www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (II) - Testament Zaharra, 2. zathia
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

JEREMIASEN PROFEZIA

 

I. KAP.

        1. Jeremiasen hitzak, Helziasen semearenak, Helzias baitzen Anathothen, Benjamingo lurrean egonen ziren aphezetarik.

        2. Jaunaren hitza ethorri zitzaioen Josiasen, Amon, Judako erregeren semearen egunetan, hamahirugarren urthean errege zelarik.

        3. Eta ethorri zitzaioen Judako errege Josiasen seme Joakinen egunetan, Sedeziasen hamekagarren urtheko ondarreraino, (Sedezias baitzen Judako errege Josiasen semea,) Jerusalemgo desherripeneraino, bortzgarren hilabethean.

        4. Eta Jaunak egin zarodan solas, zioelarik:

        5. Zure amaren sabelean egin zintzadan baino lehen, ezagutzen zintudan; eta sabeletik ilkhi zaren baino lehen, sainduetsi zaitut eta profetatzat eman jendaien artean.

        6. Eta ihardetsi nuen: Ai! ai! ai! Jainko Jauna! Huna, ez dakit mintzatzen, ezen haur gazte bat naiz oraino.

        7. Eta Jaunak erran zarodan: Ez erran: Haur bat naiz; goanen zare ezen nik igorriko zaitudan toki guzietara; eta edozein gauza mana dezazudan, guziak erranen ditutzu.

        8. Ez izan gizonen aitzinean beldur, zeren zurekin bainaiz zure atheratzeko, dio Jaunak.

        9. Eta Jaunak hedatu zuen eskua eta ukitu zuen ene ahoa; eta erran zuen Jaunak: Huna non eman ditudan ene hitzak zure ahoan;

        10. Huna non ezarri zaitudan egun jendakien gainean eta erresumen gainean, errotik atheratzeko eta xahutzeko, galtzeko eta ezeztatzeko, altxatzeko eta landatzeko.

        11. Eta Jauna mintzatu zitzaitan, zioelarik: Zer ikhusten duzu, Jeremias? Eta ihardetsi nuen: Atzarria dagoen zigor bat ikhusten dut.

        12. Eta Jaunak erran zarodan: Ongi ikhusten duzu, ezen ni ene hitzaren gainean egonen naiz atzarria, haren bethetzeko.

        13. Eta Jauna bigarren aldiko mintzatu zitzaitan, zioelarik: Zer ikhusten duzu? Eta ihardetsi nuen: Bertz bat ikhusten dut sutan, eta ipharretik dago itzulia.

        14. Eta Jaunak erran zarodan: Ipharretik jauziko dira asturugaitzak lurreko egoiliar guzien gainera.

        15. Ezen, dio Jaunak, huna non deitzera nohan ipharreko erresumetako jendaki guziak; eta ethorriko dire, eta ezarriren dute zeinek bere tronua Jerusalemeko athe-sartzeetan, eta hango harrasi guzien gainean inguru-inguru, eta Judako hiri guzietan.

        16. Eta atheraturen ditut hekiekin ene juiamenduak, ni utzi, jainko arrotzei sakrifikatu eta beren eskuetako lana adoratu duten guzien maltzurkeriaren kontra.

        17. Zuk beraz tinka zazu gerria, jaiki zaite eta erran diotzotzuete nik manatzen darozkitzudan guziak. Ez lotsa izan hekien aitzinera agertzeko, ezen nik eginen dut ez duzula hekien aitzinean beldurrik izanen.

        18. Alabainan ezarri zaitut egun hiri hazkar bat bezala, burdinazko habe bat bezala, kobrezko harrasi bat bezala, lur guziaren gainean, Judako erregeen kontra, hango buruzagien eta lur hartako aphez eta populuaren kontra.

        19. Eta zure kontra eginen dute gudu, eta ez dire nausituren; zeren zurekin bainaiz, dio Jaunak, zure libratzeko.

 

II. KAP.

        1. Eta Jaunaren hitza atheratu zitzaitan, zioelarik:

        2. Zoaz eta Jerusalemeri beharrietara oihu egiozu, erranez: Hau dio Jaunak: Orhoitu naiz zutaz, urrikalduz zure gaztetasunari eta zure ezkontzako amodioari, mortua barna, eraina etzen lurra gaindi niri jarraikitzen zinen or-duan.

        3. Israel Jaunari saindu zitzaioen; hura zen haren fruituetako pikaina; hobendun jartzen dira hura iresten duten guziak; asturugaitzak eroriko dira hekien gainera, dio Jaunak.

        4. Jakoben etxea, eta Israelen etxetikako ahaidego guziek adi zazue Jaunaren hitza.

        5. Hau dio Jaunak: Zer bidegabekeria aurkhitu dute zuen arbasoek ene baithan, ene ganik urrundu baitira eta hutsalkeriaren ondotik ibili eta hutsal bilhakatu?

        6. Eta ez dute erran: Non da Jauna, Egiptoko lurretik iganarazi gaituena, bidatu gaituena mortua gaindi, nihor ezin-egonezko eta ibilkizun ez den lurra barna, lur agor eta heriotzea iduri duenaren erditik, gizona ibili eta egon ez den lurra gaindi?

        7. Eta erakharri zaituztet Karmel lur batera, jan zinetzaten hango fruitak eta goza hango onak; eta sarthu ondoan, khutsatu duzue ene lurra, eta hatsgarrikeria bat egin duzue ene primantzaz.

        8. Aphezek ez dute erran: Non da Jauna? eta legezainek ez naute ezagutu; eta artzainek hautsi dute ene legea; eta profetek Baalen izenean profetisatu dute, eta idolei jarraiki dira.

        9. Hargatik sarthuren naiz oraino zuekin juiamendutan, dio Jaunak, eta jazarriren dut zuen umeen kontra.

        10. Zoazte Zethimgo irletara eta ikhusazue; igorrazue Zedarrera; eta zorrozki begira zazue eta ikhusazue, hean gerthatu den han holakorik;

        11. Hean populuak aldatu dituen bere jainkoak; eta-bada ez dira segurki hekiek jainko. Aldiz ene populuak bere ospea aldatu du idolarentzat.

        12. Zeruak, harri zaitezte hortaz; zeruko atheak, minki deithora zazue, dio Jaunak.

        13. Ezen bi gaizki egin ditu ene populuak; ni, ur biziaren ithurria, utzi nau bazterrerat, eta lurrean zilhatu ditu urtegiak, urtegi hirrikatuak, urik ezin iduk dezaketenak.

        14. Israel gathibua ala gathibu semea othe da? Zergatik da beraz harrapariaren puska bilhakatua?

        15. Lehoinek orroaz jazarri diote eta marrumaka abiatu zaizko; lurra mortu eragin dute; erreak dira hango hiriak eta nihor ez da hekietan egoten.

        16. Menphistar eta Taphnestar umeek ere izurriztatu zaituzte buru-kaskoraino.

        17. Hori ez othe zaitzu gerthatu, bazterrerat utzi duzulakotz zure Jainko Jauna, noiz-eta-ere berak bidatzen baitzintuen bidean?

        18. Eta orai zer nahi duzu Egiptoko bidetik, ur zikhin edatera goateko? eta zer duzu Asiriarren bidearekin, hango ibaiako uretik edatera goateko?

        19. Zure maltzurkeriak jazarriren darotzu eta zure gibeltzeak erantzunen darotzu. Jakin zazu eta ikhus zeinen den gaizki eta uher zure Jainko Jauna bazterrerat utzi izatea, eta ene beldurra gehiago zure baithan ez izatea, dio armadetako Jainko Jaunak.

        20. Hastetik phorroskatu duzu ene uztarria, hautsi ditu, zu ene lokharriak eta erran duzu: Ez dut zerbitzaturen. Ezen, munho gora guzien gainean, zuhaitz hostotsu guzien azpian etzaten zinen, lilitxoa.

        21. Nik aldiz landatu zintudan mahasti hauta bat bezala, guzia landare onez. Nola beraz aldatu zaizkit tzarrera, oi mahasti arrotza?

        22. Garbi bazindedi ere gatzuarekin eta borith belharrez bethe, zure bekhatuetan nothatua geldi zintazke ene aitzinean, dio Jainko Jaunak.

        23. Nolaz diozu: Ez naiz lohitua, ez naiz Baalen ondotik ibili? Ikhusatzu zure urhatsak haranean; jakizu zer egin duzun, lasterkari arina, bide zaphatzen zabiltzana.

        24. Mortuan lakhet den basastoa, bere barneko zalekerian; giriaren usainak bildu du; nihork ez du makhurraraziko; atzeman nahi dutenek ez dute hutseginen; bere hilabetheetako mugan atzemanen dute.

        25. Begira zazu zure oina buluztasunetik, eta zure zintzurra egarritik. Eta erran duzu: Etsitu dut; ez dut egonen; alabainan arrotzak ditut maithatu, eta hekien ondotik naiz ibiliren.

        26. Nola ahalkatzen baita ohoina, atzemana denean, hala ahalketara erori dira Israelen etxea, bera eta bere errege, aphez eta profetak,

        27. Zurari erranik: Hi haiz ene aita; eta harriari: Hik eman darotan bizia. Itzuli zaizkit gibelaz, eta ez aitzinaz; eta beren hesturako orduan erranen dute: Jaiki zaite, eta libra gaitzatzu.

        28. Non dira zure jainko, zuretzat egin izan ditutzun hekiek? Jaiki beitez, eta zure hesturako orduan libra bezaitzate; ezen, oi Juda, zenbat baitziren zure hiriak, hanbat ziren zure jainkoak.

        29. Zer nahi duzu enekin juiamendutan sarthurik? Orok utzi nauzue, dio Jaunak.

        30. Alferretan jo ditut zuen haurrak, kridantza ez dute hartu; zuen ezpatak iretsi ditu zuen profetak, lehoin xahutzaile bat bezala da

        31. Zuen ganikako iraulgia. Adi zazue Jaunaren hitza: Israelentzat bilhakatu othe naiz mortu bat, edo lur berantiar bat? Zergatik erran du beraz ene populuak: Gibelerat egin dugu, ez gare gehiago zure ganat ethorriko?

        32. Neskatxa batek ahantziko othe du bere aphaindura, edo andre espos batek bere lephokoa? Ene populuak, bada, ahantzi nau khonda ezin ditakeen bezenbat egunez.

        33. Zertan zabiltza zure bidea ona erakhutsi beharrez, ene onhirizkora heldu nahiz, noiz-eta-ere zure tzarkerien gaineko, zure bide gaixtoen irakhasten haritu baitzare,

        34. Eta zure petrailetan aurkhitu baita arima behar eta hobengabeen odola? Ez ditut hekiek atzeman zilhoetan luphean, bainan lehenago aiphatu ditudan toki guzietan.

        35. Eta erran duzu: Bekhaturik gabe eta garbi naiz, eta horren gatik zure hasarrea aldara bedi ni ganik. Huna non juiamendutan sartzera nohan zurekin, erran duzulakotz: Ez dut bekhatu egin.

        36. Zeinen egin zaren erdeinagarri, zure bideetara itzuliz! Egiptotik atheratuko duzu hanbat ahalke, nola atheratu baituzu Asurretik;

        37. Ezen handik ere ilkhiko zare, eta eskuak buruaren gainean izanen ditutzu; zeren Jaunak hautsiko baitu zure sinhestea duen habea, eta hartarik ez baituzu deus onik izanen.

 

III. KAP.

        1. Erraten ohi da: Gizon batek uzten badu bere emaztea, eta hau, haren ganik urrundurik, ezkontzen bada bertze batekin; lehenbiziko senharra itzuliko othe da andre haren gana? emazteki hura ez othe da khutsatua eta lizundua? eta zu, lohitu zare zure asko galaiekin: bihur zaite halere ene gana, dio Jaunak, eta nik onhetsiren zaitut.

        2. Altxa zatzu begiak goiti, eta ikhusazu hean non den tokia zeintan ez baituzu zure burua lohitu: bide-bazterretan jartzen ziren, galaien begira, ohoina mortuan bezala; eta lurra lohitu duzu zure lizunkeria eta maltzurkeriez.

        3. Horren gatik debekatuak izan dire uri gozoak, eta udazkeneko uria ez da izatu: emazte lilitxoaren kopeta egin zaitzu, ez duzu nahi izan gorritu.

