www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexismea
Joanes Leizarraga
1571

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1K 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

   

Katexismea Iesus Krist gure Iaunaren Testamentu Berriari itsatsirik argitaratu bazen ere (1571), autonomia propioa duen testua da eta bereizita eskaini ohi zen maiz asko (Leipzig-eko aleak, esaterako, ez dakar eranskin hau). Hala aurkezten da hemen ere.

 

 

KATEXISMEA,

ZEIN ERRAN NAHI

BAITA, IESUS KRISTEN

doktrinan haurren irakasteko forma, non

Ministreak interrogatzen baitu, eta haurrak ihardesten.

FEDEKO ARTIKULUEZ.

 

MINISTREA.

        Zein da bizitze humanoaren fin prinzipala.

HAURRA.

        Iainkoaren ezagutzea.

        M. Zergatik diok hori?

        H. Zeren hark kreatu eta mundu hunetan ezarri ukan baikaitu, glorifika dezagunzat. Eta segur razoin da, gure bizi guzia haren gloriatan enplega dezagun.

        M. Eta zein da gizonaren on subiranoa?

        H. Erran dena bera.

        M. Zergatik Iainkoaren ezagutzea on subirano deitzen duk?

        H. Zeren hura gabetarik dohakabeago baita gure konditionea ezen ez abre brutalena.

        M. Beraz gauza klaroa duk, gure dohakabetasunik handiena dela, Iainkoak manu bezala ez bizitzea?

        H. Egia da.

        M. Baina zein da Iainkoaren egiazko eta bidezko ezagutzea?

        H. Hari bere ohorea renda dakionzat ezagutzen dugunean.

        M. Nola da haren egiazki ohoratzeko manera?

        H. Gure konfidanza guzia hura baithan ezar dezagun, haren borondateari garraitzala hura zerbitza dezagun, hura baithan salbamendua eta ontasun guzia bilhatzen dugularik: eta ontasun guzia harenganik heldu dela bai bihotzez bai ahoz ezagut dezagun.

 

MINISTREA.

        Bada gauza hauk bata berzearen ondoan, eta luzakiago deklara ahal ditezenzat zein da hik erran dituan punktuetarik lehena?

        H. Gure konfidanza guzia hura baithan ezar dezagun.

        M. Nolatan hori egin ahal daite?

        H. Lehenik, bothere guzitako eta perfektoki on dela ezagut dezagun.

        M. Eta asko da hori?

        H. Ez.

        M. Zergatik ez?

        H. Zeren ezpaikara digne hark bere botherea gure aiutatan erakuts dezan, ez bere ontasunaz gu baithara usat dezan.

        M. Zer bada gehiago behar da?

        H. Gutarik batbedera segur den, ezen hark on daritzala, eta Aita izan nahi zaiola eta Salbadore.

        M. Nondik hori dakikegu?

        H. Haren hitzetik, zeinetan deklaratzen baitrauku bere miserikordia Iesus Kristez, eta seguratzen baikaitu bere gureganako amorioaz.

        M. Beraz egiazko konfidanzaren Iainkoa baithan ezarteko fundamenta eta lehen hatsea, duk Iainko Aitaren ezagutzea Iesus Krist Iaunean.

        H. Hala da.

        M. Orain ezagutze horren somarioa zein den, hireganik laburski enzun nahi nikek.

        H. Hura da Kristino guziek egiten duten fedearen konfesionean: zein komunzki Apostoluen sinboloa deitzen baita: zeren hura Kristinotasunaren lehen hatsetik bethiere eduki izan baita, eta zeren Apostulu beren ahotik, edo haien eskribatuetarik ilkia eta hartua baita.

        M. Eia danzugun hartan erraiten dena.

        H. Sinhesten dut Iainko Aita bothere guzitako zeruaren eta lurraren Kreazalea baithan. Eta Iesus Krist haren Seme bakoitz gure Iauna baithan: zein konzebitu izan baita Espiritu sainduaganik. Sorthu Maria birjinaganik: Pontio Pilateren azpian pasionatu, kruzifikatu, hil eta ohortze: Iautsi izan da ifernuetara: Hereneko egunean resuszitatu izan da hiletarik: Igan izan da zeruetara: Iarria da Iainko Aita bothere-guzitakoaren eskuinean: Handik ethorteko da bizien eta hilen iujeatzera.

        Sinhesten dut Espiritu saindua baithan: Sinhesten dut Eliza saindu katholikoa: Sainduen komunionea: Bekatuen barkamendua: Haragiaren resurrektionea: Bizitze eternala. Amen.

 

MINISTREA.

        Punktu horietarik batbedera hobeki adi dadinzat, zenbat partetara konfesione hori partituren dugu?

        H. Laur prinzipaletara.

        M. Eia danzugun nola.

        H. Lehena Iainko Aitaz izanen da. Bigarrena, Iesus Krist haren Semeaz, eta hark guregatik egin ukan duen redenptionearen historiaz. Hirurgarrena. Espiritu sainduaz. Laurgarrena, Elizaz, eta Iainkoak hari egin drauzkan gratiez.

        M. Iainko bat baizen ez izan eta, zergatik hirur aipatzen dituk, Aita, Semea, eta Espiritu saindua?

        H. Zeren Iainkoaren esentia bakoitz batetan konsideratu behar baititugu, Aita, lehen hatsea eta gauza guzien lehen kausa bezala: gero Semea, zein baita haren Sapientia eternala: eta Espiritu saindua, zein baita haren berthutea eta puisanza, hura baithan bethi dagoelarik kreatura guzietara hedatzen dela.

        M. Horrez erran nahi duk ezen eztela inkonbenientik batre, baldin dibinitate bakoitz batetan konprehenditzen baditugu hirur persona hauk distinktoki, eta halakotz Iainkoa eztela partitzen.

        H. Hala da egia.

        M. Erran ezak orain lehen partea.

        H. Sinhesten dut Iainko Aita bothere guzitako zeruaren eta lurraren Kreazalea baithan.

        M. Zergatik deitzen duk Aita?

        H. Lehenik Iesus Kristen konsiderationez, zein baita haren Hitz eternala, harenganik denbora guzien aitzinetik enjendratua, gero mundura igorri izanik haren Seme deklaratu izan da. Baina zeren Iainkoa Iesus Kristen Aita baita, handik dakigu gure ere badela.

