Joathanen egunetan eta Israelgo errege Jeroboamen egunetan.

        18. Errubenen eta Gaden semeak eta Manaseren leinu erdikoak gizon gerlariak ziren, erredolak eta ezpatak zakharztenak, arranbela hedatzen zutenak eta gudukan jakinak; berrogoi eta laur mila zazpi ehun eta hirur hogoi atheratzen ziren gerlara.

        19. Gudukatu ziren Agartarren kontra; haukiei berriz, Iturtarrek, Naphisekoek eta Nodabekoek

        20. Laguntza eman zaroeten. Eta Agartarrak eta hekiekilako guziak hekien eskuetara arthikiak izan ziren, zeren Jaunari dei egin baitzaroeten guduan hari zirelarik; eta Jaunak entzun zituen, haren baithan sinhetsi zutelakotz.

        21. Eta hartu zituzten etsaiek gozatu guziak, berrogoi eta hamar mila kamelu, berrehun eta berrogoi eta hamar mila ardi, bi mila asto eta ehun mila gizon.

        22. Asko erori ziren oraino sakhiturik, ezik Jaunaren gerla zen. Hekien orde egotu ziren han, Asiriara eramanak izan ziren arteo.

        23. Manaseren leinu erdiak ere lurraren gozamena izan zuen Basango mugetarik Baal-Hermoneraino, Sanirreraino eta Hermongo mendiraino, zeren hainitz baitziren.

        24. Eta haukiek izan ziren hekien etxeko ahaidegoaren buruzagiak: Epher, Jesi, Eliel, Ezriel, Jeremia, Odoia eta Jehiel, gizon guziz hazkar eta ahaldunak, aitzindari aiphatuak beren odolekoetan.

        25. Bainan utzi zuten beren arbasoen Jainkoa, eta Jainkoak hekien aitzinetik xahutu zituen hango populuen jainkoen ondotik lohitu izan ziren.

        26. Eta Israelgo Jainkoak hekien kontra phiztu zituen Asiriarren errege Phulen gogoa eta Asurgo errege Thelgathphalnasarren gogoa; eta handik khendu zituen Erruben, Gad eta Manaseren leinu erdia, eta eraman zituen Lahelara, Haborrera, Arara, eta Gozango hibaira, egungo eguna arteo.

 

VI. KAP.

        1. Lebiren semeak: Jerson, Kaath eta Merari.

        2. Kaathen semeak: Amram, Isaar, Hebron eta Oziel.

        3. Amramen semeak: Aaron, Moise eta Maria. Aaronen semeak: Nadab, Abiu, Eleazar eta Ithamar.

        4. Eleazarrek izan zuen Phinees, eta Pkineesek Abisue.

        5. Bada, Abisuek izan zuen Bokzi, eta Bokzik Ozi.

        6. Ozik izan zuen Zaraias, eta Zaraiasek Meraioth.

        7. Berriz, Meraiothek izan zuen Amarias, eta Amariasek Akitob.

        8. Akitobek izan zuen Sadok, eta Sadokek Akimaas.

        9. Akimaasek izan zuen Azarias: Azariasek Johanan.

        10. Johananek izan zuen Azarias: hura bera da apheztasuneko eginbideak bethe zituena Salomonek Jerusalemen altxatu zuen tenploan.

        11. Azariasek berriz, izan zuen Amarias, eta Amariasek Akitob.

        12. Akitobek izan zuen Sadok, eta Sadokek Selum.

        13. Selumek izan zuen Helzias, eta Helziasek Azarias.

        14. Azariasek izan zuen Saraias, eta Saraiasek Josedek.

        15. Bada, Josedek ilkhi zen Jaunak atze-herritara Nabukodonosorren eskuz khendu zituenean Judako eta Jerusalemeko egoiliarrak.

        16. Lebiren semeak ziren beraz Jerson, Kaath eta Merari.

        17. Haukiek dira Jersonen semeen izenak: Lobni eta Semei.

        18. Kaathen semeak: Amram, Isaar, Hebron eta Oziel.

        19. Merariren semeak: Moholi eta Musi. Haukiek dira berriz, Lebiren ondoregoak hekien familien arabera:

        20. Jerfonen semea Lobni, Lobnirena Jabath, Jabathena Zama,

        21. Zamarena Joah, Joahena Ado, Adorena Zara, Zararena Jethrai.

        22. Kaathen semeak: Aminadab haren semea, Aminadaben semea Kore, Korerena Asir,

        23. Asirrena Elkana, Elkanarena Abiasaph, Abiasaphena Asir.

        24. Asirrena Thahath, Thahathena Uriel, Urielena Ozias, Oziasena Saul.

        25. Elkanaren semeak: Amasai, Akimoth

        26. Eta Elkana, Elkanaren semeak: Sophai, Sophairena Nahath,

        27. Nahathena Eliab, Eliabena Jeroham, haren semea Elkana.

        28. Samuelen semeak: Baseni zaharrena eta Abia.

        29. Merariren semeak berriz: Moholi, Moholirena Lobni, Lobnirena Semei, Semeirena Oza,

        30. Ozardia Samaa, Samaarena Hagia, Hagiarena Asaia.

        31. Horiek dira Dabidek Jaunaren etxeko kantarien gaineko ezarri zituenak, arkha han ezarria izan zenetik;

        32. Beren eginbidearen bethetzeko, lekhukotasuneko tabernaklearen aitzinean kantatzen zuten, Salomonek Jerusalemen Jaunaren etxea egin arteo; eta eginbidetan sartzen ziren, zein bere lerroan.

        33. Haukiek dira berriz, hekien semeekin izaten zirenak, Kaathen semeetarik, Heman kantaria Johelen semea, Johel Samuelena,

        34. Samuel Elkanarena, Elkana Jerohamena, Jeroham Elielena, Eliel Thohurena,

        35. Thohu Suphena, Suph Elkanarena, Elkana Mahathena, Mahath Amasairena,

        36. Amasai Elkanarena, Elkana Johelena, Johel Azariasena, Azarias Sophoniasena,

        37. Sophonias Thahathena, Thahath Asirrena, Asir Abiasaphena, Abiasaph Korenena,

        38. Kore Isaarrena, Isaar Kaathena, Kaath Lebirena, Lebi Israelena.

        39. Haren anaia zen Asaph, haren eskuinean jartzen zena; Asaph zen Barakiasen semea, Barakias Samaarena,

        40. Samaa Mikaelena, Mikael Basaiasena, Basaias Melkiasena,

        41. Melkias Athanairena, Athanai Zararena, Zara Adaiarena,

        42. Adaia Ethanena, Ethan Zamarena, Zama Semeirena,

        43. Semei Jethena, Jeth Jersonena, Jersun Lebirena.

        44. Merariren semeak berriz, hekien anaiak, ezker alderat ziren, Ethan Kusiren semea, Kusi Abdirena, Abdi Malokena,

        45. Malok Hasabiasena, Hasabias Amasiasena, Amasias Helziasena,

        46. Helzias Amasairena, Amasai Bonirena, Boni Somerrena,

        47. Somer Moholirena, Moholi Musirena, Musi Merarirena, Merari Lebirena.

        48. Lebitar hekien anaiak halaber ezarriak ziren Jaunaren etxeko tabernakleko eginbide orotako.

        49. Aaronek ordean eta haren semeek erretzen zuten isentsua holokaustetako aldarearen gainean eta usain-onetako aldarearen gainean, sainduren sainduko lan orotan; eta Israelentzat othoitz egiteko ziren, Jainkoaren zerbitzari Moisek manatu zuen guzien arabera.

        50. Haukiek dira berriz, Aaronen semeak: Eleazar haren semea, Phinees Eleazarren semea, Phineesena Abisue,

        51. Abisuerena Bokzi, Bokzirena Ozi, Ozirena Zarahia,

        52. Zarahiarena Meraioth, Meraiothena Amarias, Amariasena Akitob,

        53. Akitobena Sadok, Sadokena Akimaas.

        54. Eta haukiek dira hekien egoitzak herrietan eta herrien mugetan, erran nahi da Aaronen semeenak, Kaatharren ahaidegoen arabera; ezen hekiei zorthean gerthatu zitzaizkoten.