        4. Orai bederen dei egin dizadazu erranez: Ene aita, garbi nintzenean bidatu nauzuna zu zare:

        5. Samur egonen othe zare bethi, edo azkeneraino iraunen othe du zure hasarreak? Hola mintzatu, eta gaizki egiten haritu zare, eta egin duzu ahal bezenbat.

        6. Eta Jaunak erran zarodan Josias erregearen egunetan: Ez duzu ikhusi zer egin duen Israel bihurriak? Goan da mendi gora guzietara eta zuhaitz hostotsu guzien azpira, eta han lohikeriari eman du bere burua.

        7. Eta horiek guziak egin dituen ondoan, erran izan diot: Itzul zaite ene gana. Eta ez da itzuli.

        8. Eta horren ahizpa Juda lege-hausleak ikhusi du, Israel bihurria utzi nuela, bertzeekin khutsatu zelakotz; eta eman nioela uzteko ageria; eta haren ahizpa Juda lege-hauslea ez da lotsatu, bainan goan da, eta bera ere lohitu.

        9. Eta lohikeriarako bere lerrakortasunaz likhistu du lurra, eta khutsatu da harriarekin eta zurarekin.

        10. Eta horietan orotan haren ahizpa Juda lege-hauslea ez da ene ganat itzuli bere bihotz guziaz, bainan alegiaka, dio Jaunak.

        11. Eta Jaunak erran zarodan: Israel bihurriak garbi egiten du, Juda lege-hauslearen aldean.

        12. Zoaz eta solas haukiek oihu egizkitzu ipharralderat, eta errazu: Itzul zaite, Israel bihurria, dio Jaunak, eta ez dut zuen ganik aldaraturen ene begithartea; zeren saindu bainaiz, dio Jaunak, eta ez naiz bethi hasarre egonen.

        13. Bainan ezagutazu zure gaizkia, ezen hautsi duzu zure Jainko Jaunaren legea; eta zure urhatsak jainko arrotzetara barraiatu ditutzu, zuhaitz hostotsu guzien azpian, eta ez duzu entzun ene mintzoa, dio Jaunak.

        14. Itzul zaitezte, itzul, ene haurrak, dio Jaunak, zeren ni izanen bainaiz zuen senhar; eta hartuko zaituztet bat hiri batetik eta bia ahaidego batetik, eta sarraraziko zaituztet Sionen.

        15. Eta emanen darozkitzuet ene bihotzaren araberako artzainak, eta hekiek haziko zaituztete jakitateaz eta irakhasmenaz.

        16. Eta populatuko zaretenean eta lurraren gainean berhatuko egun hekietan, dio Jaunak, ez dute gehiago erranen: Jaunaren batasuneko arkha. Eta etzaitzue gehiago gogorat ethorriko, eta etzarete hartaz orhoituko; eta nihor ez da haren ikhustera ethorriko eta ez da gehiago izanen.

        17. Orduan Jerusaleme deithuren dute Jaunaren tronua, eta harat bilduren dira jendaki guziak Jaunaren izenera Jerulalemen, eta ez dira ibiliren haren bihotz galduko tzarkerien ondotik.

        18. Egun hekietan Judako etxea hurbilduren zaio Israelgo etxeari, eta biak batean ethorriren dire ipharraldetik, nik zuen arbasoei emanikako lurrera.

        19. Aldiz nik erran dut: Nola ezarriren zaitut ene umeen artean, eta emanen darotzut lur lehiagarria, jendaietako armaden primantza ederra? Eta erran dut: Deithuko nauzu aita, eta ene ondotik ibiltzetik etzare baratuko.

        20. Bainan emazteki batek erdeina baleza bere maithatzailea, hala arbuiatu nau Israelgo etxeak, dio Jaunak.

        21. Marraska bat entzun da bideetan, Israelgo umeen nigar eta orrobiak; zeren tzartu duten beren bidea, eta ahantzi beren Jainko Jauna.

        22. Itzul zaitezte, haurrak, itzul, eta nik ezeztaturen ditut zuen gaizkiak. Huna non heldu garen zure gana; zu zare alabainan gure Jainko Jauna.

        23. Egiazki gezurtiak ziren munho eta mendi guziak; egiazki gure Jainko Jauna baithan da Israelen salbamendua.

        24. Gure haurtasunetik, ahalkagarrikeria batek iretsi ditu gure aiten lanak, hekien ardiak eta abereak, hekien seme-alabak.

        25. Gure ahalkagarritasunean lo eginen dugu, eta gure laidoak estaliren gaitu; zeren gure Jainko Jaunaren kontra egin baitugu bekhatu, guk eta gure arbasoek, gure haurtasunetik eta egun hau arteo; eta ez baitugu entzun gure Jainko Jaunaren mintzoa.

 

IV. KAP.

        1. Itzultzen bazare, Israel, dio Jaunak, bihur zaite ene ganat; ene aitzinetik khentzen baditutzu zure behaztopagailuak, etzare khordokaturen.

        2. Eta egian, zuzentasunean eta zuzenbidean zin eginen duzu erranez: Bizi bedi Jauna! Eta jendaiek hura benedikaturen eta laudaturen dute.

        3. Ezen Jaunak hau dio Judako eta Jerusalemeko gizonei: Lant zazue lur berri bat zuentzat, eta ez erain elhorrien gainera.

        4. Jaunaren ingurephaitzaz ingurebak zaiteztete; bihotza ingurebakazue, Judako gizonak, eta Jerusalemeko egoiliarrak; beldurrez-eta su bat iduri jauz eta khalda dadien ene gaitzidura, zuen asmuetako maltzurkeria gatik, eta nihor ez dadien izan haren hiltzeko.

        5. Berriz heda zazue Judan eta adiaraz zazue Jerusalemen; mintza zaitezte eta bazterretan durrundaraz zazue turuta; oihu egizue hazkarki eta errazue: Bil zaitezte, hiri hazkartuetara sar gaiten.

        6. Bandera altxa zazue Sionen; egizue indar, ez trika, zeren ipharretik erakhartzen baititut gaitza eta xahupen handia.

        7. Bere etzan-lekhutik igan da lehoina, eta jaiki da jendakien larrutzailea; ilkhi da bere tokitik, zure lurraren mortu egiteko; xahutuak izanen dira zure hiriak, eta nihor gabe geldituko dira.

        8. Hargatik jauntzatzue zurdatzak, deithore eta orrobia egizue; zeren Jaunaren hasarrearen irakidura ez baita gure gainetik aldaratua.

        9. Eta izanen da egun hartan, dio Jaunak, urthuko direla erregeren bihotza Eta aitzindarien bihotza; aphezak harrituak eta profetak lurrerat eroriak geldituko direla.

        10. Eta erran dut: Ai! ai! ai! Jainko Jauna Populu hau eta Jerusaleme enganatu othe ditutzu bada erranez: Bakea izanen duzue; eta huna arimaraino heltzen hari dela ezpata?

        11. Ordu hartan erranen diote populu huni eta Jerusalemeri: Haize erregarri batek jotzen du bideetan, ene populuko alabaren bideko mortuan direnetan, ez haizeztatzeko eta bihiaren garbitzeko.

        12. Phesia gaitza handik heldu zait ene etsaien kontra; orai xurituko ditut ene erabakiak hekiekin.

        13. Huna non populu bat heldu den hedoiak iduri, haren orga-lasterrak phesia bezala dira, haren zaldiak arranoak baino zalhuago. Zorigaitz guri, xahutuak baikare

        14. Oi Jerusaleme, salbatua izateko, maltzurkeriatik garbi zazu zure bihotza: noiz arteo gogoeta galgarriak egonen dira zure bihotzean?

        15. Ezen huna Danetik berriak ekhartzen dituenaren mintzoa, eta Efraimgo menditik idolarenak ezagutarazten dituenarena.

        16. Jendaiei errozuete: Huna Jerusalemen entzun dela urrungo lurretik zainak heldu direla eta beren oihuak adiarazten dituztela Judako hirietan.

        17. Landazainek bezala inguratua dadukate Jerusaleme, zeren hasarretzera tarritatu bainau, dio Jaunak.

        18. Zure egitateek eta asmuek ekharri darotzute hori; horra zure maltzurkeriaren ondoreak, zeren uherra baita hura, zeren jo baitu zure bihotza.

        19. Barnetik, barnetik minez nago; ene bihotza nahasia da ene baithan, ez naiz ixilduko, zeren ene arimak aditu baititu turutaren durrunda eta guduko oihua.

        20. Xahutzea xahutzearen gainera deithua izan da; desmasian ezarria da lurra oro; une etxolak terrepentean, ene larru-olhak bat-batean xahutuak izan dira.

        21. Noiz arteo ikhusiren dut jendea ihes? adituren dut turutaren durrunda?

        22. Horiek oro, ene populu zoroak ez nauelakotz ezagutu; ume adimendugabeak eta erhoak dira; gaizkiaren egiteko jakintsun dira, aldiz ongiaren egiten ez dakite.

        23. Begiratu dut lurrera, eta hara hutsa eta ezdeustua zela; begiratu dut zeruetara, eta argi bat etzen han ere.

        24. Ikhusi ditut mendiak, eta khordokan zabiltzan; eta munho guziak ikharatuak dira.

        25. Begia eman dut, eta nihon etzen gizon bat; eta hegastin guziak norapait egin zuten.

        26. Begiratu dut, eta hara Karmela mortu egina, eta hango hiri guziak xuhutuak Jaunaren begithartearen aitzinean eta haren hasarrearen irakidurako hatsaz.

        27. Ezen hau dio Jaunak: Lurra oro mortu izanen da; ez dut hargatik xahutze oso bat eginen.

        28. Lurra nigarrez eta zeruak gainetik atsekabez egonen dira, nik erran dudana gatik; gogo hori hartu dut, eta etzait urrikitu, eta ez naiz hortarik aldaratu.

        29. Zaldizkoaren eta gezi-igorlearen oihura ihez dihoa hiri guzia; leze gaitzetara sartzen dira, harkadietara igaiten; hiri guziak utziak dira, eta gizon bat ez da hekietan dagoenik.

        30. Eta zu, Siongo alaba xahutua, zer hariko zare? Eskarlatazko soinak jauntz bazinetza ere, har urhezko edergailuak, eta antimonioz tinda zure bethondoak, alferretan aphaint zintazke; erdeinatu zaituzte zure galaiek, zure biziaren ondotik dabiltza.

        31. Ezen aditu ditut kuintak erditzen hari denarenak iduri, haur-minetan denaren bezalako hesturak; Siongo alabaren mintzoa; hiltzen hari delarik eta besoak hedatuz erraten du: Zorigaitz niri, arimak egiten baitarot hiltzeketa haukien gatik!

 

V. KAP.

        1. Ingura zatzue Jerusalemeko karrikak; begira zazue, ikhusatzue bazterrak, bilha zaitezte horgo plazetan, hean aurkhituren duzuen gizon bat zuzenari bere bidea ematen dioena, zintasunari darraiona, eta hiriari barkhaturen diot.

        2. Eta balira ere erraten dutenak: Ala Jauna! Zin hori halaber gezurka egin lezakete.

        3. Zure begiak, Jauna, zintasunari begiratzen dire; jo ditutzu, eta ez dute minik erakhutsi; xehakatu ditutzu, eta gaztigua ez dute nahi izan onhetsi; harria bezala gogortu dituzte belharrak, eta ez dute nahi izan bihurtu.

        4. Nik, berriz, erran dut: Erromesak dira beharbada eta zoroak, Jaunaren bidea eta beren Jainkoaren legea ez dakitenak.

        5. Goanen naiz beraz handietara, eta mintzatuko natzaiote; hekiek ezen ezagutzen dituzte Jaunaren bidea eta beren Jainkoaren legea. Eta huna hekiek oraino hobeki batean hautsi dutela uztarria eta trenkatu lokharriak.

        6. Horren gatik lehoinak oihanetik sarraskituren ditu, otsoak ilhuntzean xahuturen ditu, lehoinabarra erne egonen da hekien hirien gainera; handik ilkhiko den guzia, harrapatua izanen da; zeren murrukatu baitire hekien lege-hausteak, eta gogortu baitire makhurrean.

        7. Zertaz eztituko ahal natzaitzu? Zure semeek bazterrerat naute, eta jainko ez direnez zin egiten dute; ase ditut eta bertzeen emazteekin khutsatu dire, eta lilitxoaren etxean lohikerian ibili.