        M. Nola aditzen duk bothere guzitakoa dela?

        H. Ezta erran nahi botherea baduela, hura enplegatzen ezpalu bezala: baina erran nahi da ezen kreatura guziak bere eskuan eta suiektionean dituela: gauza guziak bere probidentiaz dispausatzen dituela: mundua bere borondateaz gobernatzen duela: eta zer ere egiten baita, nola plazer baitu hala gidatzen duela.

        M. Beraz, hire erranaren araura, Iainkoaren botherea ez eztiagok behin ere alfer, baina estimatzen duk hik ezen bethiere eskua lanean duela: eta deus eztela egiten harzaz baizen, edo haren konjitez eta ordenanzaz baizen.

        H. Hala da egia.

 

MINISTREA.

        Zergatik erraiten duk gero, ezen zeruaren eta lurraren Kreazale dela?

        H. Zeren, nola bere obrez manifestatu izan baitzaiku: hala guk ere hetan hura bilhatu behar baitugu. Ezen haren esentia gure adimenduak ezin konprehendi dezake. Baina mundua dugu mirail bat bezala, zeinetan kontenpla ahal baitezakegu ezagutezko mengoa dugun bezenbat.

        M. Zerua eta lurra erraiten duanean, eztituk berze goitiko kreaturak ere aditzen?

        H. Bai-aitzitik: baina bi hitz hetan konprehenditzen dirade kreatura guziak, zeren guziak baitirade zeruko edo lurreko.

        M. Zergatik Iainkoa deitzen duk Kreazale solament, ikusirik ezen ungiz ere handiago dela kreaturen entzea eta bere estatuan konserbatzea, ezen ez haien behin treteni kreatzea?

        H. Kreazale erraiten dugunean ere ezta erran nahi, ezen Iainkoak behin bere obrak hala kreatu dituela non gehiagorik hezaz artharik eztuen, baina aditu behar da, lehen hatsean mundua nola egin baitzuen, hala orain entretenitzen ere duela bere estatuan: hala non zeruak ez lurrak ez berze kreaturak batek ere ezpaitu izaterik, ez ezpaitirade konsistitzen haren berthutez baizen. Gehiago, gauza guziak bere eskuan dituenaz geroz, beraz hetako gobernamendua eta gehientasuna ere badu. Bada zeruaren eta lurraren kreazale den bezenbatean, aditu behar da, ezen hura bera dela bere zuhurtziaz, ontasunaz eta bothereaz naturaren kursu guzia gidatzen eta gobernatzen duena: uritea eta idortea, babazuza eta tenpestatea, denbora gaitza eta ederra, urthe asea eta gosea, osasuna eta eritasuna igorten dituena: soma, gauza guziak bere manuko ditu, hezaz plazer duen bezala usatzeko eta zerbitzatzeko.

        M. Deabruez eta gaixtoez zer erranen dugu, hek ere haren manuko dirade?

        H. Hek bere Espirituaz gobernatzen ezpaditu ere, hala bere bothereaz bridatuak bezala dadutza, non higi ere ezin baititezke hark permititzen drauen bezenbat baizen. Etare bere borondatea eragiten draue, haien intentionea eta deliberationea hala ez izanagatik.

        M. Gauza horren iakitetik zer emendio heldu zaik?

        H. Guzizko handia. Ezen gaizki lizate guzaz, baldin deabruek eta gaixtoek Iainkoaren borondatearen kontra deusen egiteko bothererik balute. Eta are sekulan gure bihotzetan pausurik ezgenduke, zeren bethiere haien perilean baikinande: baina frangoki gure bihotzetan sosega eta alegera ahal gaitezke, dakigunean ezen Iainkoak hala brida herstua diadutela. non deus haren konjitarekin baizen ezin baitaidite: eta prinzipalki ikusirik ezen bera gure begirale eta defensor izanen dela prometatzen draukula.

 

MINISTREA.

        Gatozen orain bigarren partera.

        H. Eta Iesus Krist haren Seme bakoitz gure Iauna baithan.

        M. Somarioki zer horrek erran nahi du?

        H. Ezen egiazki ezagutzen dugula, nola Iainkoaren Semea den gure Salbadorea: gero deklaratzen du zer moldez hark damnationetarik delibratu ukan gaituen, eta salbamendua irabazi ukan draukun.

        M. Eta zer erran nahi da Iesus.

        H. Iesus erran nahi da hanbat nola Salbadorea, eta izen haur Aingeruaz eman izan zaion, Iainkoaren manamenduz.

        M. Eta horrez badu abantaillik, gizonez eman izan balitzaio baino gehiago?

        H. Bai. Ezen Iainkoak hala dei ledin nahi ukan duenaz geroz, egiazki halako ere den nezesario da.

        M. Eta Krist hitz hunek zer signifikatzen du?

        H. Titulu hunez are hobeki deklaratzen da haren ofizioa. Ezen erran nahi da unktatu izan dela Aitaz Regetan, Sakrifikadoretan eta Profetatan.

        M. Nola dakik hori?

        H. Zeren Eskriptura sainduaren arauez, unktioneak hirur gauza hautako zerbitzatzen baitzuen: eta hirurak oro maiz Kristi atribuitzen zaizkio.

        M. Baina zer olio motaz unktatu izan da?

        H. Ez olio bisiblez, lehenagoko Regeak, Sakrifikadoreak eta Profetak bezala, baina Espiritu sainduaren gratiaz, zein baita lehenago exteriorki egiten zen unktionearen egia.

        M. Zerik da hik dioan Resuma hori?

        H. Espiritual: eta konsistitzen da Iainkoaren Espirituan eta Hitzean, eta hautarik heldu dirade iustitia eta bizitzea.

        M. Eta Sakrifikadoregoa zerik da?

        H. Haur da Iainkoaren aitzinean presentatzeko ofizioa eta authoritatea, gratiaren obtenitzeko, eta haren gogarako Sakrifizioren ofrendatzez haren hiraren apazegatzeko.

        M. Iesus Krist nola diok Profeta dela?

        H. Zeren mundura iautsi izan denean, bere Iainko Aitaren mandatari eta enbaxadore erakutsi izan baita gizonak baithara, haren borondatea munduari betheki deklaraturik, profetia eta rebelatione guziak akaba, eta konpli litzanzat.