        55. Hekiei eman zaroezten beraz Hebron Judako lurrean, eta hartako hiripeak inguruan;

        56. Bainan hiriko bazterraldeak eta herriak emanak izan ziren Kalebi, Jephonen semeari.

        57. Bada, Aaronen semeei eman izan zaroezten ihes-lekhutako hiriak, Hebron eta Lobna bere hiripeekin;

        58. Jether ere eta Esthemo beren hiripeekin, halaber Helon eta Dabir beren hiripeekin,

        59. Asan ere eta Bethsemes beren hiripeekin;

        60. Benjamingo leinutik berriz, Gabee eta hango hiripeak, Almath bere hiripeekin, Anathoth ere bere hiripeekin; orotara hamahirur hiri hekien familien arabera.

        61. Kaathen odoleko gainerako umeei berriz, Manaseren leinu erditik eman zaroezten hamar hiri.

        62. Bada, Jersonen semeek beren familien arauka izan zituzten hamahirur hiri Isakarren leinutik, Aserren leinutik, Nefthaliren leinutik eta Manaseren leinutik Basanen.

        63. Merariren semeei berriz, beren familien arauka, zorthean eman zaroezten hamabi hiri Errubenen leinutik, Gaden leinutik eta Zabulonen leinutik.

        64. Israelgo semeek lebitarrei eman zaroezten halaber hiriak beren hiripeekin.

        65. Hiri hekiek zorthez eman zituzten Judaren semeen leinutik, Simeonen semeen leinutik eta Benjaminen semeen leinutik, eta beren izenez deithu zituzten.

        66. Kaathen semeen odoleko zirenei ere eman zaroezten, eta baziren hekien zedarrietako hiriak Efraimen leinutik.

        67. Eman zaroezten beraz ihes-lekhutako hiriak, Sikem bere hiripeekin Efraimgo mendian, eta Gazer bere hiripeekin;

        68. Jekmaam ere bere hiripeekin, eta Bethoron orobat;

        69. Halaber Helon bere hiripeekin, eta Jethremon ara berera.

        70. Kaathen semeen odoleko gainerakoei eman zituzten oraino Manaseren leinu erditik Aner eta bere hiripeak, Baalam eta bere hiripeak.

        71. Jersonen semeei berriz, Manaseren leinu erditik emanak izan ziren Gaulon eta bere hiripeak Basanen, Astharoth eta bere hiripeak;

        72. Isakarren leinutik, Zedes eta bere hiripeak, Dabereth bere hiripeekin,

        73. Erramoth ere eta bere hiripeak, eta Anem bere hiripeekin;

        74. Aserren leinutik berriz, Masal bere hiripeekin, Abdon orobat,

        75. Hukak ere eta bere hiripeak, eta Errohob bere hiripeekin;

        76. Nefthaliren leinutik berriz, Zedes Galilean eta bere hiripeak, Hamon bere hiripeekin, eta Kariathaim bere hiripeekin.

        77. Merariren seme gainerakoei berriz, emanak izan zaroezten Zabulonen leinutik, Erremono eta bere hiripeak, Thabor bere hiripeekin;

        78. Jordanez haindian halaber, Jerikoren parrean, Jordaneko iguzki-haize aldetik, Errubenen leinuan, Bosor mortukoa bere hiripeekin, Jasa bere hiripeekin,

        79. Kademoth ere bere hiripeekin, eta Mephaat bere hiripeekin;

        80. Eta halaber Gaden leinutik Erramoth Galaadekoa eta bere hiripeak, Manaim bere hiripeekin,

        81. Eta oraino Hefebon bere hiripeekin, eta Jezer bere hiripeekin.

 

VII. KAP.

        1. Isakarren semeak berriz: Thola, Phua, Jasub eta Simeron, laur.

        2. Tholaren semeak: Ozi, Erraphaia, Jeriel, Jemai, Jebsem eta Samuel, beren ondoregoetako etxeen buruak. Dabiden egunetan, khondatuak izan ziren hogoi eta bi mila eta sei ehun gizon guziz gothorrak Tholaren odoletikakoak.

        3. Oziren semeak: Izrahia, zeinaren ganik sorthu baitziren Mikael, Obadia, Johel eta Jesia, bortz ahaidego-buru.

        4. Eta berekin izan zituzten, beren familien eta haur hainitzen bidez, hogoi eta hamasei mila gizon gothorrenetarik, gudukotzat gerrikatuak; ezik asko emazte eta seme izan zituzten.

        5. Haukien anaiak halaber, Isakarren ondorego guzia hartuz, khondatuak izan ziren laur hogoi eta zazpi mila gudukatzeko guziz hazkarrak.

        6. Benjaminen semeak: Bela, Bekor eta Jadihel, hirur.

        7. Belaren semeak: Esbon, Ozi, Oziel, Jerimoth eta Urai, bortz familia-buru, eta gerlari guziz hazkarrak; haukien nonbrea, hogoi eta bi mila eta hogoi eta hamalaur.

        8. Bekorren semeak berriz: Zamira, Joas, Eliezer, Elioenai, Amri, Jerimoth, Abia, Anathoth eta Almath; horiek oro Bekorren semeak.

        9. Khondatuak izan ziren ahaidegoka familien buruak hogoi mila eta berrehun gerlari guziz hazkarrak.

        10. Jedihelen semeak berriz: Balan. Balanen semeak berriz: Jehus, Benjamin, Aod, Kanana, Zethan, Tharsis eta Ahisahar.

        11. Horiek oro Jadihelen semeak, familia-buruak, gizon guziz gothorrak, eta hamazazpi mila eta berrehun gerlako gizon.

        12. Sepham eta Hapham ziren Hirren semeak, eta Hasim Aherren seme zen.

        13. Nefthaliren semeak berriz: Jasiel, Guni, Jefer eta Selum, Balaren semeak.

        14. Manaseren seme zen Esriel, eta haren ohaide siriar batek izan zuen Makir, Galaaden aita.

        15. Makirrek berriz, emazteak hartu zaroezten bere seme Haphimi eta Saphani. Arreba bat izan zuen Maaka deitzen zena. Salphaad deitzen zen berriz, haren ilobasoa, eta Saiphaadi alabak sorthu zitzaizkon.

        16. Maakak Makirren emazteak izan zuen seme bat eta deithu zuen Phares; Pharesen anaia berriz, deitzen zen Sares; eta Saresen seme ziren Ulam eta Errezen.

        17. Ulamen seme zen berriz, Badan. Horiek dira Galaaden semeak, Galaad baitzen Makirren semea, eta Makir Manaserena.

        18. Haren arreba Erreginak berriz, izan zituen Gizon ederra, Abiezer eta Mohola.

        19. Semidaren seme ziren berriz, Ahin, Sekem, Lezi, eta Aniam.

        20. Efraimen semeak berriz: Suthala, Bared haren semea, Thahath haren semea, Elada haren semea, Thahath haren semea, Zabad hunen semea,

        21. Suthala hunen semea, Ezer eta Elad hunen semeak; bainan Jetheko lekhuko umeek hil zituzten, hekien onthasunez jabetzera sarthu zirelakotz.

        22. Hargatik Efraim hekien aita nigarrez egotu zen asko egunez, eta haren anaiak ethorri ziren haren minaren gozatzera.

        23. Eta sarthu zen bere emaztea gana, zeina amatu baitzen eta erdi zen seme batez, eta deithu zuen Beria, bere etxeko ondikoen erdian sorthu zelakotz.

        24. Berriz, haren alaba izan zen Sara, zeinak altxatu baitzituen Bethoron-behere, Bethoron-garai eta Ozensara.

        25. Haren semeak ziren oraino Errapha, Erreseph eta Thale, zeinaren ganik sorthu baitzen Thaan.

        26. Thaan izan zen Laadanen aita; Laadan Amiudena, eta Amiud Elisamarena;

        27. Elisamaren ganik sorthu zen Nun, eta hunek izan zuen Josue.

        28. Hekien gozameneko eta egoitzetako izan ziren Bethel hari zatxikoztenekin, Noranen iguzki-haize alderdia, Gaaergo mendebaleko aurkhintza eta hari zatxikoztenak, Sikem ere hari zatxikoztenekin Azaraino eta Azari zatxikoztenak.

        29. Halaber hekienak ziren Manaseren leinuko alderat, Bethsan eta haren itxikikoak, Thanak eta haren itxikikoak, Maiedo eta haren itxikikoak, Dor eta haren itxikikoak; lekhu hekietan egotu izan ziren Israelen seme Josepen urneak.

