www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak
Juan Ignazio Iztueta
(-1845)

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Iztueta'ren olerkiak, Juan Ignazio Iztueta (Jose Garmendia Arruebarrenaren edizioa). Kardaberaz, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

DANTZA ERESIEN LIBURUAREN ITZAK

 

        «...veré con mucho gusto (si Ud. envía) la música de nuestros apreciables soñus sarres y aunque no entienda de música haré que un inteligente me cante para calcular si es cual yo he oido, y sé algunos; no deje Ud. de la mano el asunto de la impresión del cuaderno, aunque sea por suscripción, muchos lo comprarán y podrá ser muy útil...».

(El vergarés Santiago de Unceta,

diputado a Cortes en carta

de 1 de julio de 1824).

 

        «Jakin det Larrartegandik molderatzekoak dirala sarri aurrekoak dantzatzen zituzten soñu zar berorrek biribillatu dituenak, baita ere beren itz neurtuak...».

(A. Pascual Iturriagak Donostitik Iztuetari

garillaren ogeita bostean 1824).

 

        «Ya que no copió Ud. los versos renglón por renglón, no es extraño que me haya engañado en su medida. Los haré cantar a D. Manuel (Larrarte) y diré a Ud. mi dictamen».

(De una carta de A.P. de Iturriaga desde Hernani

el 12 de marzo de 1824 (?).

Sin duda estas líneas hacen referencia

a las letras del libro de las melodías de las danzas).

 

        «Historia de los antiguos bailes guipuzcoanos, y reglas instructivas para ejecutarlos bien, y cantarlos en verso» Iztuetaren liburuari, Jose Ramon Elorzak ontzakoa eman zionean, dudik gabe, 1750'ko epaillaren 12'an, Iruña'ko gotzai Gaspar Miranda Argaiz jaunak, agiriko dantzak galerazteko eman zuan agindua bete naiaz, ala idazten du: «...pero por desgracia una diversión inocente... ha llegado a ser el escollo fatal de la inocencia, la red barredera, que envuelve y enreda a la incauta juventud, el foco principal de amistades peligrosas, y de consiguiente el fecundo origen de la corrupción de costumbres, meneos y ademanes...».

        Gero Iztuetaren liburuari au erasten dio: «Sólo hallo un reparo, que no me parece pertenece al fin principal de ella, sino a lo más a su perfección accidental. Hablo de varios versos que cantados en una taberna o en medio de un grupo de gentes, que generalmente concurren a oirlos, sería poco el escándalo, que podrían causar, pero estampados en un libro dado a la prensa, repasados y estudiados por la incauta juventud, y cantados con frecuencia entre jóvenes sencillos, acarrearían mucho daño por los equívocos sentidos de muchos de dichos versos, que a la simple lectura ofenden el pudor y la honestidad. Así, sobre ellos soy de sentir, que si el autor los considera por parte esencial al fin y al objeto principal de la obra, sustituya otros indiferentes que no sean materia de amor, y cuando no, borre de la obra todos los que van anotados con una manecilla al margen de cada uno de ellos. Este es mi sentir, porque en lo demás no encuentro cosa que se oponga a nuestra santa Fe y Religión ni a las buenas costumbres. Azcoitia y septiembre, 18 de 1824».

        Tamalgarria benetan eskuz idatzia galdua izatea!

        Iztuetak, berak egin zuan oarrean, onela adierazten du: «Obra onen zatirik guzienetan agindu deran bezela, jarriak neuzkan soñu-zar gogoangarrien itz-neurtuak: baño Korrejidore jaunaren agindua egitearren (beraren lizentzian ikusiko dezuten bezela) ez ditut ezarri».

        Apaiz azterlearen aolkuari gure Iztuetak, muzkeri bat egiñaz, azkarkeri onekin erantzun zion. Liburuaren azkenean, amarreko 26 aapaldi jarri zituan, «Nere kristau maiteak» izena zutenak. Erriko agintariai eskeiñita zeuden. Itxusiak ziralako, «korregidoreak» kentzeko ta beste batzuk jartzeko agindu zizkionen ordez, jartzen zituan.

        Dantza eresien jatorrizko liburua ez degu ezagutzen. Nun dagoan ere, iñork ez daki. 1877'ko «Cancionero Vasco»an Manterola jaunak dionez, 1826'an, bere iru ate-aurre ta guzti, argitaratu zan 35 orri aundiko liburua ere, ez degu aztertzerik izan. 1824'ko dantza liburuaren osagarri bezela zetorren, eta aituta dago. Berriz ere aldundegi edo diputazioko liburutegira joan gera, bere txartela an dagon ezkero. Baiñan, Jose Artetxe jauna an lanean asterako, zoritxarrez azkeneko alea izkutatuta zegon.