 

MINISTREA.

        Horretarik probetxurik batre ethorten zaik?

        H. Guzia da gure probetxu handitan. Ezen Iesus Kristek dohain hauk guziak rezebitu ukan ditu, gu hetan partizipant egin genzanzat, guziek haren konplimendutik rezebi genezanzat.

        M. Deklara iezadak hori klarokixiago.

        H. Iesus Kristek Espiritu saindua bere gratia guziekin perfektionetan rezebitu ukan du: gutarik batbederari, Iainkoak beharra dugula dakusan neurriaren eta portionearen araura, gratia hetarik parti eta distribui lezagunzat. Eta manera hunetan, zer ere on espiritual baitugu, guzia ithurri batetarik bezala, harenganik idokiten eta ukaiten dugu.

        M. Eta haren Resuma zer probetxatzen zaiku?

        H. Zer probetxatzen? Iesus Kristek gu gure konszientietako libertatean ezarririk, abrastasun espiritualez eta dohainez bethe ukan baikaitu, iustoki eta sainduki bizi garenzat: halaber bothere ere eman drauku, gure arimen ardurazko etsaiei deabruari, bekatuari, haragiari eta munduari garaitzeko.

        M. Eta haren Sakrifikadoregoa zer probetxatzen zaiku?

        H. Lehenik, zeren hura baita gure Arartekoa, gu bere Aitarekin rekonzilia gaitzanzat: eta berzalde zeren haren moienez baitugu sartze Iainkoaren aitzinean konfidanzarekin gure buruen presentatzeko, eta sakrifiziotan ofrendatzeko gutarik heldu den guziarekin. Eta halatan bere sakrifikadoregoan, bere lagun egiten gaitu.

        M. Dugun orain Profetiaz.

        H. Profeta izateko ofizioa Iesus Iaunari eman izan zaionaz geroz, beren gehien eta doktor lizenzat: fina da, gu bere Aitaren eta bere egiaren ezagutze egiazkora hala erekar gaitzan, non Iainkoaren diszipulu domestiko egin baikaitezke.

        M. Hik erraiten duana duk ezen Krist izen hunek hirur ofizio konprehenditzen dituela, eta hek Iainkoak bere Semeari eman drautzala, hetarik heldu den probetxua bere fidelei komunika diezenzat.

        H. Hala da.

 

MINISTREA.

        Zergatik hura Iainkoaren Seme bakoitz deitzen duk ikusirik ezen Iainkoak guziak bere haur deitzen gaituela?

        H. Iainkoaren haur izatea, eztugu naturaz, baina adoptionez eta gratiaz, zeren halakotan edukeiten baikaitu Iainkoak. Baina Iesus Iauna, zein baita bere Aitaren substantiak eternalki enjendratua, eta haren esentia bereko: zuzen onez Seme bakoitz deitzen da: ezen ezta hura bera baizen naturalki denik.

        M. Hik erran nahi duk beraz, ezen ohore hori haren beraren dela, eta naturalki hari berari apertenitzen zaiola: baina guri dohainik eta gratiaz komunikatzen zaikula, haren menbro garen bezenbatean.

        H. Hala da egia. Eta halakotz komunikatione hunen respektuz berzetan deitzen da anhitz anaieren arteko lehen sorthua.

        M. Zer erran nahi du hunen ondoan heldu denak?

        H. Deklaratzen du nola Iainkoarem Semea Aitaz unktatu izan den, gure Salbadore lizenzat, erran nahi baita, gure haragi humanoa harturik, eta gure redenptioneko behar ziraden gauza guziak konpliturik: hemen erraiten den bezala.

        M. Zer aditzen duk hik bi hitz hauzaz, Konzebitu izan dela Espiritu sainduaganik, eta Sorthu Maria birjinaganik?

        H. Ezen hura izan dela formatu Maria birjinaren sabelean, haren sustantia propritik, Dabid-en hazi lizenzat, aitzinetik erran izan zen bezala: baina haur egin izan dela Espiritu sainduaren operatione mirakuluzkoz, gizonen konpainiarik gabe.

        M. Nezesario zena gure haragi propriaz bezti ledin?

        H. Bai: zeren behar baitzen Iainkoaren kontra gizonak egin ukan zuen desobedientia, natura humanoan repara ledin. Eta berzela ezin zatekeen gure Ararteko, bere Aitarekin gure iunktatzeko.

        M. Hik diok beraz, ezen behar zela Iesus Krist gizon egin ledin, gure personan baliz bezala Salbadorearen ofizioa konpli lezanzat.

        H. Bai, hala da: ezen zeren ere falta baikara, hura guzia harenganik behar dugu. Eta berzela ezin egin daite.

        M. Baina zergatik hori egin izan da Espiritu sainduaz, eta ez gizonen operationez, naturaren kursuaren araura?

        H. Zeren hazi humanoa bere berez korrunpitua baita, behar zen konzeptione hunetan Espiritu sainduak obra lezan korruptione orotarik Iesus Kristen begiratzeko, eta saindutasun oroz konplitzeko.

        M. Horra nondik ikasten dugun, ezen berzeak sanktifikatzen dituena, makula orotarik xahu dela: eta bere amaren sabelean-danik puritate orijinalean Iainkoari konsekratu izan kaiola makularik batre gabe: leinu humano guzia suiet den korruptioneak hura baithan ikustekorik batre ezluenkat.

        H. Horrela aditzen dut nik.

 

MINISTREA.

        Nola da gure Iaun?

        H. Nola Aitaz ordenatu izan baita, gu bere gobernamenduan gaituenzat Iainkoaren Resuma eta Iaurgoa zeruan eta lurrean exerzi dezanzat: eta Aingeruen eta fidelen Buru denzat.

        M. Zergatik haren sortzetik bertan, heriora ethorten aiz haren bizitzearen historia guzia utzirik?

        H. Zeren ezpaita hemen mentionerik egiten gure redenptionearen substantia propriaz baizen.

        M. Zergatik eztuk sinpleki erraiten hitz batez, hil izan dela: baina are Pontio Pilatez ere mentione egiten duk, zeinen azpian hil izan baita?