        30. Aserren semeak: Jemna, Jesua, Jesui, Baria eta Sara hekien arreba.

        31. Bariaren semeak berriz: Heber eta Melkiel; hura bera zen Barsaithen aita.

        32. Heberrek berriz, izan zituen Jeslat, Somer, Hotham eta Suaa hekien arreba.

        33. Jeslaten semeak: Phosek, Kamaal eta Asoth; horiek dira Jeslaten umeak.

        34. Somerren semeak berriz: Ahi, Erroaga, Haba eta Aram.

        35. Haren anaia Helemen semeak berriz: Supha, Jemna, Seles eta Amal.

        36. Supharen semeak: Sue, Harnapher, Sual, Beri, Jamra,

        37. Bosor, Hod, Sama, Salusa, Jethram eta Bera.

        38. Jetherren semeak: Jephone, Phaspha eta Ara.

        39. Olaren semeak berriz: Aree, Haniel eta Erresia.

        40. Horiek oro Aserren umeak, familia-buruak, aitzindarien buruzagi hautak eta guziz gothorrak; gerlan ibiltzeko adinera helduak zirenak hekien artetik, ziren hogoi eta sei mila.

 

VIII. KAP.

        1. Benjaminek berriz, izan zituen Bale bere zaharrena, Albel ondokoa, Ahara hirugarrena,

        2. Nohaa laugarrena, Errapha bortzgarrena.

        3. Baleren seme ziren Adar, Jera, Abiud,

        4. Abisue, Naaman, Ahoe,

        5. Bertze Jera, Sephuphan eta Huram.

        6. Haukiek dira Ahoden semeak, Gabaan egoten ziren familien buruak, Manahathera eramanak izan zirenenak:

        7. Naaman, Akia eta Jera; hunek berak aldarazi zituen lekhuz, eta izan zituen Oza eta Ahiud.

        8. Bada, Saharaimek haurrak izan zituen Moab-herrian, bazterrerat utzi ondoan Husim eta Bara bere emazteak;

        9. Bere emazte Hodes ganik izan zituen, berriz, Jobab, Sebia, Mosa, Molkom,

        10. Jehus, Sekia eta Marma. Horiek dira haren semeak, beren familien buruak.

        11. Mehusimek berriz, izan zituen Abitob eta Elphaal.

        12. Elphaalen semeak berriz: Heber, Misaam eta Samad; hunek altxatu zituen Ono eta Lod eta hekien itxikiak.

        13. Baria berriz, eta Sama ziren Ayalonen zauden familietako buruak; haukiek iraizi zituzten Jetharrak.

        14. Eta Ahio, Sesak, Jerimoth,

        15. Zabadia, Arod, Heder,

        16. Mikael, Jespha eta Joha ziren Bariaren semeak.

        17. Zabadia, Mosolam, Hezezi, Heber,

        18. Jesamari, Jezlia eta Jobab ziren Ephaalen semeak.

        19. Jazim, Zekri, Zabdi,

        20. Elioenai, Selethai, Eliel,

        21. Adaia, Baraia eta Samarath ziren Semeiren umeak.

        22. Jespham, Heber, Eliel,

        23. Abdon, Zekri, Hanan,

        24. Hanania, Elam, Anathothia,

        25. Jephdaia eta Phanuel ziren Sesaken umeak.

        26. Samsari, Sohoria, Otholia,

        27. Jersia, Elia eta Zekri ziren Jerohamen umeak.

        28. Horiek ziren Jerusalemen bere egoitza egin zuten familietako aitak eta buruak.

        29. Abigabaonek berriz, Gabaonen egin zuen bere egoitza, eta haren emaztearen izena Maaka zen.

        30. Haren seme ziren Abdon zabarrena, Sur, Zis, Baal, Nadab,

        31. Jedor, Ahio, Zaker eta Mazeloth.

        32. Mazelothek izan zuen Samaa. Beren egoitza Jerusalemen egin zuten beren anaiekin, beren anaien parrean.

        33. Nerrek berriz, izan zuen Zis, Zisek Saul; Saulek izan zituen Jonathas, Melkisua, Abinadab eta Esbaal.

        34. Meribaal berriz, Jonathasen semea zen, eta izan zuen Mika.

        35. Mikaren semeak: Phithon, Melek, Tharaa eta Ahaz.

        36. Ahazek izan zuen Joada; Joadak izan zituen Alamath, Azmoth eta Zamri; Zamrik berriz, izan zuen Mosa.

        37. Mosak izan zuen Banaa, zeinaren seme izan baitzen Errapha; hunen ganik ilkhi zen Elasa, zeinak izan baitzuen Asel.

        38. Haukiek dira berriz, Azelen sei semeen izenak: Ezrikam, Bokru, Ismael, Saria, Obdia eta Hanan; horiek oro Aselen semeak.

        39. Haren anaia Eseken semeak berriz: Ulam zaharrena, Jehus ondokoa, Eliphalet hirugarrena.

        40. Eta Ulamen semeak ziren gizon guziz hazkarrak, indar handikoak eta arranbelariak; asko seme eta ilobaso zutenak, zazpitan hogoi eta hamarretaraino. Horiek oro Benjaminen umeak.

 

IX. KAP.

        1. Horra beraz Israel guziaren xehatzapena, eta guziak zenbat ziren iskribatua izan da Israelgo eta Judako erregeen liburuan; eta Babilonara eramanak izan ziren beren tzarkeria gatik.

        2. Bada, beren gozamenetan eta beren hirietan egotera lehenbizikorik ethorri zirenak, Israeldarrak, aphezak, lebitarrak eta Nathindarrak ziren.

        3. Jerusalemen egotu ziren Judaren semeetarik, Benjaminenetarik, Efraimenetarik ere eta Manaserenetarik:

        4. Othei Amiuden semea, Amiud Amriren seme baitzen, Amri Omrairena, Omrai Bonirena, Boni Pharesen semeetarik, eta Phares Judaren semea;

        5. Asaia Siloniren seme zaharrena eta bere umeak;

        6. Zararen semeetarik berriz, Jehuel eta hekien anaiak, sei ehun eta laur hogoi eta hamar;

        7. Benjaminen umeetarik berriz: Salo Mosolamen semea, Mosolam baitzen Oduiaren seme eta Oduia Asanarena;

        8. Jobania Jerohamen semea; Ela Oziren semea, Ozi baitzen Mokoriren seme; Mosolam Saphatiasen semea, Saphatias baitzen Errahuelen seme, eta Errahuel Jebaniasena;

        9. Eta hekien anaiak familiaka, bederatzi ehun eta berrogoi eta hamasei. Haukiek oro familietako buruak beren arbasoen etxeetan.

        10. Aphezetarik berriz: Jedaia, Joiarib eta Jakin;

        11. Azarias ere Helziazen semea, Helzias baitzen Mosolamen seme, Mosolam Sadokena, Sadok Meraiothena, eta Meraioth Akitob Jainkoaren etxeko aphez-handiarena.

        12. Adaias berriz, Jerohamen semea, Jeroham Phasurren seme baitzen, eta Phasur Melkiasena; eta Maasai Adielen semea, Adiel baitzen Jezraren seme, Jezra Mosolamena, Mosolam Mosolamithena, Mosolamith Emerrena;

        13. Halaber hekien anaiak, beren familietako buruak, hamazazpi ehun eta hirur hogoi, indar handienekoak Jaunaren etxeko eginbideen bethetzeko.

        14. Lebitarretarik berriz, Semeia Hasuben semea, Hasub baitzen Ezrikamen seme, Ezrikam Hasebiarena, eta Hasebia Merariren semeetarik;

        15. Halaber Bakhakar zurgina, Galal eta Mathania Mitharen semea, Mitha Zekriren seme baitzen eta Zekri Asaphena;

        16. Obdia Semeiasen semea, Semeias Galalen seme baitzen, eta Galal Idithunena; Barakia Asaren semea, Asa baitzen Netophatiko hiripeetan egotu zen Elkanaren seme;

        17. Athalzainak berriz, Selum, Akub, Telmon eta Ahimam, eta Selum beren anaia zuten buruzagi.

        18. Ordu arteo Lebiren semeetarik aldizka zain egoten ziren erregeren athean iguzki-haizerat.

        19. Selum berriz, Koreren semea, Kore baitzen Abiasaphen seme eta Abiasaph Korerena, bere anaia guziekin eta bere aitaren etxearekin: hekiek dira Koretarrak eginbideetako lanen artha zutenak, tabernakleko atheetako zainak; eta hekien familiek aldizka zaintzen zuten Jaunaren kanpetako sartzea.