        8. Zaldi berotuak eta garainoak iduri bilhakatu dire; bakhotxa bere lagunaren emazteari irrintzinaz dago.

        9. Tzarkeria horiek ikhartu gabe utziko othe ditut, dio Jaunak; eta holako jendakitik ez othe du ene arimak asperkunde atheratuko?

        10. Igan zaitezte horren harrasien gainera eta urra zatzue; etzazuela hargatik arras xahu; errotik athera zatzue horren ganikako gandoak, zeren ez baitire Jaunarenak.

        11. Alabainan Israelgo etxeak eta Judakoak gaixtoki hautsi dute ene legea, dio Jaunak.

        12. Ukhatu dute Jauna, eta erran dute: Ez da Jainkoa, eta etzaiku asturugaitzik ethorriren; ez ditugu ikhusiren ezpata eta gosetea.

        13. Airera mintzatu dire profetak, eta etzen hekietan Jainkoaren hitza. Hau gerthaturen zaiote beraz.

        14. Hau dio armadetako Jainko Jaunak: Hitz hori atheratu duzuelakotz, huna non nik ere suzko ematen ditudan zure ahoan ene hitzak, eta populu hori ezartzen dut egur eta suak erreko du.

        15. Huna non, Israelgo etxea, urrundanik erakharriren dudan zuen gainera, jendaki bat, jendaki hazkar, jendaki zahar, jendaki bat, zeinaren mintzaia ez baituzu jakinen, eta ez baituzu adituko zer erraten duen, dio Jaunak.

        16. Haren gezi-untzia hobi zabaldu bat bezala izanen da; haren gerlariak oro hazkarrak izanen dire.

        17. Eta janen ditu zure bihiak eta zure ogia; iretsiko ditu zure semeek eta alabak; janen ditu zure ardiak eta idiak, zure mahatsak eta pikoak; eta ezpatarekin herrautsiko ditu zure hiri hazkarrak, zeinetan baitzinadukan zure sinhestea.

        18. Halarik-ere, dio Jaunak, egun hekietan etzaituztet alde bat xahuturen.

        19. Erran balezate: Zertako gare Jainko Jaunak egin darozkigu haukiek guziak? ihardetsiren diozute: Nola bazterrerat utzi bainauzue eta zuen lurrean zerbitzatu baituzue jainko arrotza, hala zerbitzaturen ditutzue arrotzak zuena ez den lurrean.

        20. Berri hau eramazue Jakoben etxeari, eta adiaraz zazue Judaren etxeari, erraten duzuelarik:

        21. Adi zak, populu zoro, bihotzik ez dukana; begiak izaki, eta ikhusten, beharriak izaki, eta aditzen ez dukana.

        22. Ez othe zarete bada ene beldur izanen, dio Jaunak; eta ez othe zarete lotsatuko ene aitzinean? Nik itsasoari eman diot legarra mugarri, bethikotzat lege hautsiko ez duena; eta tirainak jokhatuko dire eta ezin gaindituko dute; hantuko dire, bainan ez dute iraganen.

        23. Populu horri ordean bihotz bat egin zaio sinhetsgogor eta bihurria; gibelerat egin dute eta goan dire.

        24. Eta ez dute beren baithan erran: Beldur izan gaitezen gure Jainko Jaunarentzat, zeinak ematen baitaroku goizaroko eta berantaroko uria bere ordutan, zeinak urtheko usten nasaizia ematen baitu.

        25. Zuen gaixtakeriek irakhurrarazi dituzte horiek; eta zuen bekhatuek debekatu dute ongia zuen ganik;

        26. Zeren ene populuan khausitu baitire gaixtaginak xoriketariak bezala zelatan egoten direnak, arteak eta segadak hedatzen dituztenak gizonen atzemateko.

        27. Sarea xoriz bethea den bezala, hekien etxeak betheak dire jokotriaka bildu gauzez; horreletan handi eta aberats egin dire.

        28. Gizenduak eta gorituak dire gaixtoki bazterrerat ematen dituzte ene erranak; ez dute juiatu alhargunaren zuzenaren alde, ez dute umezurtzaren zuzena bide onean bidatu, beharrei ez diote justizia bihurtu.

        29. Gaixtakeria horiek ez othe ditut ikharturen, dio Jaunak, ala ene arima holako jendakiaren gainean aspertu gabe egonen da?

        30. Harritzeko eta balditzeko gauzak egin dire lurraren gainean.

        31. Profetek gezurrez profetisatzen zuten, eta aphezek eskuak jotzen zituzten, eta ene populuak holako gauzak ditu maithatu: zer gerthatuko zaio bada azkenean?

 

VI. KAP.

        1. Egizue bihotzez, Benjaminen umeak, Jerusalemen erdian; Thekuan durrundaraz zazue turuta, eta Bethakaremen gainean altxa zazue bandera; zeren ipharretik agertu baitira gaitz eta sarraski handiak.

        2. Siongo alaba andre eder eta samur baten erkhide egin dut.

        3. Haren gana ethorriren dira artzainak eta hekien arthaldeak; haren inguruan landatu dituzte olhak; bakhotxak manaturen ditu eskupean dituzkeenak.

        4. Gerla sainduetsazue haren kontra; jaiki, igan gaitezen eguerdi bethean zorigaitz guri, zeren beheititu baita eguna, luzatu baitira arratseko itzalak.

        5. Jaiki, izan gaitezen gabaz eta urra detzagun horgo etxeak;

        6. Zeren hau baitio armadetako Jaunak: Ebakatzue haren oihanak eta trantxadaz ingura zazue Jerusaleme hori da ene asperkundeko hiria, zer-nahi gaixtakeria bada horren erdian.

        7. Nola urtegiak hotzarazten baitu bere ura, hala Jerusalemek hoztasunean egiten du maltzurkeria; hor ez da gaixtakeriarik eta harrapakeriarik baizik aditzen; hortik ukhaldi eta sarraski berriak ene aitzinera igaiten dira bethi.

        8. Argi zaitezi, oi Jerusaleme, beldurrez-eta zutaz egin dezadan mortu eta nihor ezin-egonezko toki bat.

        9. Huna zer dioen armadetako Jaunak: Israelgo ondarrak hartuak izanen dira, hala-nola mahasti batean biltzen baita azken molkhoraino; mahats-biltzaileak saskira bezala, itzul zazu eskua.

        10. Nori mintzaturen naiz? nor errekeituren dut adi nezan? Horra horien beharriak ingurebakigabeak direla, eta ezin dezakete adi; horra laidakizun egin zaiotela Jaunaren hitza, eta ez dute onhesten.

        11. Horren gatik Jaunaren ariazko suminduraz bethea naiz; lan izan dut jasaiten; ixur zazu zure hasarrea haurren gainera karriketan eta batean gazte-multzoen gainera; ezen senharra emaztearekin hartua izanen da, zaharra zaharkituarekin.

        12. Horien etxe, landa eta emazteak orobat bertze batzuen eskuetara goanen dira; zeren ene besoa lurreko egoiliarren gainera hedaturen baitut, dio Jaunak;

        13. Ezen ttipienetik handieneraino, oro jaramankeriari emanak dira; eta profetatik aphezeraino, guziak zimarkhu egiten hari dira.

        14. Eta beren laidotara gozatzen zuten ene populuko alabaren asaldua, erranez: Bakea, bakea. Eta bakerik etzen.

        15. Ahalkearen azpian dira, hatsgarrikeria egin dutelakotz; edo hobeki errateko ahalkeak berak ez ditu ahalkatu, eta gorritzen ez dakite; horren gatik erortzen direnekin lurra joko dute, azurrialdiko egunean eroriko dira, dio Jaunak.

        16. Hau dio Jaunak: Zaudezte bideen gainean; ikhusazue, eta galda zazue bidexka zaharrez, zein den bide ona, eta hartarik ibil zaitezte, eta zuen arimentzat aurkhituren duzue phausua. Eta ihardetsi dute: Ez gare ibiliko.

        17. Atalariak ezarri ditut zuen zain. Adi zazue turutaren otsa. Ez ihardetsi dute: Ez dugu adituko.

        18. Horren gatik, adi zazue, jendaiak; ezagutazu, baldarna, zenbatekoak eginen diozkatedan.

        19. Adi zak, lurra: Huna nik populu horren gainera erakharriren ditudan gaitzak, horren asmuen fruituak; zeren ez dituzten entzun ene hitzak eta hastandu duten ene legea.

        20. Zertako ekhartzen daroztatzue Sabako isentsua eta urrungo lurretik khanabera usain gozokoa? Zuen holokaustak ez dira onhetsiak, eta zuen bitimak ez dira ene gogarako.

        21. Aria hortaz, hau dio Jaunak: Xahupena igorriren dut populu horren gainera; burhasoak eroriko dira umeekin batean; hauzo eta hurko, guziak galduko dira.

        22. Hau dio Jaunak: Hara non ipharreko lurretik ethorriko den populu bat; eta jendaia handi bat jaikiko da lurraren burutik.

        23. Gezia eta ezpata hartuko ditu; odolkoia da eta urrikaltzen ez dena; haren bozak burrunba eginen du itsasoak bezala; iganen dira zaldietara, hala-nola gudurako aphaindu den gizona, zure kontra, Siongo alaba.

        24. Aditu dugu haren omena eta gure eskuak ilhaunduak dira; hesturak eta oinhazeek hartu gaituzte, erditzen hari dena bezala.

        25. Ez ilkhi landetara, ez jo bideari, zeren etsaiaren ezpatak bazterrak ikharan baitaduzkitza.

        26. Ene populuko alaba, zurdatza jauntzazu, hautsez estal zaite; egizu nigar, deithore min, seme bakharrarentzat bezala; zeren terrepentean ethorriko baita xahutzailea gure gainera.

        27. Frogatzaile hazkar zaitut ene populuaren gainean ezarri; eta jakinen eta frogaturen duzu horien bidea.

        28. Aitzindari horiek orok makhurrera egin dute, zimarkhuz zimarkhu dabiltza; kobre eta burdina dira; guziak galdu-zabartuak dira.

        29. Hauskoa ethendu da, beruna suan iraungitu; urtzailea alferretan haritu da urtzen; ezen horien maltzurkeriak ez dira iraungitu.

        30. Deith zatzu zilhar aizuna, zeren iraizi baititu Jaunak.

 

VII. KAP.

        1. Jauna mintzatu zitzaioen Jeremiasi, zioelarik:

        2. Zaude Jaunaren etxeko athean, eta han goraki athera zazu solas hau, eta errazu: Adi zazue Jaunaren hitza, Judako gizonak, athe haukietarik sartzen zaretenak Jaunaren adoratzeko.

        3. Hau dio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: onerat ematzue zuzenbideak eta zuen lehiak, eta zuekin eginen dut ene egoitza lekhu huntan.

        4. Ez fida gezurrezko elheetan diozuelarik: Jaunaren tenploa, Jaunaren tenploa, Jaunaren tenploa, da hau.

        5. Ezen zuen bideak eta lehiak oneko alderat bidatzen baditutzue; gizonaren eta bere lagunaren artean zuzenari bere bidea ematen badiozue;

        6. Arrotzari, umezurtzari eta alhargunari ez badiozuete bidegaberik egiten; odol hobengabea lekhu huntan ez baduzue ixurtzen, eta jainko arrotzen ondotik ez bazarete zerorren gaitzetan ibiltzen;

        7. Ene egoitza zuekin eginen dut lekhu huntan, mendetik mendetako zuen arbasoei eman izan diotedan lurrean.

        8. Huna ordean zuek ematen duzuela zuen sinhestea deusere baliatuko etzaizkitzuen elhe gezurrezkoetan:

        9. Hari zarete ebasten, hiltzen, bertzeen emasteekin lohitzen, gezurrez zin egiten, Baali libazione egiten, eta jainko arrotz ezagutu ez ditutzuenen ondotik zabiltzate.

        10. Eta ethorri eta ene aitzinean jarri zarete etxe huntan, zeintan deithua izan baita ene izena; eta erran duzue: Salbatuak gare, tzarkeria horiek oro egin ditugun arren.

        11. Ohoin zilho bat bilhakatua othe da bada etxe hori, zeintan deithua izan baita ene izena zuen aitzinean? Ni naiz, ni; nik ikhusi zaituztet, dio Jaunak.

        12. Zoazte Silora, ene lekhura, ene izena hastetik egotu den tokira; eta ikhusazue zer egin diodan Israelgo ene populuaren maltzurkeriaren ariaz.