        H. Hori ezta solament historia egiazko eta segur dela iakiteagatik, baina dakigunzat, ezen haren herioa kondemnationerekin izan dela.

        M. Deklara ezak hori klarokiago.

        H. Hil izan da guk iragan behar genduen pena sufri lezanzat, eta halatan hartarik delibra genzanzat. Eta gu zeren baikinaden hogendun Iainkoaren iujemendu aitzinean gaizkigile bezala, gure persona representa lezanzat, lurreko iuje baten aitzinean konparitu nahi izan da, eta haren ahoz kondemnatu, gu haren amorekatik zeruko iujearen aitzinean absolua era hogen-gabe estima gentezenzat.

        M. Pilatek bada inozent deklaratzen dik, eta eztik gaizkigile bezala kondemnatzen.

        H. Bata eta berzea egia da: ezen inozent eta hogen gabe deklaratzen da iujearen ahoz, aditzera emaiteagatik ezen eztuela bere merezituakgatik sufritzen, baina gureakgatik: badarik ere solemneki kondemnatzen da haren beraren sententiaz, ageri denzat ezen egiazki gure fiadore dela, kondemnationea guregatik bere gain rezebiturik, gu hartarik idoki genzanzat.

        M. Ungi diok. Ezen baldin bera bekatore baliz ezlukek fiadore abastant, berzeren bekatuen pagamendutan sufritzeko. Bada haren kondemnationea gure absolutionetan lizenzat, gaixtoen kontuko estimatu behar izan duk.

        H. Hala aditzen dut.

 

MINISTREA.

        Zeren kruzifikatu izan den, ekarten du gehiago, ezen ez baldin nehork berze herioz hil erazi ukan balu?

        H. Bai: Apostoluak ere erakusten duen bezala, dioenean ezen urkatu izan dela zurean, gure malediktionea bere gain har lezanzat, gu hartarik deskarga genzanzat. Ezen herio mota hura Iainkoaz maradikatua zen.

        M. Nola, ezta Iesus Iaunaren desohoratzea, erraiten denean ezen malediktionearen suiet izan dela, eta are Iainkoaren aitzinean?

        H. Ez: ezen malediktionea bere gain harturik, desegin ukan du hura bere berthutez, gu bere benediktioneaz bethe genzanzat: baina halakotz eztu benedikatu izatea behinere utzi ukan.

        M. Hots aitzina.

        H. Zeren herioa baitzen malediktione bat gizonaren gainean bekatuaren kausaz, Iesus Kristek hura iragan eta sufritu ukan du, eta sufrituz hari garaithu izan zaio. Eta erakusteko ezen haren herioa egiazkoa zela, ohortze nahi izan da berze gizonak bezala.

        M. Baina eztik irudi biktoria horretarik deus emendiorik ethorten zaikula, ikusirik ezen halakotz gu ezgarela hil gabe azkenzen.

        H. Horrek eztu deus egiten: ezen fidelen hiltzea ezta orain, bizitze hobe batetaratko iragaite bat baizen.

        M. Beraz eztiagu gehiagorik herioaren beldur izan behar, gauza izigarri bat baliz bezala, baina Iesus Krist gure Buru eta Kapitain bakoitz gure aitzindari iarri izan zaikunari, gu ez galdu baina salbatu nahi gaituenari gogotik iarreiki behar giaizkiok.

        H. Hala egiteko dugu.

 

MINISTREA.

        Ifernuetara iautsi izan dela erraiten duanean, zer erran nahi da hura?

        H. Ezen Iesus Kristek eztuela solament sufritu ukan herio naturala, zein baita arimaren gorputzetik separatzea, baina are haren arima ere herstura handitan ikan,

        dela: eta herstura hek S. Pierrisek herioaren dolore deitzen ditu.

        M. Eta zergatik hori egin izan da, eta zer moldez?

        H. Zeren bekatoren izenean pagamenduaren egitera Iainkoaren aitzinean presentatzen baitzen, behar zen herstura handi hura sendi lezan bere konszientian Iainkoaz abandonatua izan baliz bezala: eta are Iainkoa haren kontra aserre baliz bezala, abisme hartan zela oihu egin ukan zuen, Ene Iainkoa, ene Iainkoa, zergatik abandonatu nauk?

        M. Iainkoa bada aserre zena haren kontra?

        H. Ez baina behar zen hala afliji ledin, Esaiasez aitzinetik erran izan zena konpli ledinzat, Ezen Iainkoaren eskuaz io izan dela gure bekatuakgatik, eta gure inikitateak ekarri ukan dituela.

        M. Baina bera egiazko Iainko izan eta, nolatan herstura hartan ahal zateken Iainkoaz abandonatua izan baliz beza]a?

        H. Aditu behar da ezen bere natura humanoaren araura herstura eta extremitate hartan izan dela: eta haur egin ledinzat, haren dibinitatea zegoela denbora apur batetakotz gordea bezala, erran nahi dut, bere indarra erakusten etzuela.

        M. Baina nolatan ahal date, Iesus Krist, zein baita munduaren salbamendua, halako kondemnationetan izan ahal den?

        H. Ezta hartan izan, haren azpian egoiteko: ezen hala senditu ukan ditu erran diraden hersturak, non hezaz ezpaita garaithu izan: baina bataillatu izan da ifernuetako puisanzaren kontra, hura hauts eta desegin lezanzat .

        M. Horretarik ageri duk, zer diferentia den, hark sufritu duen tormentaren, eta Iainkoak bere hiran punitzen dituenen tormentaren artean. Zeren hartan, apur batetakotz izan dena, berzetan sekulakotzbaita: eta hartan sendi eraziteko ezten kolpe bat bezala izan dena berzetan heriotara zaurtzeko ezpata bat bezala baita.

        H. Hala da. Ezen ezta izan Iesus Kristek bethiere Iainkoa baithan esperanza ukan eztuen, halako herstura handietan ere: baina damnatzen diraden bekatoreak, desesperatzen eta despitatzen dirade Iainkoaren kontra blasfemiorekin.

 

MINISTREA.

        Erran diradenetarik ezagut ahal dezakegu Iesus Kristen heriotik zer probetxu dugun?