        20. Bada, Phinees Eleazarren semea zen hekien buruzagi Jaunaren aitzinean.

        21. Berriz, Zakarias Mosolamiaren semea lekhukotasuneko tabernaklearen atheko athalzaina zen.

        22. Horiek oro, atheen zaintzeko bereziak, berrehun eta hamabi ziren, beren hirietan iskribuz hartuak. Dabidek eta Samuel ikhusteak kargutan ezarriek ziren, beren fedearen ariaz,

        23. Hala berak, nola beren semeak, Jaunaren etxeko atheetan eta tabernaklean, zein bere aldiko.

        24. Athalzainak lau haizeetara jartzen ziren, erran nahi da iguzki-haizera, mendebalera, ipharrera eta hegoara.

        25. Hekien anaiak berriz, beren herrietan zauden, eta zein bere larunbatetan ethortzen ziren, bere aldiaren bethetzera.

        26. Lau lebitar hekiek zuten ikhusteko athalzain guzien gainean eta Jaunaren etxeko salhen eta khutxen gainean.

        27. Eta Jaunaren tenploko inguruan zituzten beren egon-lekhuak, goizetan atheak beren orduetan idekitzeko.

        28. Hekien odoletikakoak ziren hala-ber tenploan erabiltzen ziren tresnen kargua zutenak; tresnak ezik khondatuz ematen eta bihurtzen ziren.

        29. Saindutegiko tresnen kargua zutenetarik ziren irinaren, arnoaren, olioaren, isentsuaren eta baltsamuen artha zutenak.

        30. Aphez semeak ziren berriz, baltsamuetarik urrin-onak xuxentzen zituztenak.

        31. Mathathias lebitarra, Selum Koretarraren seme zaharrena zen kargutua paderan erretzen zirenez.

        32. Hekien anaietarik Kaathen semeetarik ziren berriz, proposizioneko ogien kargua zutenak, bethi berriak larunbat bakhotxeko xuxent zetzaten.

        33. Horiek ziren kantarien buruzagiak lebitarren familien arabera tenplo inguruko salhetan egoten zirenak, gau eta egun noiznahi beren eginbideak bethe zezatentzat.

        34. Lebitarren aitzindariak, beren familietako buruzagiak, Jerusalemen egotu ziren.

        35. Gabaonen egotu ziren berriz, Jehiel Gabaongo aita, eta haren emaztea Maaka deitzen zena.

        36. Abdon haren seme zaharrena, Sur, Zis, Baal, Ner, Nadab,

        37. Jedor, Ahio, Zakarias eta Mazeloth,

        38. (Eta Mazeloth Samaanen aita zen); horiek Jerusalemen egotu ziren beren anaiekin, beren anaien parrean.

        39. Nerrek berriz, izan zuen Zis, Zisek Saul, Saulek Jonathas, Melkisua, Abinadab eta Esbaal.

        40. Meribaal berriz, Jonathasen seme zen, eta Meribaalek izan zuen Mika.

        41. Mikaren semeak berriz, Phithon, Melek, Tharaa eta Ahaz.

        42. Ahazek izan zuen Jara Jarak izan zituen Alamath, Azmoth eta Zamri; Zamrik berriz, izan zuen Mosa.

        43. Mosak berriz, izan zuen Banaa; hunen seme Erraphaiak izan zuen Elasa, zeina ganik sorthu baitzen Asel.

        44. Aselek berriz, izan zituen sei seme hunela deithuak: Ezrikam, Bokru, Ismahel, Saria, Obdia, Hanan: horiek dira Aselen semeak.

 

X. KAP.

        1. Bada, Filistindarrek gudua zuten Israelekin; Israelgo gizonek ihesegin zaroeten Filistindarrei eta sarraskitan erori ziren Jelboeko mendian.

        2. Eta Filistindarrek Saulen eta haren semeen ondotik egitean, hurbildu ziren eta hil zituzten Jonathas, Abinadab eta Melkisua Saulen semeak.

        3. Gudua gaiztu zen Saulen kontra; arranbelariek atzeman eta geziz sakhitu zuten.

        4. Eta Saulek erran zaroen bere ezkutariari: Athera zazu zure ezpata eta hil nezazu, beldurrez ethor ditezen ingurebakigabe horiek eta nitaz trufa ditezen. Haren ezkutaria berriz, beldurrak harritua zen eta etzuen nahi izan hori egin. Saulek hartu zuen beraz ezpata eta haren gainera arthiki zuen bere burua.

        5. Haren ezkutariak ikhusi zuenean hori, erran nahi da Saul hila zela, bera ere bere ezpataren gainera jauzi zen eta hil zen.

        6. Beraz Saul, haren hirur seme eta haren etxe guzia batean hil ziren.

        7. Zelhaietan egoten ziren Israeldarrek ikhusi zutenean hori, ihesari eman ziren; eta Saul eta bere semeak hil ondoan, utzi zituzten beren hiriak eta hor-hemenka barraiatu ziren. Filistindarrak ethorri ziren eta hiri hekietan egin zuten beren egoitza.

        8. Biharamunean beraz, Filistindarrek hilen buluzkinak altxatzen zituztelarik, atzeman zituzten Saul eta bere semeak Jelboeko mendian eroriak.

        9. Errege biluzirik, burua moztu eta harmak khendu zarozten; eraman zuten gero beren lurrera, inguruan erabiltzeko, eta jainkordeen tenploetan eta populuei erakhusteko.

        10. Haren harmak berriz, beren jainkoaren tenploan kontsekratu zituzten, eta burua Dagonen tenploan itzatu zuten.

        11. Jabes Galaadeko gizonek aditu zutenean hori, erran nahi da Filistindarrek Saulen gainean egin zituzten guziak,

        12. Gizonik bihotzoien guziak jaiki ziren, hartu zituzten Saulen eta haren semeen gorphutzak, ekharri zituzten Jabesera, Jabesen zen haritzaren azpian ehortzi zituzten hekien hezurrak, eta zazpi egunez barur egin zuten.

        13. Saul hil zen beraz bere tzarkerien gatik, hautsi zuelakotz eta ez begiratu Jaunak eman zaroen manamendua, bertzalde ere emazteki pithondun baten kontsultatzen izan zelakotz,

        14. Eta Jauna baithan etzuelakotz iduki bere peskiza. Horren gatik Jaunak hilarazi zuen, eta haren erresuma eman zaroen Dabidi, Isairen semeari.

 

XI. KAP.

        1. Israel ouzia Dabiden gana Hebronera bildu zen beraz, zioelarik: Zure hezurrak eta haragia gare.

        2. Eta lehenago ere, Saul oraino errege zelarik, zu zinen Israel ilkhiarazten eta bihurrarazten zinduena; ezik zuri erran zarotzun zure Jainko Jaunak: Zuk alhatuko duzu Israelgo ene populua, eta zu izanen zare haren gainean buruzagi.

        3. Israelgo zaharrenak adinez ethorri ziren beraz guziak erregeren gana Hebronera, eta Dabidek hekiekin batasun egin zuen Jaunaren aitzinean; eta Israelen gainean erregetzat gantzutu zuten, Jaunak Samuelen arartekoz erran zuen hitzaren arabera.

        4. Gero Dabid eta Israel guzia goan ziren Jerusalemera; hura da Jebus, non baitzauden Jebusearrak lekhuko egoiliarrak.

        5. Eta Jebusen zaudenek erran zaroten Dabidi: Ez haiz hemen sarthuko. Bada, Dabidek hartu zuen Siongo gaztelua, zeina baita Dabiden hiria.

        6. Eta erran zuen: Jebusearra lehenik joko duena izanen da aitzindari eta buruzagi. Joab Sarbiaren semea igan zen beraz lehen-lehena eta aitzindari egina izan zen.