        13. Eta orai, lan horiek oro egin izan ditutzuelakoz, dio Jaunak, goizetik jaikiz, eta mintzatuz, mintzatu natzaitzue, eta ez duzue entzun; nik deithu, eta ez duzue ihardetsi.

        14. Etxe huni, zeintan deithua izan baita ene izena eta zeinaren gainean alhatzen baituzue zuen pheskiza, eta zuei eta zuen arbasoei eman darotzuedan lekhuari eginen diotet Silori egin izan diodana.

        15. Eta ene aitzinetik iraiziren zaituztet; zuen anaiak oro, Efraim ganikako iraulgi guzia iraizi dudan bezala.

        16. Zuk beraz ez egin othoitzik populu horren alde; horientzat ez erabil aheriarik ez-eta errekeirik; eta ez egin niri zeiherrik, zeren ez baitzaitut entzunen.

        17. Ez othe duzu ikhusten zer egiten duten horiek Judako hirietan eta Jerusalemeko plazetan?

        18. Haurrek egurrak biltzen dituzte, aitek sua bizten eta emaztekiek orhatzen dute irina urinarekin, ophilen egiteko zeru ko erreginari, jainko arrotzei sakrifizioen egiteko, eta ni hasarrera deitzeko.

        19. Ni samurrarazten othe naute? dio Jaunak; ala beren buruak begitharteko ahalkean ezartzen dituzte?

        20. Hargatik hau dio Jainko Jaunak: Huna non ene irakidura eta ene gaitzidura su-garretan jartzen diren lekhu horren gainera, gizon, abere, lekhuko zuhaitz eta lurreko fruituen gainera, eta lothuko da sua aita ez da hilen.

        21. Hau dio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: Zuen holokaustak ezar zatzue zuen bitimen gainera, aita jan zatzue haragiak;

        22. Zeren ez baitut zuen arbasoekin holokaustez eta bitimez iharduki eta ez baitiozkatet manatu, Egiptoko lurretik erakharri ditudan egunean.

        23. Bainan hau da nik manatu diotedan gauza, nioelarik: Entzun zazue ene hitza, eta ni izanen naiz zuen Jainkoa, eta zuek izanen zarete ene populua; eta ongi athera zaiteztentzat, nik manatu bide guzietarik ibil zaitezte.

        24. Eta ez dute entzun, aita ez dute beharria eman, bainau goan dira beren oldeetara, eta beren bihotz makhurreko tzarkerietara; gibelatu dira, aita ez aitzinatu,

        25. Horien arbasoak Egiptoko lurretik ilkhi diren egunetik eta egun hau arteo. Eta zuen gana igorri ditut une zerbitzari profeta guziak, egun oroz, argi-hastean jaikiz eta igorriz.

        26. Eta ez naute entzun, eta ez dute eman beharria; bainan burugogortu dira eta beren arbasoek baino tzarkiago egin dute.

        27. Eta erranen diozkatzute solas haukiek oro, eta etzaituzte entzunen; deithuko ditutzu, aita ez darotzute ihardetsiko.

        28. Eta erranen diozute: Hau da jendakia, bere Jainko Jaunaren mintzoa aditu ez duena, eta irakhasmena onhetsi ez duena; galdu da zintasuna eta haukien ahotik khendua da.

        29. Murritz eta arthikazu zure ilea, aita goiti egizu deithore; zeren Jaunak hastandu eta utzi baitu begi hasarrez ikhusten duen iraulgia;

        30. Ezen Judako umeek gaizkia egin dute ene begien aitzinean, dio Jaunak; behaztopagailuak ezarri dituzte ene izena deithua izan den etxean, haren lizuntzea gatik.

        31. Tophethen, zeina Enomen semeen haranean baita, egin dituzte lekhu gorak, suan erretzeko beren semeak eta alabak, holakorik ez baitut manatu ez-eta ene gogoan iragan.

        32. Horren gatik, dio Jaunak, huna non heldu diren egunak, eta ez da gehiago erranen Topheth eta Enomen umeen harana, bainan Sarraskiko harana; aita hilak Tophethen ehortziko dituzte, bertze lekhurik ez izanez.

        33. Eta populu hortarikako hilikia zeruko hegastinen eta lurreko basabereen bazka izanen, eta ez da izanen hekiek haizatuko dituenik.

        34. Eta Judako hirietarik eta Jerusalemeko karriketarik geldiaraziko ditut atseginezko oihuak eta bozkariozko irrintzinak, jaun esposaren kantuak eta andre esposarenak; ezen desmasian izanen da lurra.

 

VIII. KAP.

        1. Eta egun hekietan, dio Jaunak, beren hobietarik arthikiak izanen dire Judako erregeen hezurrak, aita hango buruzagienak, eta aphezenak, aita profetenak, eta Jerusalemen egotu direnenak.

        2. Eta hedatuko dituzte iguzkira, ilhargira eta zeruko izarreria guzira, zeinak baitituzte maithatu eta zerbitzatu, zeinen ondotik baitire ibili, zeinak baitituzte bilhatu eta adoratu: eta ez dire bilduak aita ehortziak izanen; ongarri puska bat bezala lurraren gainean egonen dire.

        3. Eta iraulgi guziz tzar hortarik gelditu ditazkeenak, oro nik barraiatu ditudan toki guzietan utziak direnak, herioaz hautatuko dire biziaz baino lehen, dio armadetako Jaunak.

        4. Eta erranen daroezu: Hau dio Jaunak: Erortzen dena ez othe da xutitzen? eta bidetik makhurtu dena ez othe da bihurtzen?

        5. Zergatik beraz Jerusalemen populua makhurtu da hain hisia gaixtoan? Gezurrari iratxiki dire eta ez dute itzuli nahi.

        6. Begia eman dut, eta eman dut beharria: nihor ez da ona den gauzaz mintzatzen; batek ez du bere bekhatuaz penitentzia egiten, erranez: Zer egin dut? Beren tarrapatari bihurtuak dohazi guziak, oldarrean gudurat egiten duen zaldia iduri.

        7. Miruak zeruan ezagutzen du bere muga; usoak, ainharak, zikoinak idukitzen dute beren ethortzeko muga: ene populuak ordean ez du ezagutu Jaunaren erabakia.

        8. Nolaz diozue: Zuhurrak gare, eta Jaunaren legea gurekin da? Egiazki iskribauen esku gezurtiak gezurra iskribatu du.

        9. Zuhurrak, ahalkez estaliak, izituak, atzemanak dire; ezen eragotzi dute Jaunaren hitza, eta zuhurtziarik hekien baithan ez da batere.

        10. Hargatik emanen ditut bekien emazteak atzeei, hekien landak bertze premu batzuei, zeren ttipienetik handieneraino guziak jaramankeriari jarraikitzen baitire; profetatik aphezeraino, oro gezurrez mintzo dire.

        11. Eta beren laidotara gozatzen zuten ene populuko alabaren asaldua, erranez: Bakea, bakea; noiz-etare bakerik ez baitzen.

        12. Ahalketan dire, tzarkeria egin dutelakoz; gehiago dena, ahalkeak ez ditu ahalkatu, eta gorritzen ez dakite. Horren gatik erortzen direnen artean eroriko dire, azurrialdiko egunean lurrera goanen dire, dio Jaunak.

        13. Oro batera bilduko ditut, dio Jaunak: mahatsik ez da mahastian, pikorik ez da pikodian; hostoa erori da, eta nik eman naroezten guziak goan zaizkote.

        14. Zertan gaude jarririk? Bil zaitezte, sar gaiten hiri hazkar batean, eta gauden han ixilik, ezen gure Jainko Jaunak ixilarazi gaitu, eta edatera eman daroku minarekilako ura; alabainan Jaunaren kontra egin dugu bekhatu.

        15. Bakea iguriki dugu, eta deus etzen onik; gozoa uste, eta huna ikhara.

        16. Danetik entzun da etsaiaren zaldien tarrapata; gudularien marrumek ikharatu du lur guzia; eta ethorri dire, eta iretsi dituzte lurra eta hartan zirenak oro, hiria eta hartako egoiliarrak.

        17. Ezen igorriko darozkitzuet suge basilikak, zeinen kontra xarmarik ez baita; eta asikiko zaituztete, dio Jaunak.

        18. Ez da minik enea bezalakorik; bihotza hiratzen hari zain barnean.

        19. Huna urrungo lurretik ene populuko alabaren marraska: Jauna ez othe da Sionen, edo ez othe da Sionen hango errege? Zertako samurrarazi naute bada beren jainkomolde eta hutsalkeria arrotzez?

        20. Uztaroa goan, uda akhabatu, eta gu ez gare salbatuak.

        21. Ene populuko alabaren oinhazeak oinhazetan naduka; beltzik nago eta izialdurak josia.

        22. Galaaden ez othe da sendakaririk, edo sendatzailerik? Zertako bada ene populuko alabaren zauria dago idekirik?

 

IX. KAP.

        1. Nork ezar ene buruan ura, eta nigarrezko ithurri bat ene begietan, gau eta egun nigarrez banindagoke ene populuko alabaren hilez?

        2. Nork eman niri mortuan bideanten etxola bat, utz nintzazke ene herritarrak eta urrun nindaite hekien ganik? Ezen guziak bertzeen emazteekin khutsatuak, lege-hausle bilduma bat dira.

        3. Mihia hedatzen dute arranbela bezala, gezurraren eta ez egiaren igortzeko; indar hartu dute lurrera, gaizkitik gaizkira iraganez, eta ez naute ezagutu, dio Jaunak.

        4. Batbederak bere burua zain beza bere lagunaren ganik, eta ez bedi fida bere anaia edozeinen baithan; zeren anaia, anaia galdu beharrez baitabila eta adiskidea zimarkhuzko urhatsetan.

        5. Bakhotxa bere anaiaz trufatzen da, eta ez du egiarik erraten; ezen beren mihiei irakhatsi diote gezurrez mintzatzen; bidegabe egiten bermatu dira.

        6. Zimarkhutsuen erdian da zure egoitza, eta beren zimarkhuen ariaz ez naute nahi izan ezagutu, dio Jaunak.

        7. Horren gatik, hau dio armadetako Jaunak: Huna labean urthuko eta frogatuko ditudala; ezen bertzerik zer eginen dut ene populuko alabaren ariaz?

        8. Hekien mihia, zilhatzen duen gezia da, maulazko solasak ditu; bakea dute ahoan adiskidearekin, eta ixilik zelatak hedatzen diozkate.

        9. Horien gainean ez othe naiz ikhartuko? dio Jaunak; ala horrelako jendakiaz ez da aspertuko ene arima?

        10. Mendiez nigar-marraskak arthikiren ditut, eta deithoratzen egonen naiz oihanetako lekhu ederrez; zeren erreak baitira, nihor ez baita gehiago handik iragaiten eta ez baitute entzuten jabearen mintzoa; zeruko hegastinetarik abereetaraino, handik oro aldatu eta urrundu dira.

        11. Jerusalemez eginen ditut legar-metak eta erainsugeen ohantzeak, eta desmasiari arthikiren diozkat Judako hiriak, nihor ez baita hekietan egonen denik izanen.

        12. Zein da gizon zuhurra hau ardiesten duena, eta zeinari adiaraz baitakioke Jaunaren ahoko hitza, bertzeei errateko zeren ariaz den galdua lur hau, eta den errea mortu bat bezala, nihor ez baita gehiago hemen gaindi iragaiten?

        13. Eta Jaunak erran du: Hori da zeren utzi duten nik eman legea, ez duten entzun ene mintzoa eta ez diren ene manamenduetan ibili;

        14. Zeren goan diren beren bihotzeko tzarkeriaren ondotik eta Baalen ondotik, beren aitetarik ikhasi dutenaren arabera.

        15. Hargatik hau dio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: Huna non populu hori haziko dudan zizari-belharrez, eta min-ura emanen diot edatera.

        16. Ez horiek, ez horien arbasoek ezagutu ez dituzten jendaki batzuetan barraiaturen ditut; eta ezpata emanen daroet ondotik, xahutuak izan ditezen arteo.

        17. Hau dio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: Begira zazue alde orotara; deith zatzue emazteki deithoratzaileak, eta ethor beitez; jakinak direnetara igorrazue, eta higi beitez.

        18. Laster egin bezate eta deithorea gure gainean abia; gure begiek athera betzate nigarrak, eta uharretan urth beitez gure bethazalak;

        19. Zeren oihu min bat entzun baita Siondik: Nola erori gare desmasa eta ahalke gaitzaren azpira, utzi baitugu gure lurra eta eragotziak baitira gure olhak?