        H. Bai. Eta lehenik badakusagu ezen haren herioa sakrifizio bat dela, zeinez kontentatu eta pagatu ukan baitu guregatik Iainkoaren iujemendua: eta hala apazegatu ukan du Iainkoaren hira, eta gu harekin rekonziliatu eta baketu ukan gaitu. Gero badakusagu haren odola dela ikutze bat zeinez gure arimak makula orotarik xahutzen eta purgatzen baitirade: finalki, badakusagu ezen haren herioaz gure bekatuak iraungi izan diradela, sekulan Iainkoaren aitzinera eztatozenzat: eta halatan gure kontra zen obligationea iraungi izan da.

        M. Deus berze probetxurik etzaiku ethorten?

        H. Bai . Ezen herio haren berthutez, baldin Kristen egiazko menbro bagara, gutan gure gizon zaharra kruzifikatzen da, eta gure haragia mortifikatzen, gehiagorik guthizia gaixtoek gutan regna eztezatenzat.

        M. Dugun orain hurrenengo artikulua.

        H. Hereneko egunean resuszitatu izan da hiletarik: harzaz erakutsi ukan du bere burua biktorioso herioaren eta bekatuaren kontra. Ezen bere resurrektioneaz iretsi ukan du herioa, zathitu ukan ditu deabruaren estekailluak, eta haren puisanza guzia desegin.

        M. Resurrektione hori zenbat moldez probetxatzen zaiku?

        H. Hirurez. Lehenik, zeren harzaz konplituki iustitia irabazi izan baitzaiku. Gero zeren harzaz baitugu bahi segur bat, ezen gu ere resuszitaturen garela inmortalitate gloriatakora. Finalki, baldin hartan egiaz komunikatzen badugu oraindanik resuszitatzen gara bizitze berritara, Iainkoa bere borondatearen araura zerbitza dezagunzat.

 

MINISTREA.

        Hots aitzina.

        H. Igan izan da zeruetara.

        M. Baina hala igan izan da non gehiagorik lurrean ezten?

        H. Bai: ezen Aitak manatu zerauzan guzia, eta gure salbatzekotzat behar zen guzia egin zuenaz geroz: etzen mengoarik gehiagorik lurrean konbersa lezn.

        M. Eta haren zeruetarat igaiteaz zer probetxu dugu

        H. Handik probetxu doblea dugu. Ezen zeren Iesus Krist zeruan sarthu izan baita gure izenean, guregatik iautsi izan zen bezala, hara sartze eman ukan drauku, eta seguratzen gaitu, ezen lehen gure bekatuagatik ertsirik zaikun bortha orain irekirik daikula. Berzalde, Iainkoaren aitzinean guregatik konparitzen da, gure Ararteko eta Adbokat izateko.

        M. Baina Iesus Krist, zerurat igaiteaz, hala mundutik retiratu izan da, non gehiagorik gurekin ezten?

        H. Ez: ezen berzela erraiten du berak, seguratzen gaituenean ezen gurekin izanen dela munduaren finerano .

        M. Eta gorputzeko presentiaz gurekin egoiten da?

        H. Ez Ezen berze gauza da haren gorputz goiti zerurat igan izan denaz, eta haren berthute leku orotara hedatzen denaz.

        M. Nola aditzen duk erraiten duanean ezen bere Aitaren eskuinean iarria dela.

        H. Hitz hauk erran nahi dute, ezen bere Aitak eman draukala zeruko eta lurreko iaurgoa, gauza guziak reji eta goberna ditzanzat.

        M. Baina zer aditzen duk hik Eskuinaz, eta minzo aizen iarte horrez?

        H. Konparatione bat da lurreko prinzietarik hartua, zeinek bere loktenent ordenatzen dituztenak iar eraziten baitituzte bere eskuinean, haien izenean goberna dezatenzat.

        M. Beraz hik horrez eztuk aditzen S. Paulek erraiten duena baizen, erraiten duenean, ezen Elizaren buru ordenatu izan dela eta prinzipaltasun guzien garaira altxatu izan dela, eta izan guzien gaineko izen bat rezebitu ukan duela.

        H. Hala da.

 

MINISTREA.

        Goazen aitzina.

        H. Handik ethorteko da bizien eta hilen iujeatzera: erran nahi da, ezen behin agerturen dela zerutik iujeatzera, igaiten ikusi izan den bezala.

        M. Iudizioko eguna munduaren finerano ez izanen eta, nola diok hik ezen batzu bizi eta berzeak hil diratela ikusirik ezen gizon guziei ordenatu izan zaiela behin hiltzea?

        H. Kestione horretara S. Paulek ihardesten du, dioenean ezen orduan bizi diratenak, bertan muthaturen diratela: haien korruptionea aboli dadinzat eta haien gorputzak arranberri ditezenzat inkorruptible izateko.

        M. Hik aditzen duk beraz, muthatze hura hiltze bat bezala hetan izanen dela, zeren haien lehen natura abolituren baitate, berze estatu batetan resuszita ditezenzat.

        H. Horrela aditzen dut.

        M. Gure konszientiek rezebitzen dute konsolationerik batre, zeren Iesus Krist munduaren iujeatzera behin ethorteko den?

        H. Bai guzizko konsolatione handia. Ezen gu segur gara gure salbamendutan baizen eztela agerturen.

        M. Beraz azken iudizioaren eztiagu beldur izan behar.

        H. Ez, gure adbokataz eta gure gauza defendatzeko hartu duenaz berze iujeren aitzinera behar eztugunaz geroz.

 

MINISTREA.

        Gatozen orain hirurgarren partera.

        H. Hura da Espiritu saindua baithan dugun sinhesteaz.

        M. Sinheste horrek zer probetxu ekarten drauku?

        H. Ezagut dezagunzat ezen nola Iainkoak bere Seme Iesus Kristez redemitu eta salbatu ukan baikaitu, hala bere Espiritu sainduaz ere partizipant egiten gaituela redenptione eta salbamendu hunetan.

        M. Baina zer moldez?

        H. Nola Iesus Kristen odola baita gure purgationea eta ikutzea, hala Espiritu sainduak odol harzaz behar ditu gure konszientiak ihiztatu, xahu ditezenzat.