        7. Bada, Dabidek gazteluan egin zuen bere egoitza, eta hargatik da deithua Dabiden hiria.

        8. Eta hiri bat egin zuen inguruan Melotik itzuli guzia egin arteo. Joabek berriz, hiriaren gainerakoa altxatu zuen.

        9. Eta Dabid zihoan aitzinatuz eta berhatuz, eta harekin zen armadetako Jauna.

        10. Haukiek dira Dabiden gizon guziz hazkarretan lehenbizikoak, Israel guziaren gainean erregetzen lagundu zutenak, Jaunak Israeli erran izan zaroen hitzaren arabera.

        11. Haukiek ziren Dabiden hazkarrak: Jefbaam, Hakamoniren semea, hogoi eta hamarren aitzindaria; hura zen aldi batez bere lantza altxatu zuena hirur ehun gizonen gainera eta guziak sakhitu zituena.

        12. Haren ondotik Eleazar Ahoharra, haren osabaren semea, hirur garaien artean zena.

        13. Hura gerthatu zen Dabidekin Pesdomimen Filistindarrak harat bildu zirenean gudura; eta toki hartako bazterraldea garagarrez bethea zen, eta populuak ihes egin zuen Filistindarren aitzinean.

        14. Hirur garaiak gelditu ziren bazterraren erdian, eta zaindu zuten; eta Filistindarrak jo zituztenean, Jaunak garhaizia handia eman zaroen bere populuari.

        15. Berriz, hogoi eta hamarretarik hirurak jautsi ziren harkadi batera, zeinetan baitzen Dabid Odolamgo zilhoko ondoan, Filistindarrak Erraphaimgo haranean kanpatu zirenean.

        16. Bada, Dabid gazteluan zen, eta Filistindarren guardia Bethlehemen zen.

        17. Eta Dabid egarriz zagoen eta erran zuen: Ai! norbaitek eman balezat Bethlehemgo athean den urtegiko uretik!

        18. Hirur horiek beraz goan ziren Filistindarren kanpen erditik, ura hartu zuten Bethlehemgo athean den urtegitik eta Dabidi ekharri zaroten edatera. Dabidek etzuen nahi izan, bainan nahiago izan zaroen Jaunari ixuri,

        19. Zioelarik: Urrun ni ganik holakorik egin dezadan ene Jainkoaren aitzinean, eta edan dezadan gizon haukien odola! ezik beren bizien galtzeko zorian ekharri darotate ur hori. Aria hortaz etzuen nahi izan edan. Horra zer egin zuten hirur garaiek.

        20. Abisai, Joaben anaia, zen hiruretarik lehena; harek bere lantza hirur ehunen kontra altxaturik sakhitu zituen, eta zen hiruren artean aiphu handitan,

        21. Eta deithatu hirur bigarrenen artean, eta hekien aitzindaria; halarik-ere etzen heldu hirur; garaietara.

        22. Banaias Kabseelgoak, Joiadaren semeak, (Joiada baitzen gizon guziz hazkarra, asko egintza eder egina), hil zituen Moabeko bi Arielak; hura jautsi zen elhurte batez urtegi baten erdira eta han hil zuen lehoin bat.

        23. Harek berak hil zuen egiptoar gizon bat, bortz beso luze zena, eta zeinak baitzuen lantza bat ehaileen zeihermena iduri. Zigor batekin jautsi zen haren gana, khendu zaroen eskuko lantza, eta bere lantzaz bil izan zuen.

        24. Hori egin zuen Banaiasek Joiadaren semeak zeina aiphu handitan baitzen hirur hazkarren artean,

        25. Eta lehenbizikoa hogoi eta hamarren artean. Halarik-ere etzen hirur garaietara heldu izan; bainan Dabidek hartu zuen bere beharriko.

        26. Armadan berriz, gizon bihotzoienak ziren Asael Joaben anaia, eta haren aitaldeko osaba, Elkanan Bethlehemgoa;

        27. Samoth Aroritarra eta Heles Phalonitarra;

        28. Ira Thekuarra, Akzesen semea, eta Abiezer Anathotharra;

        29. Sobokai Husathitarra, Ilai Ahoharra,

        30. Maharai Netophatharra, Heled Baanaren semea Netophatharra,

        31. Ethai Erribairen semea Gabaatharra, Benjaminen semeetarikakoa, Banaia Pharathontarra,

        32. Hurai Gaasko errekakoa, Abiel Arbatharra, Azmoth Bauramitarra, Eliaba Salabonitarra;

        33. Asem Jezonarraren semeak, Jonathan Araritarra Saieren semeaz,

        34. Ahiam Araritarra Sakarren semea,

        35. Eliphal Urren semea,

        36. Hepher Mekeratharra, Ahia Phe-lonitarra,

        37. Hefro Karmeltarra, Naarai Asbairen semea,

        38. Joel Nathanen anaia, Mibahar Agarairen semea,

        39. Selek Amonitarra, Naharai Berotharra, Sarbiaren seme Joaben ezkutaria;

        40. Ira Jethritarra, Gareb Jethritarra,

        41. Urias Hethearra, Zabad Oholiren semea,

        42. Adina Errubentarra Sizaren semea, Errubentarren buruzagia, eta hogoi eta hamar harekin;

        43. Hanan Maakaren semea, Josafat Mathanitarra,

        44. Ozia Astarotharra, Sama eta Jehiel Aroritarrak, Hothamen semeak;

        45. Jedihel Samriren semea eta Joha haren anaia, Thosarrak;

        46. Eliel Mahumitarra, Jeribai eta Josaia Elnaemen semeak; Jethma Moabitarra, Eliel, Obed eta Josiel Masobiarrak.

 

XII. KAP.

        1. Haukiek ere Dabiden gana Sizelegera ethorri ziren, Saulen, Zisen semearen ihes zabilalarik oraino; eta ziren gerlari hazkarrenetarik eta hoberenetarik,

        2. Arranbelan zakitenak, bi eskuez habalarekin harriak, eta arranbelarekin geziak arthikitzen zituztenak; Benjamintarrak ziren Saulen anaietarik.

        3. Lehenbizikoa Ahiezer, eta Joas, Samaaren semeak, Gabaatharrak; Jeziel eta Phalet Azmothen semeak, Baraka, eta Jehu Anathotharrak,

        4. Samaias Gabaondarra, hogoi eta hamarren artean bihotzoiena, eta hogoi eta hamarren aitzindaria; Jeremias, Johanan eta Jezabad Gaderotharrak;

        5. Eluzai, Jerimuth, Baalia, Samaria eta Saphatia Haruphitarrak;

        6. Elkana, Jesia, Azareel, Joezer eta Jesbaam Karehimarrak;

        7. Joela ere eta Zabadia, Jedorreko Jerohameri semeak.

        8. Gaditik halaber iragan ziren Dabiden gana, mortuan gordeka zabilanean, gizon batzu guziz hazkarrak eta gerlari guziz onak, erredola eta lantza erabiltzen zituztenak; hekien begitharteak iduri zuen lehoinaren begithartea, eta zalhuak ziren mendietan orkhatzak bezala.

        9. Lehena zen Ezer, bigarrena Obdias, hirugarrena Eliab,

        10. Laugarrena Masmana, bortzgarrena Jeremias,

        11. Seigarrena Ethi, zazpigarrena Eliel,

        12. Zortzigarrena Johanan, bederatzigarrena Elzebad,

        13. Hamargarrena Jeremias, hamekagarrena Makhanai.

        14. Horiek Gaden semeetarik ziren; aitzindari ziren armadan; ttipienak ehun soldado manatzen zituen eta handienak mila.

        15. Horiek dira Jordanea, lehenbiziko hilabethean, iragan zutenak, bazterretara gaindi egiten ohi duen mugan; eta ihes igorri zituzten haranetan egoten zirenak iguzki-haizeko eta mendebaleko aurkhintzetan.

        16. Benjamindik ere eta Judatik ere baziren ethorri zirenak Dabid egoten zen gaztelura.

        17. Dabid atheratu zen hekien bidera, eta erran zaroeten: Baketiarki heldu bazarete ene gana, ene laguntzea gatik, ene bihotza zuei iratxiki bedi; bainan ene etseiek igorririk, niri zelata hedatzera heldu bazarete, tzarkeriarik ene eskuetan ez delarik, gure arbasoen Jainkoak ikhus eta erabaki beza.