        20. Emaztekiak, adi zazue beraz Jaunaren hitza, eta zuen beharriek ardiets bezate haren ahoko solasa; eta irakhatsozue zuen alabei deithore egiten, eta nork-berak bene hauzoari hil-khexuen egiten.

        21. Zeren herioa gure leihoetarik igan eta gure etxeetan sarthu baita, xahutzekotzat haurrak karriketan eta gazteria plazetan.

        22. Errozute: Huna zer dioen Jaunak: Eta lurraren gainera gizon hilak eroriko dira gorotza bezala eta belharra ephailearen gibelean bezala, eta nihor ez da izanen bilduko dituenik.

        23. Hau dio Jaunak: Zuhurra bere zuhurtziaz ez bedi espanta, hazkarra bere indarraz, aberatsa bere aberastasunez.

        24. Bainan huntaz sendagaila izan beza, ene ezagutzeaz, eta jakiteaz ni naizela Jauna, urrikalmendu hartzen dudada, zuzena eta zuzenbidea lurraren gainean bihurtzen ditudana; horiek dira ezen ene gogarako, dio Jaunak.

        25. Huna egunak heldu direla, dio Jaunak; eta ikharketa eginen dut ingurebakiak diren guzien gainean;

        26. Egiptoaren, Judaren, Edomen, Amonen semeen eta Moaben gainean, eta buru murritz, mortuan egoten diren guzien gainean; zeren jendaia guziak ingurebakigabeak baitira gorphutzez; aldiz Israelgo etxe guzia bihotzez.

 

X. KAP.

        1. Israelgo etxea, adi zazu Jaunak zure gainean erran duen hitza.

        2. Hau dio Jaunak: Ez bezaitezte jakintsun egin jendaien bideez, eta jendaiak izitzen dituzten zeruetako ikhuskarientzat ez beldur izan;

        3. Ezen hutsalak dire populuen legeak: oihanetikako zura haizkorak ebaki, eta lanthu du ofizialeak;

        4. Urhez eta zilharrez berregindu du; mailuarekin itzez josi du, ez dadientzat urra.

        5. Halako idolak palmondoak iduri lanthuak dire, eta ez dire mintzatzen; soinean eramaten dituzte, ez direlakotz ibiltzeko gai. Ez izan beraz hekien beldur, zeren ez baitezakete egin ez ongirik ez gaizkirik.

        6. Zure idurikorik ez da, Jauna: handia zare, eta zure izena bere indarrean handi da.

        7. Nor ez da zure beldur izanen, oi populuen errege? ezen zurea da ospea; populuetako zuhur guzien artean, eta erresuma guzietan, bat et da zu bezalakorik.

        8. Zoro ergel batzu direla frogatuko zaiote, eta hekien froga zur-puska hura da.

        9. Zilharra hostotan ekhartzen da Tharsisetik eta urhea Ophaztik; ofizialeak eta urheginak lantzen dituzte; moredinez eta purpurazkoa da hekien jauntzia; horiek oro ofizialearen lanak.

        10. Jauna da ordean egiazko Jainkoa; hura da Jainko bizia eta bethiereko erregea; haren hasarreak ikharatzen du lurra, eta jendaiek ezin jasan dezakete haren larderia.

        11. Hau erranen diozute beraz: Zeru-lurrak egin izan ez dituzten jainkoak gal beitez lurraren gainetik eta zeruaren azpitik.

        12. Bere ahalaz lurra egin duenak, aphaindu du mundua bere zuhurtziaz eta zerua hedatu bere gurbiltasunaz.

        13. Hitz batez zeruetarik jautsarazten ditu ur-uharrak, eta hedoiak altxarazten ditu lurraren bazterretarik: uriaren erdian egiten ditu ximistak, eta haizea ilkhiarazten bere gordegailuetarik.

        14. Gizona bere jakitateaz zoro bat egin da; ofizialea ahalketara arthikia da bere jainkomoldeaz; gezurrezkoa eta bizirik gabea baita haren lana.

        15. Lan ezdeus, lan irrigarriak dire; suntsituren dire Jaunak ikhusiko dituen egunean.

        16. Ez da hekien iduriko Jainkoa, Jakoben zathia; harek berak egin ditu gauza guziak, eta Israel da haren primantzako gandoa; armadetako Jauna da haren izena.

        17. Sethioko tokian hagoena, bazterretarik bil zatzik hire ahalketzeko gauzak.

        18. Ezen hau dio Jaunak: Oraikoan urrun arthikiren ditut lur huntako egoiliarrak; eta hertsaturen ditut, atzemanak izan ditezen.

        19. Ene dohakabea ene asturugaitzean! Ene zauria guziz da gaixtoa. Bainan nik erran dut: Neronek egin dut ene zurigaitza, eta neronek jasanen dut.

        20. Ene olha eragotzia da, ene sokha guziak trenkatuak dire, ene semeak goan dire ene ganik eta hilak dire; nihor ez da gehiago ene olharen hedatzeko eta ene larruen altxatzeko.

        21. Zeren artzainek zoroki egin duten, eta ez duten Jauna bilhatu; horren gatik ez dute aditzarik izan, eta barraiatua da hekien arthalde guzia.

        22. Huna non harramantz handi eta izialdura lazgarri bat heldu diren ipharreko lurretik, Judako hiriez egiteko mortu bat eta erainsugeen egoitza.

        23. Jauna, badakit gizona ez dela bere bideaz nausi, eta gizonak ez duela bere eskuan ibiltzeko eta bere urhatsen bidatzeko ahala.

        24. Azurria nezazu, Jauna, bainan zure zuzentasunean eta ez zure hasarrean, arras ezezta nezazun beldurrez.

        25. Ixur zazu zure gaitzidura ezagutzen etzaituzten jendakien gainera, eta zure izenari dei egiten ez dioten herrialdeen gainera, zeren larrutu, iretsi, ahitu duten Jakob, eta suntsiarazi haren ospea.

 

XI. KAP.

        1. Jeremiasek izatu duen solasa Jaunaren ganik, zeinak erran baitio:

        2. Adi zatzue patu huntako hitzak, eta mintza zaitezte Judako gizonei eta Jerusalemdarrei;

        3. Eta errozute: Hau dio Israelgo Jainko Jaunak: Madarikatu gizona adituko ez dituena patu huntako hitzak;

        4. Zeinak manatu baitiozkatet zuen arbasoei, Egiptotik, burdin-labetik atheratu nituen egunean, niotelarik: Adi zazue ene mintzoa eta egizkitzue nik manatzen darozkitzuetan guziak, eta zuek izanen zarete ene populua, eta ni zuen Jainkoa;

        5. Obra dezadan zuen aitei egin zina, emanen niotela esnea eta eztia zarioen lurra, egungo egunean den bezala. Eta ihardetsi diot eta erran: Biz, Jauna.

        6. Eta Jaunak erran izan darot: Oihu egizkitzu hitz haukiek guziak Judako hirietan eta Jerusalemeko bazterretan, erranez: Adi zatzue patu huntako hitzak, eta bethe zatzue;

        7. Ezen hertsatuz errekeitu ditut zuen arbasoak, Egiptotik atheratu ditudan egunetik egungo eguna arteo; goizean jaikiz errekeitu ditut, eta erran diotet: Adi zazue ene mintzoa.

        8. Eta ez dute aditu, eta ez dute eman beharria; bainan goan dire zein bere bihotz gaixtoko tzartasunean; eta nik bethetzeko manatu eta bethe ez duten patuko hitz guziak obretara atheratu ditut hekien gainera.

        9. Eta Jaunak erran izan darot: Zin-hartze bat aurkitu da Judako gizonetan eta Jerusalemdarretan.

        10. Ene hitzak aditu nahi izan ez dituzten beren arbaso zaharrenen gaixtakerietara itzuli dire; haukiek ere goan dire jainko arrotzen ondotik hekien zerbitzatzeko; Israelgo etxeak eta Judako etxeak alfer eragin dute horien arbasoekin egin nuen patua.

        11. Horren gatik, hau dio Jaunak: Gainera arthikiren diozkatet gaitz batzu, zeintarik ezin ilkhiko baitire; oihu eginen darotet, eta ez ditut entzunen.

        12. Eta Judako hiriak eta Jerusalemdarrak goanen dire, eta deihadar eginen diote jainkoei zeinei eginen baitiozkate sakrifizioak, eta hekiek ez dituzte hesturako orduan salbatuko.

        13. Ezen, Juda, zenbat hiri, hanbat jainko bahintuen; eta hik, Jerusalem, zenbat karrika, hanbat ahalkapenezko aldare ezarri ditun, Baali sakrifizio egiteko aldareak.

        14. Jeremias, ez beraz zuk othoitzik egin populu horrentzat; horrentzat ez abia ez aheriarik ez-eta errekeirik; zeren gor izanen bainaiz niri deihadar eginen darotedan orduan, beren hesturako mugan.

        15. Nolaz ene maiteak ene etxean ditu egin hanbat gaixtakeria? Haragi sainduetsiek garbituko othe zaituzte maltzurkerietarik, zeinetan baitzinen espantatzen?

        16. Jaunak deithu zintuen olibondo gori, eder, fruitutsu, begikoa: harek erran hitz batera su handi bat biztu da olibondoan, eta erreak izan dire haren aldaskak.

        17. Armadetako Jaunak, zeinak landatu baitzintuen, hitz batez igorri darotzu gaitza, Israelgo etxeak eta Judako etxeak, Baali sakrifikatuz ene samurrarazteko egin dituzten gaizkien gatik.

        18. Zuk orduan, Jauna, argitu nauzu, eta ezagutza ethorri zait, eta orduan agertu daroztadatzu hekien asmuak.

        19. Eta ni bitintatzat daramaten bildots eme baten pare nintzen, eta ez nuen ezagutzen ene gainean atheratu zituztela asmuak, ziotelarik: Zotza ezar dezagun horren ogian, errotik khen dezagun bizien lurretik, eta horren izena ez bedi aipha gehiago.

        20. Oi bainan, armadetako Jauna, zuzenki juiatzen duzuna, bihotza eta barnea ikhartzen ditutzuna, egizu ikhus dezadan hekietarik atheratuko duzun asperkundea; ezen zure aitzinera agertu dut ene zuzena.

        21. Horren gatik hau dio Jaunak Anathotheko gizonei, zeinek bilhatzen baitute ene bizia, eta erraten baitute: Ez bezak profetisa Jaunaren izenean, eta ez haiz gure eskutik hilen.

        22. Horren gatik, hau dio armadetako Jaunak: Hara non goanen natzaioten ikhustera; ezpatak hilen ditu gazteak; hekien semeak eta alabak gosez hilen dire.

        23. Eta hekietarik ez da ondarrik geldituren; ezik Anathotheko gizonen gainera erakharriren dut gaitza, hekien gaztiguko orduan.

 

XII. KAP.

        1. Jauna, ihardukitzen badarotzut, ez etzarelakoan egiazki zuzena: guzia gatik eginen darozkitzut ene arrangura bidezkoak: Zertako gaixtagina ongi heltzen da bere bidean? Zertako dute zorion lege-hausleek eta gaizki-egileek?

        2. Zuk landatu ditutzu, eta erroa egin dute; handitzen dira, eta fruitua atheratzen dute: hekien ahotik hurbil zare eta bihotzetik urrun.

        3. Eta zuk, Jauna, ezagutu nauzu, ikhusi nauzu, frogatu duzu zurekilako dela ene bihotza; hekiek, berriz, bil zatzu hala-nola hil behar den arthalde bat, eta berez zatzu hiltzeko egunekotzat.

        4. Noiz arteo lurra egonen da nigarrez, eta lekhuko belhar guzia ihartzen, han daudezenen maltzurkeriaren gatik? Ez da gehiago abererik, ez hegastinik, erran dutelakoz: Jaunak ez du ikhusiko gare akhabantza.

        5. Oinezkoekin lasterka lanak izan baditutzu, nola ihardukiko ahal diozute zaldiei? Bakezko lurra behar bazinduen deskantsuz bizitzeko, zer eginen duzu Jordanea fharrastan atherako denean?

        6. Alabainan zure anaiak berak eta zure aitaren etxea zure kontra gudukatu dira, eta gibeletik haritu zaizkitzu oihu-marrumaka; ez detzatzula beraz sinhets solas onak emanen darozkitzutenean ere.