        M. Horrek klarokiago deklaratu behar likek.

        H. Erran nahi dut, ezen Espiritu sainduak gutan habitatzen denean sendi eraziten draukula Iesus Krist gure Iaunaren berthutea. Ezen Iesus Kristek egin drauzkigun gratiak, Espiritu sainduaren illuminationez aditzen ditugu eta hark gure bihotzetan zigilatzen ditu, eta gu gaitu rejeneratzen eta kreatura berri egiten: halako maneraz non haren moienez rezebitzen baititugu Iesus Krist baithan presentatzen zaizkigun on eta gratia guziak.

 

MINISTREA.

        Zer dugu orain gehiagorik?

        H. Laurgarren partea, non erraiten baita ezen sinhesten dugula Eliza katholikoa.

        M. Zer da Eliza katholikoa?

        H. Hura da, Iainkoak bizitze eternaleko ordenatu eta elejitu dituen fidelen konpainia.

        M. Nezesario da artikulu hori sinhets dezagun?

        H. Bai, baldin Iesus Kristen herioa, eta oraindrano erran den guzia ezdeustu nahi ezpadugu. Ezen guzietarik heldu den probetxua, Eliza da.

        M. Hik diok beraz, ezen oraindrano gure salbamenduaren fundamentaz eta kausaz mentione egin izan dela, Iainkoak Iesus Kristen moienez amoriotan rezebitu gaituen bezenbatean, eta konfirmatzen duela gratia haur gutan bere Espiritu sainduaz: baina orain gauza hauen konplimendua eta efektoa deklaratzen dela, seguranza handiagoren emaiteagatik.

        H. Egia da.

        M. Zergatik deitzen duk Eliza, Saindu?

        H. Zeren Iainkoak elejitu dituenak iustifikatzen eta purifikatzen baititu saindutasunetara eta inozentiatara, hetan bere gloria argi erazi dezanzat. Eta hunez Paulek abisatzen gaitu dioskunean, ezen Kristek redemitu duen Eliza sanktifikatu ukan duela, glorioso eta makula gabe denzat.

        M. Zer erran nahi da, Katholikoa, edo unibersala?

        H. Hitz haur da guri aditzera emaiteko, ezen nola ezpaita fidelen buru bat baizen, hala guziak gorputz bat egin behar diradela, halako maneraz non ezpaitirade anhitz Eliza, baina bat, mundu orotara hedatua.

        M. Eta Sainduen komunionea zer erran nahi da?

        H. Hori ezarten da Elizako menbroen artean den unionearen hobeki deklaratzeagatik. Halaber hunez aditzera emaiten zaiku, ezen Iaunak bere Elizari egiten drautzan ungi guziak diradela fideletarik batbederaren probetxutan eta salbamendutan, zeren guziek baitute komunione elkarrekin.

 

MINISTREA.

        Baina hik Elizari atribuitzen draukoan saindutasun hori perfekto da oraino?

        H. Ez, mundu hunetan bataillatzen deno. Ezen bethi dirade inperfektionezko relikiak, eta etzaizkio sekulan edekiren, bere buru Iesus Kristekin, zeinek sanktifikatzen baitu, perfektoki iunkta daiteno.

        M. Eta Eliza haur ezin berzela ezagut ahal daite sinhestez baizen?

        H. Iainkoaren Eliza bisiblea ere bada, eta haren ezagutzeko seignaleak eta merzak baditugu: baina hemen bereziki eta espezialki minzo da Iainkoak salbatzeko elejitu duen konpainiaz, zein ezin perfektoki begiz ikus ahal baitaite.

        M. Zer dugu gehiago?

        H. Sinhesten dut bekatuen barkamendua.

        M. Zer aditzen duk barkamenduaz?

        H. Ezen Iainkoak bere gratiazko ontasunaz fidelei faltak barkatzen eta kitatzen drauztela, haren iudizio aitzinean hek aipa ere eztakizkien, punitionetan.

        M. Hortik konkludi ahal zezakeagu ezen eztugula gure satisfaktionez merezitzen Iainkoak barka diezagun.

        H. Hala da: ezen pagamendua Iesus Iaunak egin ukan du, eta pena ekarri ukan du. Guzaz den bezenbatean rekonpensarik batre ezin ekar dirogu, baina Iainkoaren gratia eta liberalitate purez, gure falta guziez barkamendu rezebitu behar dugu.

        M. Zergatik artikulu hori Elizaren ondoan ezarten duk?

        H. Zeren nehork ezpaitu bekatuen barkamendurik inpetratzen, baldin lehen Iainkoaren populuarekin inkorpora ezpadadi, eta perseberatzen ezpadu unitatean eta komunionean Kristen gorputzarekin, eta halatan Elizako menbro egiazko den.

        M. Beraz Elizatik kanpoan ezin datek damnationerik eta heriorik baizen.

        H. Segura da hori: ezen fidelen komunionetik separatzen diradenek apart sekta dagitenzat, eztute salbatu izateko esperanzarik ukaiteko, separationetan dirateno.

 

MINISTREA.

        Danzugun orain goitikoa.

        H. Sinhesten dut haragiaren resurrektionea, eta bizitze eternala.

        M. Artikulu haur fedearen konfesionean zergatik ezarten da?

        H. Erakuts dakigunkat ezen gure felizitatea eztela lurrean konsistitzen. eta ezagutze hunez bi probetxu ditugu. Bata, ikas dezagunzat mundu hunetan herri arrotz batetan bezala iragaiten, hemendik ioan beharraz ardura pensatzen dugularik, eta gure afektionea lurreko gauzetan ezarten eztugularik. Berzea, Iaunak Iesus Kristez egin draukun gratiaren fruktua eta irabazia betheki senditzen ezpadugu ere, ezgaitezen izit ez gogo gaixta, baina begira gauden patientki rebelationeko egunerano.

        M. Resurrektione haur nola eginen da?

        H. Lehen hil diratenek harturen ditukeizte harzara bere leheneko gorputz berak, baina berze kalitatetan: erran nahi dut, ezen gehiagorik eztiratela herioren ez korruptioneren suiet izanen, substantia hura bera izanen badere. Eta orduan oraino bizi diratenak, resuszitaturen dituke Iainkoak mirakuloski, erran den muthatze laster harzaz.

        M. Eta resurrektione haur ezta onen eta gaixtoen komun izanen?

        H. Bai, baina konditione dibersetan. Ezen batak resuszitaturen dirate salbamendutara eta alegranzatara: eta berzeak damnationetara eta heriotara.