        18. Izpirituak ordean bethe zuen Amasai, hogoi eta hamarren artean buruzagi zena, eta erran zuen: Zureak gare, oi Dabid! zurekilako gare, Isairen semea! bake, bake zuri, eta bake zure laguntzaileei! ezen zure Jainkoak laguntzen zaitu. Dabidek bere ganat hartu zituen beraz eta aitzindari ezarri zituen bere andanetan.

        19. Manasetik berriz, Dabiden gana iragan ziren batzu, Filistindarrekin Saulen kontra heldu zelarik gudukatzera. Etzen ordean hekien baltsan gudukatu; zeren Filistindarren aitzindariek, elkharren artean egonik, gibelerat igorri baitzuten, ziotelarik: Gure buruen galtzeko zorian itzuliko da bere nausi Saul gana.

        20. Sizelegera itzuli zenean beraz, Manasetik haren gana iragan ziren Ednas, Jozabad, Jedihel, Mikael, Ednas, Jozabad, Eliu eta Salathi, mila gizonen aitzindari zirenak Manasen.

        21. Haukiek laguntza Dabidi eman zaroten ohoinen kontra, ezik oro gizon biphilenetarik ziren, eta armadan aitzindari eginak izan ziren.

        22. Bertzalde, egun oroz baziren Dabiden gana heldu zirenak haren laguntzera, jar zedin arteo aralde handi bat, Jainkoaren armada iduri.

        23. Hau da Dabiden gana, Hebronen zelarik, ethorri ziren armadako aitzindarien araldea, Saulen erresuma haren eskuetara erakhartzeko, Jaunaren hitzaren arabera:

        24. Judaren semeetarik, sei mila eta zortzi ehun gizon, erredola eta lantza zakhartenak, gudurako hautak;

        25. Simeonen semeetarik, zazpi mila eta ehun gizon gudukatzeko hazkarrenetarik;

        26. Lebiren semeetarik, lau mila eta sei ehun;

        27. Joiada ere, Aaronen odolekoen buruzagia, eta harekin hirur mila eta zazpi ehun gizon;

        28. Halaber Sadok, berenez bihotz handiko gizon-gaztea, eta haren aitaren etxea, hogoi eta bi aitzindari;

        29. Benjaminen semeetarik berriz, Saulen anaietarik, hirur mila; ezik hekietarik gehienak Saulen etxeari jarraikitzen ziren oraino;

        30. Efraimen semeetarik berriz, hogoi mila eta zortzi ehun, indar handieneko gizonak, haren leinutarretan aiphatuak.

        31. Manaseren leinu erditik hemezortzi mila, zein bere izenekoekin ethorri ziren Dabid errege ezartzera;

        32. Isakarren semeetarik ere gizon argituak, denborak ezagutzen zituztenak Israeli zer egin behar zuen manatzeko, berrehun aitzindari; gainerako hekien leinu guzia berriz, hekien erranari jarraikitzen zen.

        33. Zabulondik berriz, gudura ilkhitzen zirenak eta guduko harmez jauntzirik lerrotan jartzen zirenak, berrogoi eta hamar mila laguntzera ethorri ziren, ez maltzurkeriako bihotzarekin;

        34. Nefthalitik berriz, mila aitzindari, eta hekiekin hogoi eta hamazazpi mila gizon erredola eta lantzarekilakoak;

        35. Danetik ere, hogoi eta zortzi mila eta sei ehun gizon, gudurako xuxenduak;

        36. Eta Aserdik, berrogoi mila gudurat ilkhitzen eta lerroetarik axutka haritzen zirenak;

        37. Jordanez handitik berriz, Errubenen eta Gaden semeetarik, eta Manaseren leinu erditik, seietan hogoi mila, gerlako harmak soinean.

        38. Gizon gerlari horiek oro, gudurat abian Dabiden gana bihotz garbiekin ethorri ziren Hebronera, Dabid errege ezartzekotzat Israel guziaren gainean; ordean bertze Israeldar guziek ere gogo bat zuten Dabid egin zedintzat errege.

        39. Eta hirur egunez egotu ziren han Dabid baithan, jaten eta edaten zutelarik; ezen beren anaiek behar zirenak xuxendu zarozkiten.

        40. Eta hurbilekoek eta urrunagokoek ere Isakarreraino, Zabuloneraino eta Nekhaliraino, astotan, kamelutan, mandotan, iditan, ogiak ekhartzen zituzten jateko; irin, piko, mahats merlatu, arno, olio, idi, ahari, orotarik nasaizia handia ekhartzen zuten; ezik bozkalentzia zen Israelen.

 

XIII. KAP.

        1. Bada, Dabidek batzarre egin zuen milatariekin, ehuntariekin eta aitzindari guziekin;

        2. Eta erran zaroen Israelgo baldarna guziari: Nik erraten darotzuedana zuen gogarako balin bada, eta gure Jainko Jauna ganik heldu balin bada, Israelgo bazter guzietara igor diozoguten gure bertze anaiei, aphez eta lebitar hirietako hiripeetan egoten direnei, bil ditezen gure gana,

        3. Gure Jainkoaren arkha gutara erakhar dezaguntzat; ezik hura bilhatu gabe utzi izan dugu Saulen egunetan.

        4. Eta oste guziak ihardetsi zuen hala egin zedin, ezik solasa populu guziaren gogarako izan zen.

        5. Dabidek Israel guzia bildu zuen beraz, Egiptoko Sihorretik Ematheko sartzeraino, Jainkoaren arkha Kariathiarimdik erakhartzeko.

        6. Eta Dabid eta Israelgo gizonak oro igan ziren Kariathiarirngo munhora, zeina Judan baita, handik ekhartzeko Kerubinen gainean jarria den Jainko Jaunaren arkha, zeintan deitzen baita haren izena.

        7. Jainkoaren arkha orga berri batean ezarri zuten Abinadaben etxetik ekhartzeko. Berriz, Ozak eta haren anaiak eragiten zaroten orgari.

        8. Bada, Dabid eta Israel guzia beren ahal guziaz hari ziren bozkariozko kantiketan, gitarrak, maniurrak, atabalak, zinbalak eta turutak joz.

        9. Bainan Kidonen larrainera heldu izan zirenean, Ozak eskua hedatu zuen arkharen atxikitzeko; ezik idi batek, zalapartaka hasirik, aphur bat makhurrarazi zuen.

        10. Hargatik Jauna hasarretu zen Ozaren kontra eta jo zuen, ukitu zuelakotz arkha; eta Oza han berean hil zen Jaunaren aitzinean.

        11. Dabid atsekabetan gelditu zen, Jaunak Oza hil zuelakotz; eta toki hura deithu zuen oraidinokoan bezala Ozaren hil-lekhu.

        12. Orduan Jainkoaren beldurrak hartu zuen, eta erran zuen: Nola sarraraz dezaket ene etxean Jaunaren arkha?

        13. Aria hortaz etzuen eraman bere egon-lekhura, erran nahi da Dabiden hirira, bainan aldaratu zuen Obededom Jetharraren etxera.

        14. Jainkoaren arkha hirur hilabethez egotu zen beraz Obededomen etxean, eta Jaunak benedikatu zituen haren etxea eta haren izate guziak.

 

XIV. KAP.

        1. Hiramek Tirreko erregek bidalkinak igorri zarozkien Dabidi, eta zedro zurak, eta harrasi eta zur lantzaileak etxe baten egiteko.

        2. Dabidek ezagutu zuen Jaunak erregetzat onhetsi zuela Israelen gainean, eta haren erregetasuna altxatua zela haren Israelgo populuaren gainean.

        3. Dabidek halaber Jerusalemen hartu zituen bertze emazte batzu, eta izan zituen semeak eta alabak.

        4. Haukiek dira Jerusalemen sorthu zitzaizkon haurren izenak: Samua, Sobab, Nathan, Salomon,

        5. Jebahar, Elisua, Eliphalet,

        6. Noga, Napheg, Japhia,

        7. Elisama, Baaliada eta Eliphalet.

        8. Bada, Filistindarrek aditurik Dabid Israel guziaren gainean errege gantzutua izan zela, igan ziren guziak haren bilhatzeko. Dabidek aditu zuenean hori, atheratu zitzaioeten bidera.

        9. Bada, Filistindarrak heldu zirelarik, Erraphaimgo haranean barraiatu ziren.

        10. Eta Dabidek Jauna kontsultatu zuen, erranez: Iganen othe naiz Filistindarretara, eta ene eskuetara arthikiko othe ditutzu? Eta Jaunak erran zaroen: Igan zaite, eta eskuetaratuko darozkitzut.