        Orregatik, Gipuzkoako Aurresti Kutxak egin duan ateraldia erabilli izan bear degu. Bera ere, «Sociedad de Estudios Vascos»ek, 55 orritan atera zuanaren bir-argitaraldia da. Ta, Burdeos'en Landais jaunak ezarri zituan, 52 ereski dauzka. 52 eresi auetatik, ogei ta amarrek bakarrik daukate itza. Gaiñentzeko ogei ta biak, itzik gabe daude.

        Itz-aurrean, beste gauzen artean, Iztueta au dio: «en las diversas composiciones, se descubre el amor del pueblo bascongado al bello sexo; pero de un modo, que sin salir de los límites de una decorosa moderación, previene en favor de la genialidad de sus habitantes».

        Aureraxeago, dio: «En la música que publico ya con palabras, ya sin ellas, y aplicada especialmente al baile, se notan un giro y una animación que indican la agilidad y vigor de los habitantes de estas montañas».

        Eta jarraitzen du: «No diré que todos los retazos que he reunido, sean de una remota antigüedad; pero muchas, es evidente que la tienen, y conviene no perder de vista que algunos son marchas guerreras que acaso inflamaron el ánimo de nuestros más remotos antepasados, y acompañaron sus esfuerzos para repeler el yugo extranjero y trasmitirnos la dichosa independencia y paternal gobierno de que gozamos».

        Gaurkoa, «Ondarrabia txikia» bakarrik dala, dio.

        Eta au esanaz bukatzen du: «Que reunió a varios que las cantasen, y que la laboriosidad del organista de Hernani, D. Manuel de Larrarte, proporcionó al distinguido profesor D. Pedro Albéniz la ocasión de escribirlas y ordenarlas, formando así la colección que ofrezco al público». «O nik kantatuaz», Albéniz Pedrori.

        Eta beste leku batean: «Ezin nezake utzi esan gabetanik. D. Manuel Larrarte edo organistak egin dizkidan laguntza aundiak musikari itz neurtuak ezarten itz neurtu edo bersoak musikarekin batean».

        Bere bizitzako poz eta gogo-berotasun aundienen unean, irudimenez ikusi dezakegu gure Iztueta jauna jauzika ta dantzan, itzak eta bertsoak eartzen eta saiatzen... Benetan lan zailla. Eta eskola asko eskatzen duana.

        1827'ko uztaren 2'an, Gipuzkoa osoari dei-agiri bat egin zion, adieraziaz: «Haber ajustado (D. Pedro de Albéniz) á las reglas del arte los cantares que improvisaron nuestros abuelos en las cimas y desfiladeros de las montañas guipuzcoanas». Jarraitzen du: «nunca podrían entonarse con más oportunidad los himnos de triunfo inspirados a los Antiguos Bascongados por el genio de la Patria que cuando acaba de asegurarse la victoria de los Fueros que nos legaron, por los esfuerzos de sus más nobles y dignos descendientes, y que nunca será mejor ocasión de expresar el respeto debido a las autoridades, consagrado en sus cantos por nuestros Trasabuelos, que cuando nuestro amado y justo Soberano acaba de ofrecernos el más relevante motivo de gratitud... y que nunca por fin resonaron en nuestros profundos y risueños valles con más alegría las cantinelas amorosas que en ellas se oyeron por primera vez, que cuando nuestros robustos y bulliciosos mancebos son excitados a unirse al bello sexo por la idea de dar el ser a unos hijos y que nada hay más mío que el cuidado de recoger estas canciones»...

        Idazki ontan, oso «Txuri» agertzen zaigu gure Joan Inazio. VII Fernando erregeari txalo ta goratzarre egin nai dizkio, baiñan erdi-gezurrean erortzen da. Euskaldun, arbasoen burrukak eta gerrak eta kantak aberriaren alde, «amodiozko» kantakin nasten ditu. Naikoa degu idazkia pixkat aztertzea. Nun dira ta nun daude guda kantak? Iya itz eta kanta guztiak «amodiozkoak» dira-ta! Itz bat ere ez burrukazkorik. Eta bat edo beste, oiturai ta ardoari egiten dizkionak, danak «amodiozkoak» eta maite-miñez beteak daude. «Txuri»ak-ba ziri txiki bat sartu nai digu. Erbiaren ordez, katua.