        M. Zergatik bada mentione egiten da bizitze eternalaz solament, eta ez ifernuaz?

        H. Zeren somario hunetan ezpaita mentionerik egiten fidelen konszientien konsolationetako gauzaz baizen, Iainkoak bere zerbitzariei egiten drauzten onez minzo da solament. Eta ezta deus aipa gaixtoez, zeren hek Iaunaren Resuman ikustekorik ezpaitute.

 

MINISTREA.

        Zein fundamenten gainean gure fedea fundatua den dakigunaz geroz, handik konkludi ahal dezakeagu fedea zer den.

        H. Egia da. Bada, Fedea da Iainkoak guregana duen amorioaren ezagutze segur bat eta fermu bat, bera bere Ebanjelioan deklaratzen zaikunaren araura ezen gure Aita eta Salbadore dela Iesus Kristen moienez.

        M. Eta fede haur buruz ahal dukegu, ala Iainkoaganik rezebitzen dugu?

        H. Eskripturak irakasten gaitu ezen fedea Espiritu sainduaren dohain singular bat dela, eta haur experientiaz ere badakusagu.

        M. Eta nola?

        H. Zeren baitakusagu gure adimendua, fedeaz rebelatzen zaikun Iainkoaren sapientia espirituala konprehendi ahal dezakeen baino flakuago dela: eta gure bihotzak difidentiatara, edo gure buruetaratko edo kreaturetaratko konfidanza gaixtotara emanak diradela. Baina Espiritu sainduak illuminatzen gaitu, neholetan ere berzela ezin adi genetzakeen gauzen aditzera: eta fortifikatzen gaitu seguranzatara, salbamendutako promesak gure bihotzetan inprimituz eta zigilatuz.

        M. Fede hunetarik zer on ethorten zaiku, hura dugunean?

        H. Hark iustifikatzen gaitu Iainkoaren aitzinean bizitze eternala dugunzat.

        M. Nola bada? ezta gizona obra onez iustifikatzen, sainduki eta Iainkoaren araura bizitzen dela?

        H. Baldin norbeit erideiten baliz hain perfektorik, egiaz iusto estima ahal leite: baina zeren guziak bekatore gaixoak baikara, gure dignitatea berzetan bilhatu behar dugu, Iainkoaren iujemenduari ihardestekotz.

 

MINISTREA.

        Baina gure obra guziak hain balio gutitako dira, non Iainkoaren aitzinean gratiarik ezin merezi dezaten?

        H. Lehenik gure natura eta ethorte propriz egiten ditugun obra guziak, dirade bizioso, eta halakotz ezin dirate Iainkoaren gogarako, baina aitzitik guziak ditu kondemnatzen.

        M. Hik diok beraz Iainkoak bere gratian rezebi gaitzakeen baino lehen bekaturik baizen ezin diadigula, arbore gaixto batek fruktu gaixtorik baizen ezin daidian bezala.

        H. Hala da egia. Ezen gure obrek kanpotik aparentia ederra badute ere, gaixto baizen ezin dirate, bihotza gaixto denaz geroz, zeinetara beha baitago Iainkoa.

        M. Hortik konkluditzen duk hik, kzen gure merituz ezin goga dezakegula Iainkoa guri ungi egitera: baina geuron kontra tharritatzen baizen eztugula.

        H. Horrela aditzen dut. Eta halakotz diot, ezen Iainkoak bere miserikordia eta ontasun hutsaz, gure obren konsiderationerik batre gabe, bere gratiaz rezebitzen gaituela Iesus Krist Iaunean, haren iustitia inputatzen draukularik gure baliz bezala, eta gure bekatuak inputatzen eztrauzkigularik.

        M. Nola diok beraz, gizona fedez iustifikatzen dela?

        H. Zeren sinhetsiz eta bihotzeko egiazko konfidanzaz Ebanjelioko promesak rezebituz, sartzen baikara iustitia hunetako posesionean.

        M. Hik diok ezen Iainkoak nola iustitia haur Ebanjelioan presentatzen baitrauku, hala haren rezebitzeko moiena ere fedeaz dela.

        H. Hori eta bera.

 

MINISTREA.

        Baina Iainkoak behin rezebitu gaituenaz geroz, haren beraren gratiaz egiten ditugun obrak etzaizkio plazent?

        H. Bai plazent zaizkio, liberalki bere ontasunagatik rezebitzen dituen bezenbatean, eta ez haien dignitateagatik

        M. Eta nola? eztirade digne rezebi ditzan, Espiritu sainduaganik prozeditzen diradenaz geroz?

        H. Ez, zeren bethiere gure haragiarenik zerbait inperfektione hekin nahasteka baita, eta harzaz makulatuak baitirade.

        M. Nolatan bada, ezpa zer moienez Iainkoaren gogarako ahal dirate?

        H. Baldin fedez eginak badirade, erran nahi dut, persona den segur bere konszientian, ezen Iainkoak eztituela bere seberitatean examinaturen, baina haien inperfektionea eta makulak Iesus Kristen puritateaz estaliren dituela, eta haren amorekatik perfekt balirade bezala estimaturen dituela.

        M. Baina halakotz erranen dugu ezen Kristinoa, Iainkoak bere ezagutzera deithu duen ondoan, bere obrez iustifikatzen dela, edo hekgatik merezi duela Iainkoak onhets dezan bizitze eternala demonzat?

        H. Ez, baina aitzitik kontrariora, ezen eskribatua da bizi denik eztela iustifikaturen nehor ere Iainkoaren aitzinean. Halakotz othoitz egiteko draukagu, eztadin gurekin iujemendutan sar, ez kontutara ethot.

        M. Baina halakotz hik eztuk aditzen ezen fidelen obra onak alfer diradela.

        H. Ez, ezen Iainkoak prometatzen du rekonpensaturen dituela, bai mundu hunetan bai berzean, largoki: baina hura guzia egiten du, zeren bere gratiagatik eta mertxedeagatik on baitarizku, eta estaltzen eta ohortziten baititu gure bekatuak, hezaz memoriorik ere ez egitekotan.