        11. Eta Baalpharasimera igan zirenean, Dabidek han jo zituen, eta erran zuen: Jainkoak ene etsaiak ene eskuz barraiatu ditu, urak barraiatzen diren bezala. Eta aria hortaz lekhu hura deithua izan zen Baalpharasim.

        12. Filistindarrek han utzi zituzten beren jainkoak, eta Dabidek manatu zuen erreak izan zitezen.

        13. Bertze aldi batez orobat Filistindarrak sarthu eta haranean barraiatu ziren.

        14. Eta Dabidek berriz ere kontsultatu zuen Jainkoa, eta Jainkoak erran zaroen: Ez hekien ondotik igan; gibelerat egizu hekien ganik, eta udareen parretik goanen zare hekien kontra.

        15. Udareen gainean dabilanaren harrabotsa adituko duzunean, orduan ilkhiko zare gudura. Jainkoa ezik zure aitzinean atheratua da, Filistindarren kanpen jotzeko.

        16. Dabidek egin zuen beraz Jainkoak manatu zaroen bezala, eta Filistindarren kanpak jo zituen Gabaondik Gazeraraino.

        17. Eta Dabiden izena barraiatu zen lekhu guzietara, aita Jaunak haren beldurra eman zaroeten jendaia guziei.

 

XV. KAP.

        1. Erregek halaber beretzat egin zituen etxeak Dabiden hirian; Jainkoaren arkhari xuxendu zaroen lekhu bat, eta olha bat hedatu zuen harentzat.

        2. Dabidek erran zuen orduan: Jainkoaren arkha erabiltzea etzaio zilhegi nihori, baizik-ere lebitarrei, zeinak Jaunak hautatu baititu haren erabiltzeko eta bere zerbitzatzeko bethi guziraino.

        3. Israel guzia Jerusalemera bilarazi zuen Jainkoaren arkha erakhartzekotzat xuxendu zaroen bere tokira.

        4. Ethorrarazi zituen halaber Aaronen semeek eta lebitarrak.

        5. Kaathen semeetarik, Uriel zen buruzagi; haren anaiak baziren sei hogoi;

        6. Merariren semeetarik, Asaia buruzagi, haren anaiak hameketan hogoi;

        7. Jersonen semeetarik, Joel buruzagi, haren anaiak seietan hogoi eta hamar;

        8. Elisaphanen semeetarik, Semeias buruzagi, haren anaiak berrehun;

        9. Hebronen semeetarik, Eliel buruzagi, haren anaiak laur hogoi

        10. Ozielen semeetarik, Aminadab buruzagi, haren anaiak ehun eta hamabi.

        11. Dabidek deithu zituen Sadok aita Abiathar aphezak eta Uriel, Asaia, Joel, Semeias, Eliel eta Aminadab lebitarrak,

        12. Eta erran zaroeten: Zuek, lebitar-familien buruzagiak zaretenak, xahu zaitezte zuen anaiekin, eta Israelgo Jainko Jaunaren arkha ekhar zazue, harentzat aphaindua den lekhura

        13. Beldurrez-eta, nola Jaunak lehenbiziko aldian jo baigintuen han etzineztelakotz, hala oraikoan ere jo gaitzan, haizu ez den zerbait eginez.

        14. Sainduetsi ziren beraz aphezak eta lebitarrak, Israelgo Jainko Jaunaren arkharen ekhartzeko.

        15. Eta Lebiren semeek arkha hagetan soin gainetara hartu zuten, Moisek, Jaunaren hitzaren arabera manatu bezala.

        16. Eta Dabidek lebitarren buruzagiei erran zaroeten, beren anaietarik ezar zetzaten kantatzeko musikako tresnekin, erran nahi da nabla, lira eta zinbalekin, zeruetaraino helaraztekotzat bozkalentzietako harrabotsak.

        17. Ezarri zituzten beraz lebitarrak: Heman Joelen semea; eta haren anaietarik, Asaph, Barakiasen semea; Merariren seme hekien anaietarik berriz, Ethan Kasaiaren semea,

        18. Eta hekien anaiak hekiekin; eta bigarren lerroan, Zakarias, Ben, Jaziel, Semiramoth, Jahiel, Ani, Eliab, Banaias, Maasias, Mathathias, Eliphalu, Mazenias, Obededom eta Jehiel, athalzainak.

        19. Bada, Heman, Asaph eta Ethan kantariek kobrezko zinbalak jotzen zituzten.

        20. Zakariasek berriz, Ozielek, Semiramothek, Jehielek, Anik, Eliabek, Maasiasek eta Banaiasek nablen gainean kantatzen zituzten misterioak.

        21. Mathathiasek berriz, Eliphaluk, Mazeniasek, Obededomek, Jehielek eta Ozaziuk zortzi zurdetako gitarrekin kantatzen zituzten trionphazko kantuak.

        22. Konenias berriz, lebitarren aitzindaria, kantarien buruko zen, kantuen abiatzeko; ezik hainitz jakina zen.

        23. Barakias eta Elkana ziren arkhako athalzain.

        24. Sebeniasek berriz, Josafatek, Nathanaelek, Amasrik, Zakariasek, Banaiasek eta Eliezer aphezek turutak jotzen zituzten Jainkoaren arkharen aitzinean; eta Obededom eta Jehias ziren arkhako athalzain.

        25. Beraz Dabid, Israelgo zaharrak eta armadako aitzindariak bozkariotan goan ziren Jaunaren batasuneko arkharen eramateko Obededomen etxetik,

        26. Eta nola Jainkoak lagundu baitzituen Jaunaren arkha zakharten lebitarrak, imolatu zituzten zazpi zezen eta zazpi ahari.

        27. Bada, Dabidek, arkha zaramaten lebitar guziek, kantariek eta Konenias kantarien nausiak jauntziak zituzten liho hautazko soinak; Dabidek bazuen hala-ber lihozko ephodo bat.

        28. Eta Israel guziak bozkariotan zaraman Jaunaren batasuneko arkha, adarrak, turutak, zinbalak, nablak eta gitarrak joz.

        29. Eta Jaunaren arkha Dabiden hirira zenean, Mikolek Saulen alabak, leihotik begira zagoelarik, ikhusi zuen Dabid erregea arkharen aitzinean dantzan eta bozkarioz heldu zela, eta bere baithan nardatu zitzaioen.

 

XVI. KAP.

        1. Ekharri zuten beraz Jainkoaren arkha, eta Dabidek hedatu zioen olharen erdian ezarri zuten, eta Jainkoaren aitzinean imolatu zituzten holokaustak eta bakezko bitimak.

        2. Dabidek akhabatu zuenean holokausten eta bakezko bitimen eskaintzea, Jaunaren izenean benedikatu zuen populua.

        3. Guziei aldiska, gizonetik emastekira eman zaroezten ogi-ophil bana, idiki erre zathi bat eta irin olioan frigitua.

        4. Lebitarrak ezarri zituen Jaunaren arkharen aitzinean zerbitzatzeko, Israelgo Jainko Jaunaren egintzez eskerren bihurtzeko, haren ospatzeko eta haren laudorioen kantatzeko.