        7. Utzi dut ene etxea, utzi dut ene primantza, bere etsaien eskuetara eman dut ene bihotzekoa.

        8. Ene primantza jarri zait lehoina oihanean bezala; marruma egin du ene kontra: hargatik dut hastiatu.

        9. Ene primantza ez othe da hegastin karantzakatu bat iduri? Ez othe da hegastin bat orotan karantzatua? Zatozte, bil zaitezte, lurreko basabere guziak, laster egizue irestera.

        10. Artzain moltzo batek xahutu du ene mahastia, oinkatu dute ene zathia; ene primantza lehiagarritik egin dute mortu izigarri bat.

        11. Xahutzera eman dute, eta nigarrez dago ene minez; desmasiaren desmasian da lur guzia, zeren nihork ez duen gogoeta on bat egiten.

        12. Mortuko bide guzietarik heldu dira xahutzaileak, zeren Jaunaren ezpatak irestera baiterama buru batetik heltzera; bizi denarentzat ez da bakerik.

        13. Ogia erran, eta elhorriak bildu dituzte; primantza hartu dute, eta etzaiote baliaturen; zuen fruituek ahalketara arthikiren zaituztete, Jaunaren hasarreko hatsaren ariaz.

        14. Israelgo ene populuari zathitu diodan primantzari ukitzen duten ene hauzo gaixtagin guzien kontra hau dio Jaunak: Huna non beren lurretik iraiziren ditudan nik, eta Judaren etxea ilkhiren dut hekien erditik.

        15. Eta atheratu ondoan, bihurturen naiz, eta urrikalduren natzaiote, eta itzularaziren ditut, zein bere primantzara eta zein bere lurrera.

        16. Eta baldin argiturik ikhasten badituzte ene populuaren, ideak, ene izenaz hula zin egiteko: Ala Jauna Ene populuari Baalez zin egiten irakhatsi dioten bezala; gerthaturen da ene populuaren erdian jarriak izanen direla.

        17. Baldin ordean entzuten ez badute, iraiziren dut jendaki hura errotik atheratuz eta xahutuz, dio Jaunak.

 

XIII. KAP.

        1. Hau derrat Jaunak: Zoaz, erosazu liho harizko gerriko bat, eta ezarriko duzu gerrian, eta ez duzu urean garbituko.

        2. Eta erosi dut gerrikoa, Jaunaren hitzaren arabera, eta ezarri dut gerrian.

        3. Eta bigarren aldiko mintzatu zait Jauna, dioelarik:

        4. Har zazu erosi duzun gerrikoa eta gerrian duzuna, eta jaikirik zoaz Ufratara, han har zilho batean gorde zazu.

        5. Eta goan naiz, eta gorde dut hura Ufratan, Jaunak manatu zarodan bezala.

        6. Eta gerthatu da asko egunen buruan, Jaunak erran darotala: Jaiki zaite, zoaz Ufratara, eta har zazu handik, nik han gordetzeko manatu darotzudan gerrikoa.

        7. Eta goan naiz Ufratara, zilhatu dut lurra, eta bere tokitik hartu dut nik han gorde nuen gerrikoa; eta hara gerrikoa hain usteldu zela, non ez baitzen deusetako.

        8. Eta mintzatu zait Jauna, zioelarik:

        9. Hau dio Jaunak: Horrela ustelaraziren ditut Judaren hanpuruskeria eta Jerusalemen hanpuruskeria handia:

        10. Populu guziz tzar hori, ene hitzak aditu nahi izan ez dituena, bere bihotzeko tzarkerian dabilana, eta jainko arrotzen ondotik goan dena hekien zerbitzatzeko eta adoratzeko, deusetako ez den gerriko hori bezala izanen da.

        11. Alabainan nola gerrikoa gizonaren gerriari lotzen baita, hala neroniri iratxiki ditut Israelgo etxe guzia eta Judako etxe guzia, dio Jaunak, izan zakizkidan ene populu, ene izen, ene laudorio eta ene lelo; eta ez dute entzun.

        12. Zuk beraz solas hau erranen daroezu: Hau dio Israelgo Jainko Jaunak: Gorgoilak arnoz betheko dire. Eta erranen darotzute: Ez othe dakigu gorgoila arnoz betheko dela?

        13. Eta ihardetsiko diozute: Hau dio Jaunak: Huna non nik horditasunez betheko ditudan lur huntako egoiliar guziak, eta Dabiden odoleko erregeak, haren tronuan jartzen direnak, eta aphezak, eta profetak eta Jerusalemdar guziak.

        14. Eta barraiaturen ditut, anaia anaiaren ganik urrunduz, eta burhasoak orobat beren haurren ganik, dio Jaunak; ez dut guphiderik izanen eta ez dut amor eginen, eta ez naiz urrikalduren hekien ez barraiatzera.

        15. Adi zazue, eta emazue beharria ez bezaitezte hant, ezen Jauna da mintzatu.

        16. Zuen Jainko Jaunari ospe bihur diozozue ilhundu baino lehen, zuen oinak mendi lanhotsuetan behaztopatu baino lehen: argia igurikiko duzue, eta Jaunak hura aldaturen du heriotzeko itzal eta ilhunbeetara.

        17. Baldin hau ez baduzue entzuten, ene arimak ixilik nigar eginen du zuen hanpuruskeriaren gainean; nigarrari emanen da eta ene begiak nigar-uharrak ixuriren ditu, atzemana delakoz Jaunaren arthaldea.

        18. Erregeri eta erreginari errozute: Aphal zaitezte lurreraino eta han jar, zeren burutik erori baitzaitzue zuen ospearen khoroa.

        19. Hegoaldeko hiriak hertsiak daude, eta ez da nork idek: Juda guzia alde bat eramana da atze-herritara.

        20. Goiti zatzue begiak, eta ikhusazue, ipharretik heldu zaretenak: non da zuri emana izan zaitzun arthaldea, zure arthalde guziz ederra?

        21. Zer erranen duzu Jauna ikhustera ethorriko zaitzunean? Ezen zerorrek argitu ditutzu etsaiak zure kontra, eta zure buruaren kontra jakintsun egin ditutzu: ez othe zaituzte oinhazeek harturen, erdi-minetan den emaztekia iduri?

        22. Zure bihotzean egiten baduzu Nola ethorri dire gaitz haukiek? Zure tzartasunaren handia gatik izan dire agertuak zure alderdi ahalkekorrenak, lizunduak zure oin zolak.

        23. Ethiopiarrak aida balin badezake bere larrua, edo lehoinabarrak bere karantzadurak; zuek ere ongia egin dezakezue, gaizkiaren egiten ikhasi duzuen ondoan.

        24. Eta barraiaturen ditut, haizeak mortua barna daraman lastoa bezala.

        25. Hori da hire zorthea, ene ganik izanen dunan zathiaren neurria, dio Jaunak; zeren ahantzi naunan, eta gezurraren gainean eman dunan hire sinhestea.

        26. Hargatik buluzi ditinat hire ixterrak hekien gainera, eta agertu dire hire laidoa,

        27. Hire lizunkeriak, hire irrintzinak eta hire khutsatze tzar guziak. Munhoen gainetan, landen erdian ikhusi ditinat hire izigarrikeriak. Zorigaitz hiri, Jerusaleme! Niri jarraikitzeko ez othe haiz xahuturen? noiz arteo oraino?

 

XIV. KAP.

        1. Jaunak Jeremiasi agortearen gainean erran zioen hitza.

        2. Judea nigarretan da; Jerusalemeko atheak erori dira eta beltzik daude lurrean; Jerusalemen marraska igan da.

        3. Handienek urketa igorri dituzte berak baino aphalagoak; ithurrira ethorri, eta urik ez dute khausitu; untziak hutsik gibelerat eraman dituzte; ahalkez eta atsekabez, estali dituzte beren buruak

        4. Lurraren desmasia gatik, zeren lurrera uririk ez baidathor, laborariek ahalketan, estali dituzte beren buruak.

        5. Orena ere larrean erdi da eta umea utzi du, belharrik ez baitzen.

        6. Basastoak harkadietan baratu dira, hatsa aho zabalka bilduz erainsugeek bezala; hekien begiak iraungi dira, belharrik ez baitzen.

        7. Gure gaizkiak gure kontra mintzo badira, Jauna, zure izenaren ariaz egizu; ezen hainitzetan zeihertu gare, bekhatu egin dugu zure kontra.

        8. Oi Israelen igurikimena, haren salbatzailea hesturako orduan, zertako nahi duzu izan lur huntan arrotz bat bezala, trikatzeko hunat makhurtzen den bideant bat bezala?

        9. Zertako izanen zare ibildaun bat iduri, edo ezin salba dezakeen gizon hazkar bat bezala? Zu ordean, Jauna, gure erdian zare; zure izena gure gainera deithua izan da; ez gaitzatzula utz bazterrerat.

        10. Hau dio Jaunak populu horri, zeinak oinen higitzea lakhet baitu, nihon sesurik ez baitu eta Jaunaren gogara ez baitu egin: Jauna horien gaixtakeriez orai da orhoituren eta ikharturen ditu horien bekhatuak.

        11. Eta niri Jaunak erran darot: Ez egin othoitzik populu horren onetan.

        12. Barur eginen dutenean, ez ditut entzunen horien othoitzak; eta eskaintzen badituzte holokaustak eta bitimak, ez ditut onhetsiko; zeren ezpataz, goseteaz eta izurriteaz xahutuko baititut.

        13. Eta ihardetsi diot: Ai! ai! ai! Jainko Jauna! Profetek erraten daroete: Ez duzue ikhusiko ezpata, eta gosetea ez da zuetarako, bainan egiazko bakea emanen darotzue Jaunak toki huntan.

        14. Eta Jaunak erran darot: Profetek gezurrez profetisatzen dute ene izenean ez ditut nik igorri, ez diotet mezurik eman, ez natzaiote mintzatu; gezurrezko ikhuspenak, asmaginkeriak, maulak eta beren bihotzeko lilurakeriak profetisatzen darozkitzuete.

        15. Aria hortaz hau dio Jaunak ene izenean mintzo diren profetez, zeinak ez baititut nik igorri erratera: Ezpata eta gosetea ez dire lur huntan izanen: Ezpatak eta goseteak xahuturen dituzte profeta hekiek.

        16. Gosetez eta ezpataz Jerusalemeko karriken erdian eroriko dire populuak, zeinei profetisatzen baitute, eta nihor ez da izanen ehorzteko hekiek, eta hekien emazte, seme eta alabak: egin duten gaizkia arthikiren daroet gainera.

        17. Eta erranen diozute hitz hau: Nigarra gau eta egun ixur bezate ene begiek, eta ez beitez bara; zeren neskatxa, ene populuko alaba, desmasia handiaren, sarraski guziz gogorraren azpian ehoa izan baita.

        18. Baldin bazterretara ilkhitzen banaiz, hara ezpatak hil dituenak; eta hirira sartzen banaiz, hara goseteak ahitu dituenak: profeta ere eta apheza goanak dira ezagutzen etzuten lur batera.

        19. Jauna, aldebat iraizi duzu Juda? Zure arimak bethiko hastiatu du Sion? Zertako jo gaituzu beraz, sendagarririk ez den bezala? Bakea iguriki dugu, eta deus onik ez da ageri; iguriki dugu sendatzeko eguna, eta huna nahasmendua.

        20. Jauna, ezagutzen ditugu gure tzarkeriak eta gure arbasoen tzarkeriak, ezen bekhatu egin dugu zure kontra.

        21. Zure izenaren ariaz ez begaitzatzu arthik laidotara; ahalketara ez begaitzuzu arthik gu eta zure ospearen tronua; orhoit zaite, eta alferretara ez bihur gurekin egin izan duzun batasuna.

        22. Jendaien jainkoaizunetan othe da uria egiten duenik, ala zeruek eman dezakete uria? Ez othe zare zu igurikitzen dugun Jainko Jauna? ezen zuk egiten ditutzu horiek oro.

 

XV. KAP.

        1. Eta Jaunak erran zarodan: Moise eta Samuel errekeika ene aitzinean jar baleitez ere, ene arima ez lizate populu horren alderat itzuliko: iraizatzu ene aitzinetik eta ilkhi beitez.

        2. Baldin erraten badarotzute: Norat eginen dugu? ihardetsiko daroezu: Hau dio Jaunak: Hiltzerako denak, hiltzera; ezpatarako denak, ezpatara; goseterako denak, gosetera; eta gathibutasunerako denak gathibutasunera.