        Bertsoen tankera ta izakerak Iztuetarenak dirala adierazten badigute ere, 1825'ko liburuxka batean, badaukagu bere aitormen bat. Urrutitik datorkigu. Londres'tik alajaña! Eta bertan, geyago ere egin dituala esaten digu. An esbestetuta zegon Pablo Mendibil jaunak argitaratu zuan, 1824-1826 tartean, seguru asko 1825'an. Eta ara zer dion:

        «El autor promete dar en otro tomo (dantza liburutik berezia) toda la música de todos ellos a una con los versos acomodados a la tonada; pero estos versos no serán los antiguos tradicionales, sino otros nuevos que él mismo ha compuesto, sujetándose (ez dakit emen egia esaten ote duan) a la supresión de aquellos, ordenada por los censores del libro, por parecerle que algunos ofenden demasiado el pudor y la honestidad para correr impresos, aunque, según se expresa la censura, cantados en una taberna o en medio de un grupo de gentes que generalmente concurren a oirlos, sería poco el escándalo que podrían causar».

        «Korrejidoren» gaitzespen ondorean, Iztuetak darabilzkian bi arpegi ta bi jokabide klase, nabaritu ditzagun. Alde batetik, «cuya autoridad, en nombre de un gobierno despótico, se hace sentir con tanto más peso en ese punto», eta bestetik, Fernando erregeari jaurtitzen dizkion txalo ta loreak... Agian, politika giroa aldatu zalako, Iztueta denbora berriaz baliatzen ote zan-ba, Jose Ramon Elorza azterleak kentzeko esan ziona, doiñu ta eresipean jartzeko?

        Iztuetaren irugarren emaztearen ondorengo dan Bilbao'ko Pérez Yarza Bajineta sendian, aren eskuz idatzitako paperen artean, 17 zenbakiarekin dago ezarri edo arakatuta, aiñ idazkera ederra daukan, 17 orriko liburuxka zoragarria, ain zuzen Joan Inaziok bere eskuz eta izkiaz idatzia.

        1829'ko garragarrillaren 18'an, Vergarako ordezkari edo diputadu Santiago Uncetak, liburuxka ori aipatzen du eskutitza batean. Ona emen bere zati bat: «Mi estimado amigo Iztueta: He recibido la apreciable de usted del 12 con el escrito publicado en Londres acerca del cuaderno de danzas bascongadas de usted, que me ha gustado muy mucho, y doy a usted muchísimas gracias por el cuidado que ha tenido en enviarme, tomándose el trabajo de copiar por su mano...» (Obras inéditas de Iztueta, por José Garmendia, La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbao, 1968, pág. 138).

        Dantza eresien liburuaren itzak ez dirala antxiñakoak beste batek ere esaten digu. G. Borrow'ek zerbait entzuntzuan bere liburuan «La Biblia en España» itz oek ipini zituanean: «Poseen (los Bascos) mucha música original, alguna extremadamente antigua, según dicen. De esta misma se han publicado algunos trozos en Donostia (San Sebastián) en el año 1826, editados por un tal Juan Ignacio Iztueta. Consisten en unas marchas rudas y emocionantes, a cuyos sones créese que los bascos antiguos tenían la costumbre de bajar de sus montañas para pelear con los romanos y después con los moros. Al escucharlas llega uno con facilidad a creerse en presencia de un combate encarnizado. Oye uno las resonantes cargas de la caballería, el ludir de las espadas y el rebote de los cuerpos por los barrancos abajo.

        »Esta música va acompañada de palabras, pero qué palabras. ¡No puede uno imaginarse nada más estúpido, más trivial, más desprovisto de interés! Lejos de ser marcial, la letra refiere incidentes cotidianos, sin conexión alguna con la música. Las palabras son evidentemente de fecha moderna».

        Esanda dago. Itz gogorrak Iztueta'ren kontra, batez ere Londres'en ateratako liburutxoan berak idatzi zuana jakiñez: «Además tiene cada uno de estos sones inmemoriales una letra o cantinela propia, cuyos compases regulan los movimientos, y cuyas palabras avivan la expresión, el ademán, la animación del que danzando los ejecuta, porque le recuerdan y ponen presente el objeto para que se compusieron».

        Eresi ta musikarik gabe, nere ustetan aurreneko aldiz, argitaratzen diran itz eta bertsoetan, etengabe «amodiozko» ta maite-miñezko gaiak dabiltz Joan Inazio Iztuetaren luman eta biotzean. Arrazoi osoarekin sartzen dira-ba liburu ontan. Doiñuari egokitzeagatik, estrofa ta bertso asko bukaera ta neur-bideari lotzen ez badira ere.

        Manterola jaunak uste duan bezela, Iztuetak Kontxesi'ri egin zion olerkia, 1844 urte arte etzala argitaratu, ez dala egia esatera aztuta genden. Esandako egunean argitaratu zan, eta, bere gaztelera itzulpen bikañarekin, gaiñera.

        Liburu ontan sartu ta argitaratzen ditugun bertso ta itz guztiak, jatorriz Joan Inazio Iztuetarenak dirala ezin esan badezakegu ere, alaz ta guztiz, danak or dijoazte, gai ontan argitasun ta bereiztasun geyagoko egunen bat irixten dan arte.

 

aurrekoa hurrengoa