        5. Asaph zen buruzagi eta Zakarias haren ondoko; gero berriz Jahiel, Semiramoth, Jehiel, Mathathias, Eliab, Banaias eta Obededom; Jehiel maniurren eta liren jotzeko; Asaph berriz zinbalen jotzeko;

        6. Banaias eta Jaziel aphezak berriz, Jaunaren batasuneko arkharen aitzinean baratu gabe turuta jotzeko.

        7. Egun hartan, Dabidek ezarri zituen Asaph buruzagi eta haren anaiak Jaunaren ospatzeko.

        8. Ospa zazue Jauna eta dei egiozueharen izenari; ezagutaraz zatzue populuetan haren eginkariak.

        9. Egizkiotzue kantuak eta maniurra-soinuak; ezagutaraz zatzue haren sendagaila guziak.

        10. Gorets zazue haren izen saindua; bozkariotan jar bedi Jauna bilhatzen dutenen bihotza.

        11. Bilha zatzue Jauna eta haren indarra; bilha zazue bethi haren begithartea.

        12. Orhoit bekizkitzue haren sendagailak, haren ezagutkariak eta haren ahoko erabakiak,

        13. Haren zerbitzari Israelen ondoreak, Jakob haren hautetsiaren umeak.

        14. Hura da gure Jainko Jauna; haren erabakiak lur guziaren gainera hedatzen dira.

        15. Orhoit zaitezte bethi guzian harekilako batasunaz eta harek ondokoen ondokoei bethikotzat eman hitzaz,

        16. Abrahamekin hartu izan duenaz, eta Isaakekilako haren zinaz.

        17. Eta hura legetan eman dio Jakobi, eta bethiereko patutan Israeli,

        18. Zioelarik: Emanen darotzut Kanaango lurra; hura izanen da zure primantza.

        19. Noiz-ere guti, ttipi eta atze baitziren hartan.

        20. Eta jendakitik jendakira eta erre-suma batetarik bertze populu batera ibili ziren;

        21. Eta nihor etzuen utzi hekiei bidegabe ekhartzera, bainan hekien ariaz erregeak larderiatu zituen.

        22. Begira zaitezte ene kristorik ukitzetik, begira ene profetei zimarkhurik egitetik.

        23. Jaunari kantikak diotzotzue kanta, lurreko gizon guziek; egunetik egunera ezagutaraz zazue haren ganik ethorri zaikun itzurtzeko zoria.

        24. Jendaki orotan ezagutaraz zazue haren ospea, populu guzietan haren sendagailak;

        25. Zeren handi baita Jauna, guziz goihesgarri, eta jainko guzien gainetik ikharagarri;

        26. Ezik jendaki guzien jainkoak molde batzu dira, bainan Jaunak egin ditu zeruak.

        27. Aitor eta gorespena dira haren aitzinean, indar eta bozkarioa hura den lekhuan.

        28. Populuzko familiak, Jaunari agur ekhar diozozue; Jaunari ekhar diozozue bere ospearen eta indarraren aithorra.

        29. Jaunari bihur diozozue haren izenari zor zaroen ospea; har zatzue bitimak, zatozte haren aitzinera, gur zakiozkite Jaunari bere edertasun sainduan.

        30. Lurra oro ikhara bedi haren aitzinean; ezik harek asentuen gainean jarri du gogor.

        31. Goihera beitez zeruak, bozkarioz jauz bedi lurra; populu guzietan erran bedi: Jauna da erregetu.

        32. Itsasoak eta haren barnekoek adiaraz betzate bozkariozko burrunbak; bazterrak eta hekietan direnak atseginez iharros beitez.

        33. Oihanetako zuhaitzek orduan goretsiko dute Jauna, zeren lurraren juiatzera den ethorri.

        34. Aithor bihur diozozue Jaunari, zeren ona baita, zeren bethi irauten baitu haren urrikalpenak.

        35. Eta errazue: Salba gaitzatzu, Jainko gure salbatzailea; batera bil gaitzatzu, athera gaitzatzu jendaietarik, aithor ekhar diozogun zure izen sainduari, boz gaitezen zure kantuetan.

        36. Benedika bekio Israelgo Jainko Jaunari bethitik bethiraino; eta populu guziak erran beza: Halabiz, eta Jaunari biotzo kanta aheriak.

        37. Dabidek han utzi zituen beraz Jaunaren batasuneko arkharen aitzinean Asaph eta bere anaiak, baratzerik gabe beren eginbideak bethe zetzatentzat arkharen aitzinean, egun oroz, eta zeinek bere aldian.

        38. Athalzain ezarri zituen, berriz, Obededom eta haren hirur hogoi eta zortzi anaiak, eta Obededom Idithunen semea, eta Hosa.

        39. Aldiz, Sadok aphez-handia eta haren anaia aphezak ezarri zituen Gabaonen zen lekhu goran, Jaunaren tabernaklearen aitzinean,

        40. Holokausten eskaintzeko holokaustetako aldarearen gainean, gelditu gabe goiz-arrats, Jaunak Israeli eman legean iskribatuak diren guzien arabera.

        41. Haren ondotik ziren Heman, Idithun eta bertze hautetsiak, deithuak ziren aldietan Jaunari aithor emateko, kantatuz: Bethikoa baita Jaunaren urrikalpena.

        42. Hemanek eta Idithunek halaber jotzen zituzten turuta, zinbalak eta bertze musikak Jaunaren kantuetan; Idithunen semeak berriz, ezarri zituen athalzain.

        43. Gero populua itzuli zen bere etxeetara, eta Dabid bere etxearen benedikatzera.

 

XVII. KAP.

        1. Bada, Dabidek bere jauregian zuenean bere egoitza, Nathan profetari erran zaroen: Huna non nagoen ni zedrozko jauregian, eta Jaunaren batasuneko arkha berriz larru-olha batean.

        2. Eta Nathanek ihardetsi zaroen Dabidi: Bihotzean ditutzun guziak egizkitzu, ezik zurekin da Jainkoa.

        3. Bainan gau hartan Nathani atheratu zitzaioen Jaunaren hitza, zioelarik:

        4. Zoaz eta errozu Dabid ene zerbitzariari: Hau dio Jaunak: Ez darotazu zuk eginen etxerik ni hartan egoteko.

        5. Ezik ez naiz etxetan egotu Israel eraiki dudan egunetik orai arteo, bainan lekhuz aldatuz bethi, olhan egotu naiz ni,

        6. Israel guziarekin egonez. Ene populuaren arthatzeaz manatu nituen juieetarik bati ere mintzatu othe natzaio, erranez: Zertako ez darotazue zedrozko etxe bat altxatu?

        7. Hargatik orai erranen diozu ene zerbitzari Dabidi: Hau dio armadetako Jaunak: Arthaldeari alhapideetara jarraikitzen zinenean, nik hartu izan zaitut, Israelgo ene populuaren buruzagi izan zintezentzat.

        8. Eta goan izan zaren toki guzietan ni zurekin izatu naiz; zure etsai guziak hil izan ditut zure aitzinean eta zure izena egin dut lurraren gainean goresten dituzten handietarik batenaren iduri.

        9. Lekhu bat eman darot Israelgo ene populuari; hartan gogortuko eta egonen da; handik ezin jauzaraziko dute, eta gaixtakeriako semeek ez dute lehertuko hastetik bezala,

        10. Israelgo ene populuari juieak eman diotzadan egunetarik; eta lurreratu ditut zure etsai guziak.

        11. Eta zure egunak bethe ditazkeenean, eraikiren dut zure hazia zure ondotik; hura izanen da zure semeetarik, eta gogorturen dut haren erreinua.

        12. Hura izanen da niri etxea altxatuko darotana, eta haren tronua bethiko gogorturen dut.

        13. Hari aita bat bezala izanen natzaio, eta hura seme bat bezala izanen da enetzat; eta ez dut haren gainetik aldaratuko ene urrikalpena, aldaratu izan dudan bezala zure aitzinean izatu denaren gainetik,

        14. Eta ene etxean eta ene erreinuan bethi guziko jarriren dut, eta haren tronua menderen mendetan gogor egonen da.

        15. Nathan Dabidi mintzatu zitzaioen hitz horien ororen arabera, eta agerpen horren guziaren arabera.

        16. Eta errege Dabid ethorri eta jarri zenean Jaunaren aitzinean, erran zuen: Nor naiz ni, Jainko Jauna, eta zer da ene etxea, horrelakorik niri egiteko?

        17. Bainan hori guti zaiote oraino zure begiei, eta hargatik zure zerbitzariaren etxeaz mintzatu zare ethorkizuneko gauzetan ere, eta gizon guzien gainetik ikhusgarri egin nauzu, Jainko Jauna.

        18. Zer iritxik dezake gehiago Dabidek, horrela ospatu duzunetik zure zerbitzaria eta horrela orhoitu zarenetik hartaz?

        19. Jauna, zure zerbitzariaren ariaz, zure bihotzaren arabera, egin duzu handiespen hau guzia, eta nahi izan duzu ezagutuak izan zitezen hanbat sendagaila.

        20. Jauna, nihon ez da zure idurikorik, eta ez da zu baizen bertze Jainkorik, gure beharriek aiphatzen aditu dituzten guzietan.

        21. Ezik zein da zure Israelgo populua bezalako bertze bat, lurrean jendaia bakh