        3. Eta igorriko diozkatet gainera lau gaitz-mota, dio Jaunak: Ezpata hiltzeko, zakhurrak zirtzikatzeko, zeruko hegastinak eta lurreko basabereak iresteko eta xahutzeko.

        4. Eta arthikiren ditut lurreko erresuma guzien errabiari, Manaseren gatik, Judako errege Ezekiasen semearen gatik, Jerusalemen erabili dituen tzarkeria guzien ariaz.

        5. Nor urrikalduren zaitzu, oi Jerusaleme, edo nor egonen da zure minez, edo nor goanen da zuretzat othoiztera?

        6. Hik utzi naun, dio Jaunak; gibelerat egin dun: eta nik eskua hedatuko dinat hire gainera, eta hilen haut: othoizka nekhatua naun.

        7. Bahearekin haizatuko ditut lurraren bazterretaraino; hil eta xahutu dut ene populua, eta halere ez dira beren bideetarik bihurtu.

        8. Itsasoan legar-izpi den baino alhargun gehiago egin zait hekien artean; eguerdi bethean erakharri diotet xahutzailea gizon-gaztearen amaren gainera; laztura bat-batean igorri dut hirien gainera.

        9. Zazpitan erdi dena hebaindu da, ahitu da haren arima; harentzat iguzkia etzan da, egun argi zelarik oraino; ahalkatu eta gorritu da; eta haren ganik gelditu diren umeak, beren etsaien aitzinean emanen ditut ezpataren ahoari, dio Jaunak.

        10. Zorigaitz niri, oi ene ama Zertako egin nauzu, oi khimeretako gizona, makhurretako gizona lur guziaren gainean? Lukuruzko mailegurik ez dut ez egin, ez hartu, eta orok madarikatzen naute.

        11. Jaunak dio: Ala! Zutarik gelditzen direnek zorion izanen dutela, atsekabearen orduan laguntzera ethorriren natzaitzula, eta hesturako orduan zure etsaiaren kontra ilkhiren naizela.

        12. Burdina eta kobrea ipharraldeko burdinari iratxikiren othe dire?

        13. Zure bekhatu guzien gatik, harrapakara urrurik emanen ditut zure ontasun eta aberastasunak zure eremu guzietan.

        14. Eta ezagutzen ez duzun lur batetarik erakharriren ditut zure etsaiak; zeren ene irakiduran sua biztu baita, eta zuen gainera garturen da.

        15. Zuk ezagutzen nauzu, Jauna; orhoit zaite nitaz, eta ikhustera zatozkit, eta ondotik ditudan ixterbegietarik malda nezazu; ez izan nagi ene laguntzera; badakizu zure gatik jasaiten dudala laidoa.

        16. Aurkhitu ditut zure hitzak eta hekietaz hazi naiz; eta zure solasa egin da ene bihotzaren goiheregarri eta bozkariagarri; zeren ene gainera deithua izan baita zure izena, oi armadetako Jainko Jauna.

        17. Ez naiz dostatzen zirenen bilkhuan jarri; ez dut espanturik atheratu zure mandatari naizelakoz: bakhartasunean jarri naiz, zeren dixiduz bethe baituzu ene ahoa.

        18. Bethikoa zertako egin da ene oinhazea, eta zertako ene zauri etsigarriak ez du sendatu nahi? Enetzat bilhakatu da hala-nola gutien-ustean agor aurkhitzen den ura.

        19. Aria hortaz, hau erran darot Jaunak: Itzultzen bazare, itzuliren zaitut, eta ene aitzinean khordokarik gabe egonen zare; eta balios dena putrus denetik berezten baduzu, izanen zare ene ahoa bezala; populua itzuliren da zure gana, eta ez zu populuaren gana.

        20. Eta populu horri emanen zaitut kobrezko harrasi hazkar bat bezala; eta zure kontra eginen dute gerla, eta ez dira nausituko; zeren ni zurekin bainaiz zure salbatzeko eta zure libratzeko, dio Jaunak.

        21. Eta libraturen zaitut gaixtaginen eskutik, eta hazkarren eskutik atheraturen zaitut.

 

XVI. KAP.

        1. Eta Jauna mintzatu zait, zioelarik:

        2. Ez duzu emazterik hartuko, eta semerik ez alabarik ez duzu toki hortan izanen.

        3. Ezen hau dio Jaunak toki huntan sortzen diren seme-alabez, eta hekiei bizia eman dioten amez, eta aitez, zeinen odoletik sorthu baitire lur huntan:

        4. Eritasun hilgarritarik hilen dire; ez dire, ez deithoratuak, ez ehortziak izanen; gorotza bezala lurraren gainean egonen dire; ezpatak eta goseteak xahutuko dituzte; eta hekien hilikiak izanen dire zeruko hegastinen eta lurreko basabereen bazka.

        5. Ezen hau dio Jaunak: Ez sar barazkari bat den etxean; ez goan deithoratzera, ez hangoei gozakari ematera; zeren populu hortarik khendu baititut ene bakea, ene urrikalpen eta urrikalkortasunak.

        6. Eta handi-ttipiak hilen dire lur hortan; ez dire izanen ez ehortziak, ez deithoratuak, eta nihork ez du hekien gatik bere burua sarraskituko, ez-eta ilea murriztuko.

        7. Eta horien artean deithoratzaileari ez diote ogia hautsiren, hil denaz gozakari emateko, eta edatera ez diote emanen bere ait-amen minaren eztitzeko.

        8. Ez sar barazkariko etxera, hangoekin jartzeko, jateko eta edateko;

        9. Zeren hau baitio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: Hara non zure egunetan, eta zure begien aitzinean toki hortarik kenduko ditudan atseginezko oihuak eta bozkariozko irrintzinak, jaun esposaren kantuak eta andre esposarenak.

        10. Eta solas haukiek oro populu horri eramanen ditutzunean, eta ihardetsiko darotzutenean: Zer ariaz Jaunak erabaki du gure gainera zorigaitz handi hori guzia? zer da gure gaizkia? zer da gure bekhatua, gure Jainko Jaunaren kontra egin dukeguna?

        11. Erranen daroezu: Zuen aitek bazterrerat utzi bainaute, dio Jaunak; eta jainko arrotzen ondotik goan baitire, eta zerbitzatu eta adoratu baitituzte; eta ni utzi bainaute, eta ene legea ez baitute begiratu.

        12. Bainan zuek gaizki gehiago egin duzue zuen aitek baino; ezen huna non batbedera dabilan bere bihotzeko tzartasunari jarraikiz, ni ez entzutea gatik.

        13. Eta lur hortarik khenduko zaituztet zuek eta zuen aitek ezagutzen ez duzuen lur batera; eta han gau eta egun zerbitzatuko ditutzue jainko arrotzak, zeinek ez baitauzuete phausurik emanen.

        14. Horren gatik, dio Jaunak, hara non heldu diren egunak, eta ez da gehiago erranen: Bizi bedi Jauna, Israelgo umeak Egiptoko lurretik atheratu dituena;

        15. Bainan: Bizi bedi Jauna, Israelgo umeak atheratu dituena ipharraldeko lurretik, eta lur guzietarik zeinetara iraizi baititut; eta gibelerat erakharriren ditut beren lurrera, hekien arbasoei nik emanera.

        16. Hara non igorriren ditudan nik arrantzari asko, dio Jaunak, eta hainek arrantzaturen dituzte; eta gero igorriren diozkatet ihiztari asko, eta hainek ihiztaturen dituzte mendi, munho, har-zilo guzietan.

        17. Alabainan ene begiak hekien bide guzien gainean daude; ez dire enetzat gordeak, eta ene populuaren tzarkeriak ez dire ene begientzat izan estaliak.

        18. Eta lehenbizikorik bihurturen diotet beren gaixtakeria eta bekhatuen sari bikhuna; zeren duten khutsatu ene lurra beren idolentzat ixuri odolaz, eta izigarrikeriaz duten bethe ene primantza.

        19. Jauna, ene sendotasuna, ene indarra, ene ihes-lekhua hesturako orduan; lurraren buruetarik zure gana ethorriko dire jendaiak, eta erranen dute: Egiazki gure arbasoak gezurraren, eta baliatu etzaioten hutsalkeriaren jabe izatu dire.

        20. Gizonak bere buruari egin othe dezoke jainkorik? halakoak ez dire jainkoak.

        21. Horren gatik, huna non erakhutsiren diotedan oraikoan, erakhutsiren diozkatet ene eskua eta ene ahala; eta jakinen dute Jauna dela ene izena.

 

XVII. KAP.

        1. Judaren bekhatua burdin-xiriaz eta diamantaren mokoaz iskribatua da, hekien bihotzaren zabaltasunean eta hekien aldareetako adarretan bernuzatua.

        2. Hekien semeak orhoituko direnean mendi goretako beren aldare, luku eta zuhaitz hostotsuez,

        3. Bazterretan sakrifizioak egiten dituztelarik; harrapakara emanen ditinat hire bekhatuen gatik hire eremu guzietan hire ahal, aberastasun eta lekhu gorak.

        4. Eta geldituren haiz nik eman primantzatik gabetua, eta hire etsaiak zerbitzaraziren darozkinat ezagutzen ez dunan lurrean; zeren ene hasarreari eman dinonan su, bethi guzian hariko dun erretzen.

        5. Hau dio Jaunak: Madarikatua gizona bere sinhestea gizonaren gainean duena, eta haragizko besoaren gainean bermatzen dena, eta zeinaren bihotzak Jauna ganik gibelerat egiten baitu.

        6. Ezen mortuan tamariska bezala izanen da, eta ona ez du ikhusiren ethorriko denean; bainan mortuan egonen da agorrerian, gatz-lur nihor ezin-egonezkoan.

        7. Dohatsu gizona Jaunaren baithan dadukana bere sinhestea! Jauna izanen da haren igurikitza.

        8. Eta izanen da uren bazterrean landatzen den zuhamua iduri, zeinak hezetasuneko alderat hedatzen baititu erroak; eta beroa ethorriko denean, ez da haren beldur izanen. Haren hostoa berde egonen da; agorteko orduan ez da grinan izanen, eta ez da fruitu ekhartzetik behinere baratuko.

        9. Gizonaren bihotza tzarra eta ezin-ikhartuzkoa da; nork ezagut hura?

        10. Ni naiz Jauna, bihotz-ikharlea eta barneak frogatzen ditudana, batbederari bere bidearen eta bere asmuetako fruituen arabera emanen diodana.

        11. Epherrak xitatzen ditu egin ez dituen arroltzeak: gizonak biltzen ditu aberastasunak, eta ez zuzenbidean; bere egunen erdian utziko ditu, eta haren azken orenean ageriko da haren erhokeria.

        12. Ospearen tronua zeru goretan da hastetik; hura da gure sainduespeneko lekhua.

        13. Jauna, zu zare Israelen igurikimena; zu uzten zaituzten guziak ahalketara eroriko dira; zure ganik gibelerat egiten dutenak lurrean izanen dira iskribatuak, zeren duten utzi Jauna, ur bizien ithurria.

        14. Senda nezazu, Jauna, eta sendaturen naiz; salba nezazu, eta salbatua izanen naiz, zeren zu baitzare ene leloa.

        15. Huna non erraten darotedan: Non da Jaunaren hitza? Ager bedi.

        16. Eta ni ez naiz nahasi, zuri, ene artzainari jarraikiz; eta nik ez dut, dakizuna agiantzatu gizonaren eguna. Ene ahotik ilkhia, zure aitzinean zuzena izatu da.

        17. Ez izan lazgarri niri, zu, ene pheskiza atsekabeetako egunean.

        18. Ahalketara eror beitez niri jazartzen darotatenak, eta neror ez benedi ahalka; hekiek ikhara beitez, eta ni ez benedi ikhara; erakhar diozozute gainera atsekabezko eguna, eta leher zatzu leherpen bikhunaz.

        19. Hau erran darot Jaunak: Zoaz, eta zaude populuko umeen athean, zeintarik sartzen eta ilkhitzen baitira Judako erregeak; zoaz Jerusalemeko athe guzietara,

        20. Eta errozute: Judako erregeak, Juda guzia, Jerusalemdar guziak, athe haukietarik sartzen zaretenak, adi zazue Jaunaren hitza.

        21. Hau dio Jaunak: Zain zatzue zuen arimak, haxerik ez erabil larunbatean, haxerik ez ekhar Jerusalemeko atheak gaindi.

        22. Zuen etxeetarik haxerik ez athera larunbatean, eta lanik batere ez egin; sainduetsazue larunbata, zuen arbasoei manatu diotedan bezala.

        23. Eta ez dute entzun, eta ez dute eman beharria; bainan gogortu dituzte beren buruak, ni ez nahiz aditu eta ene irakhasmena ez nahiz onhetsi.

        24. Eta hau gerthaturen da, dio Jaunak, baldin entzuten banauzue, haxerik ez ekhartzeko larunbatean hiri huntako atheetarik, eta baldin sainduesten baduzue larunbata, lanik batere ez eginez.

        25. Hiri huntako atheetarik sarthuren dira erregeak eta buruzagiak, jartzen direlarik Dabiden tronuan eta igaiten orga-lasterren eta zaldien gainera, berak eta beren-peko aitzindariak, Judako gizonak eta Jerusalemeko egoiliarrak; eta bethi guzian hiri huntan izanen dira jendeak.

        26. Eta Judako hirietarik, eta Jerusalemeko inguruetarik, eta Benjamindik, eta zelhaietarik, eta mendietarik, eta hegoaldetik ethorriren dira holokausta, bitima, sakrifizio eta isentsu ekharleak, eta eskaintzak ekharriren dituzte Jaunaren etxera.

        27. Baldin ordean ez banauzue entzuten larunbataren sainduesteko, eta haxerik ez erabiltzeko, eta Jerusalemeko atheetarik ez ekhartzeko larunbatean; horgo atheetan bizturen dut sua, eta erreko ditu Jerusalemeko etxeak, eta ez da hilen.

 

XVIII. KAP.

        1. Jaunak Jeremiasi erran hitza, zioelarik:

        2. Jaiki zaite eta jauts baxeregilearen etxera, eta han adituren ditutzu ene solasak.

        3. Eta jautsi naiz baxeregilearen etxera, eta hara non lanean hari zen hura bere pirritan.

        4. Eta eskuz buztinetik egiten zuen untzia hautsi zen; eta itzulirik hartarik egin zuen bertze untzi bat, berak egin nahi zuen bezalakoa.

        5. Eta Jauna mintzatu zitzaitan huneletan:

        6. Israelgo etxea, baxeregile horrek bezala, nahi dudana ez othe dut bada eginen zuetarik? dio Jaunak. Huna buztina baxeregilearen eskuan bezala, zuek ene eskuan zaretela, Israelgo etxea.

        7. Bat-batean mintzaturen naiz jendaki baten kontra eta erresuma baten kontra, errotik haren arthikitzeko, xahutzeko, eta urratzeko.

        8. Jendaki hura bere gaizkiaz urrikitan jartzen bada, haren kontra mintzatu naizelakoz; niri ere urrikituren zait hari egiteko burutan hartu dudan gaizkia.

        9. Eta bat-batean jendaki batez eta erresuma batez mintzaturen naiz, haren altxatzeko eta gogortzeko.

        10. Baldin gaizkia egin badu ene aitzinean, ez aditu nahiz ene hitza, urrikituren zait hari eginen diodala erran dudan ongia.

        11. Orai beraz mintza zaite Judako gizonari eta Jerusalemdarrei, erraten daroezularik: Hau dio Jaunak: Huna non zuen kontra asturugaitz aphaintzen eta asmu egiten hari naizela; nor-bera bere bide gaixtotik itzul bedi; zuzen zatzue zuen bideak eta lehiak.

        12. Eta haukiek ihardetsi dute: Etsitu dugu; gure gogoei jarraikiren gare, eta batbederak eginen dugu gure bihotz tzarrak agintzen daroen gaizkia.

        13. Hau dio beraz Jaunak: Galda zazue jendaietan: Nork aditu du izigarrikeriarik Israelgo neskatxak egin duena bezalakorik?

        14. Libango elhurra galduren othe da hango harri-muthurretarik, edo agorraraz othe ditazke handik jausten diren ur-turrusta hotzak?

        15. Eta ahantzi nau ene populuak, sakrifizio alferrak eginez, eta bere bideetan behaztopatuz, mendeko bidexketan, hekietarik ibili nahiz zehatua etzen bideaz,

        16. Beren lurra desmasian ezartzeko eta bethiko trufagailu bilhakarazteko. Edozein iragan dadien hortan gaindi, harrituren da, eta dardaratuko du burua.

        17. Haize erregarriak bezala barraiaturen ditut beren etsaiaren aitzinean gibela erakhutsiren diotet eta ez begithartea beren xahupeneko egunean.

        18. Eta erran dute: Zatozte, eta asmu zerbait athera dezagun Jeremiasen kontra; ezen ez da galduko legea aphezaren ganik, umotasuna zuhurraren ganik, Jainkoaren hitza profetaren ganik zatozte jarraik gatzaizkion gure mihiaz, eta horren elhe guziei ez gaitezen begira.

        19. Jauna, ene gainera zaude atzarria, eta adi zatzu ene ixterbegien solasak.

        20. Ongiarentzat gaizkia bihurtzen othe da? ezen ene biziari artea hedatu diote. Orhoit zaite zure aitzinean egotu naizela, horien onarentzat othoizka, eta horien gainetik aldaratu nahiz zure hasarrea.

        21. Aria hortaz arthikatzu horien umeak goseteari, eta berak ezpataren azpira; horien emazteak egin beitez haurrak gabe eta alhargun; heriotzez hilak izan beitez hekien senharrak; horietako gazteria guduan izan bedi ezpataz sakhitua.

        22. Horien etxeetarik adi bedi marraska; ezen horien gainera terrepentean erakharriren duzu ohoina, zeren egin duten zilho bat ene atzemateko, eta sareak gorde dituzten ene oinen aitzinean.

        23. Zuk, berriz, Jauna, badakizkitzu horien heriozko asmuak ene kontra; ez jabal horien bekhatuari, eta horien bekhatua ez bedi ezezta zure aitzinetik lurrera bihoazi zure aitzinean, eta zure irakidurako egunean, asperkunde athera zazu horien gainean.

 

XIX. KAP.

        1. Hau dio Jaunak: Zoaz, eta baxeregilearen ganik har zazu lurrezko untzi bat, populuko zaharrekin eta aphezetarikako zaharrekin batean;

        2. Eta ilkhi zaite Enomen semearen haranera, zeina buztinezko athearen sartzean baita, eta han atheratuko ditutzu nik erranen darozkitzudan hitzak.

        3. Eta erranen duzu: Judako erregeak eta Jerusalemdarrak, adi zazue Jaunaren hitza: hau dio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: Huna non atsekabea erakharriren dudan lekhu hunen gainera; haletan non, adituko duten guziei beharriak hixtuka abiatuko baitzaizkote;

        4. Zeren bazterrerat utzi bainaute, eta bertzeei eman dioten lekhu hau; eta sakrifizioak egin dituzten hemen jainko arrotzei, berek, beren arbasoek eta Judako erregeek ezagutzen etzituztenei; eta lekhu hau bethe dute hobengabekoen odolez.

        5. Eta Baali altxatu diozkate lekhu gorak, beren haurrak Baali holokaustetan erretzeko; holakorik ez baitut manatu, ez erran, eta ez baitzait gogorat ethorri.

        6. Horren gatik, dio Jaunak, huna non heldu diren egunak, eta lekhu hau ez da gehiago deithuko Topheth eta Enomen semearen harana, bainan-bai Sarraskiko harana.

        7. Eta toki huntan ezeztaturen ditut Judaren eta Jerusalemen asmuak, eta berak erorraraziren ditut beren etsaien aitzinean ezpataren azpira, eta hekien bizien ondotik dabiltzanen eskuetara; eta hekien gorphutzak emanen diozkatet zeruko hegastinei eta lurreko basabereei jatera.

        8. Eta ezarriren dut hiri hau guzien harrigarri eta irrigarri; hemendik iraganen diren guziak harrituko baitire eta hixtuz egonen hunen desmasia guziaren gainean.

        9. Eta Jerusalemdarrak haziko ditut beren semeen eta beren alaben haragiz; eta bakhotxak janen du bere adiskidearen haragitik sethioko egunetan, eta hesturan zeintan hertsiko baitituzte beren etsaiek eta hekien bizia beharrez dabiltzanek.

        10. Eta gero untzia lehertuko duzu zurekin goanen diren gizonen begietara.

        11. Eta erranen daroezu: Hau dio armadetako Jaunak: Hola leherturen ditut populu hau eta hiri hau, nola lehertzen baita lurrezko untzi hau, zeina gehiago ezin osa baititake; eta hilak Tophethen ehortziko dire, ehorzteko bertze tokirik ez izanez.

        12. Horrela eginen daroet toki huni eta hemengo egoiliarrei, dio Jaunak; eta hiri hau ezarriren dut Tophethen bardin.

        13. Eta Jerusalemeko etxeak, eta Judako erregeen jauregiak, Tophetheko lekhua bezala, izanen dire lohi; eta halaber etxe guziak zeinen gainetan sakrifizioak egin baitituzte zeruko izarreria guziari, eta libazioneak eskaini jainko arrotzei.

        14. Bada, Jeremias ethorri zen Tophethetik, zeinetara igorri baitzuen Jaunak profetisatzeko; eta jarri zen Jaunaren etxeko lorioan, eta erran zioen populu guziari:

        15. Hau dio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: Huna non ekhartzera nohan hiri hunen gainera, eta hunenpeko hiri guzien gainera, hunen kontra erran ditudan asturugaitzak oro; zeren dituzten beren buruak gogortu, ene solasak ez nahiz entzun.

 

XX. KAP.

        1. Eta Phasur aphezak, Emerren semeak, zeina buruzagi Jaunaren etxean ezarria baitzen, aditu zuen Jeremias hitz horien profetisatzen.

        2. Eta Phasurrek jo zuen Jeremias profeta eta ezarri zuen Benjaminen gaineko athean zen presondegian, Jaunaren etxean.

        3. Biharamunean, argitu zuenean, Phasurrek atheratu zuen Jeremias presondegitik, eta Jeremiasek erran zaroen: Jaunak etzaitu gehiago deitzen Phasur, bainan Orotarik-beldur.

        4. Ezen hau dio Jaunak: Huna non emanen zaituztedan beldurrari, hi, eta hire adiskide guziak; eta hekiek eroriko dira beren etsaien ezpataren azpira, eta hire begiek ikhusiko dute; eta Juda guzia arthikiren dut Babilonako erregeren eskuetara; eta harek eramanen ditu Babilonara eta ezpataz joko ditu.

        5. Eta emanen ditut hiri huntako ontasunak oro, eta hunen lan guzia eta baliostasun guziak, eta Judako erregeen khutxetako aberastasunak oro; emanen ditut hekien etsaien aztaparretara; eta harrapaturen dituzte; eta hartuko eta Babilonara eramanen dituzte.

        6. Hi berriz, Phasur, eta hire etxeko guziak, gathibu goanen zarete; eta goanen zarete Babilonara; eta hi eta hire adiskide guziak, zeinei gezurra profetisatu baitiotek, han hilen eta han ehortziko zarete.

        7. Eskuratu nauzu, Jauna, eta ethorri natzaitzu; hazkarrago izan zare, eta nausitu zare; egun guzian irrigarri ibili naiz; orok eskarniatu haute;

        8. Zeren aspaldidanik mintzo bainaiz, ixtakeriaz oihu, eta xahupenaz deihadar eginez; eta enetzat Jaunaren hitza bilhakatu da laido eta eskarnio bide egun guzian.

        9. Eta erran dut: Ez naiz Jaunaz orhoituko, eta ez naiz gehiago haren izenean mintzaturen: eta ene bihotzean egin da hala-nola su bat erretzen duena, eta ene hezurretan sarthua; eta ezin jasanez, iraungi naiz.

        10. Ezen aditu ditut hainitzen irainak, eta ikhusi laztura inguruan. Eta gizon guzietarik, enekin bakean bizi eta ene aldaketan zaudezenetarik, aditu dut: Egiozue ondotik eta jarraikiko gatzaizkio; hean nolazbait enganatuko den, hean nausituko aren horren kontra eta hortarik ardietsuko dugun asperkunde.

        11. Jauna ordean enekin da, gerlari hazkar bat iduri; horren gatik hiri ondotik egiten darotatenak eroriko dira; hebain izanen d