        M. baina sinhets ahal dezakegu iustifika gaitezenzat, obra onik egiten eztugula?

        H. Hori inposible da. Ezen Iesus Krist baithan sinhestea da, haren halako rezebitzea nolako presentatzen baitzaiku. Eta hark prometatzen drauku ez solament heriotik delibraturen gaituela, eta bere Aitaren gratian ezarriren gaituela bere inozentiaren merituz: baina bere Espiritu sainduaz rejeneraturen ere bagaituela, sainduki bizi erazi gaitzanzat

        M. Beraz hanbat falta duk, fedeak notxalenzen gaituen non hura bera baita obra on guzien erroa eta fundamenta.

        H. Hala da egia. Eta halakotz Ebanjelioko doktrina guzia konprehenditzen da bi punktu hautan: Fedean eta Penitentian.

 

MINISTREA.

        Zer da Penitentia?

        H. Penitentia da, gaizkiaz desplazer ukaitea eta ungiaren onhestea Iainkoaren beldurretik prozeditzen dela eta guri gure haragia mortifika eraziten draukula, Iainkoaren zerbitzuan Espiritu sainduaz gida eta goberna gaitezenzat.

        M. Hori duk Iainkoaren zerbitzuaz minzo ginenean egin izan zen dibisionearen bigarren punktua.

        H. Bai: eta erran dugu ezen Iainkoaren zerbitzatzeko forma egiazkoa eta lejitimoa dela, haren borondatea obedi dezagun.

        M. Eta zergatik?

        H. Zeren ezpaitu nahi gure fantasiaren araura zerbitza dezagun, baina bere borondatearen araura.

        M. Baina gure bizitzeko eta gobernatzeko zer regla eman ukan drauku?

        H. Bere Legea.

        M. Eta hark zer kontenitzen du?

        H. Bi aldetara partitua da: batak ditu laur manamendu eta berzeak sei: eta guziak hamar dirade.

        M. Eta dibisione hori nork egin du?

        H. Iainkoak berak, ezen hark Moisesi eman ukan zeraukan bi taulatan eskribatua, eta erran, ezen hura hamar hitzetan kontenitzen lizela.

        M. Zein da lehen taularen argumentua?

        H. Iainkoa nola ohoratu behar dugun.

        M. Eta bigarren taularena?

        H. Gure hurkoekin nola bizi behar dugun, eta zer haek zor drauegun.

 

MINISTREA.

        Errak lehen manamendua.

        Behadi Israel, Nik nauk hire Iainko Iauna, hi Egipteko lurretik, esklabotasuneko etxetik idoki audana. Eztuk nizaz berze Iainkorik ukanen ene aitzinean.

        M. Deklara ezak orain hori nola aditzeko den.

        H. Hatsean prefazio bat bezala egiten du Lege guziaren gainean. Ezen bere burua Eternal eta munduaren Kreazale deitzen duenean, manatzeko duen authoritatea erakusten du. Gero, haren doktrinan gozo eriden dezagunzat, erraiten du gure Iainko dela. Ezen gure Iainko eta Salbadore denaz geroz, razoin da gu ere haren populu egiazko eta obedient erakuts gaitezen.

        M. Baina Egipteko lurretik idokiteaz minzo denean etzaio espezialki Israeleko populuari minzo?

        H. Bai, gorputzaren arauez den bezenbatean: baina bekatuaren kaptibitate espiritualetik eta deabruaren tiraniatik idoki gaituen bezenbatean, guri guzioi ere jeneralki apertenitzen zaiku.

        M. Eta bere Legearen hatsean zergatik gauza horrez mentione egiten du?

        H. Zein itzaradoki eta obligatu garen haren borondate onari iarreikitera, eta berzela baigunegi zein ingrat ginatekeen aditzera digunzat.

        M. Eta lehen manamendu hunetan zer aditzen du somarioki?

        H. Hari berari apertenitzen zaion ohorea, hari berari reserba eta renda diezogun, berzetarat aldaratu gabe.

        M. Eta zein da hari berari apertenitzen zaion ohorea?

        H. Haren beraren adoratzea, inbokatzea, gure konfidanza guziaren hura baithan ezartea, eta halako berze gauza haren Maiestate sainduari berari apertenitzen zaizkanak

        M. Zergatik erraiten du, Ene aitzinean?

        H. Zeren hark guzia ikusten baitu, eta hura baita gizonen barneko pensamendu sekretuen ere iuje: aditzera emaiten eta deklaratzen drauku, ezen eztuela nahi kanpotiko konfesionez hura Iainko eduki dezagun solament, baina bihotz barneko afektione egiazkoz ere bai.

 

MINISTREA.

        Errak orain bigarren manamendua

        H. Eztraukak eurorri eginen imajina ebakirik, ez ezeinere figurarik, zeruan garaian diraden gauzenik, edo beherean lurrean, edo uretan lupean diradenenik. Eztituk hek adoraturen ez ohoraturen.

        M. Defendatzen du xoil imajinarik batre egin eztadin?

        H. Ez: baina defendatzen du imajinarik egin eztadin Iainkoaren figuratzeko, edo adoratzeko.

        M. Zergatik ezta sori Iainkoaren representatzea bisibleki?

        H. Zeren ezpaita konformitaterik batre Iainkoaren eta imajinaren artean: ezen Iainkoa Espiritu eternal, da eta inkonprehensible, eta imajina, material, korporal, korruptible eta bisible.

        M. Hik aditzen duk beraz, haren Maiestateari desohore egitea dela, haren molde hartan imajinaz representatzea.

        H. Egia da.

        M. Zer adoratione mota hemen kondemnatzen da?

        H. Norbeit imajina edo figura baten aitzinean presentatzen denean haren aitzinean othoitz egitera, belhaurikatzera edo gurtzera, edo zerbeit haren ohoretako seinaleren egitera, Iainkoa han erakusten balitzaiku bezala.

        M. Eztiagu beraz aditu behar ezen imajina ebakite, edo pintatze guzia jeneralki defendatzen dela: baina solament Iainkoaren zerbitzatzeko edo gauza bisibletan haren ohoratzeko, edo nola nahi den idolatriatan usatzeko egiten den imajina guzia.

        H. Hala da.

        M. Zer finetara harturen dugu manamendu haur.

        H. Nola lehen manamenduan deklaratzen baitu Iainkoak ezen bera dela berzerik gabe adoratu behar dena: halaber orain erakusten drauku zein den egiazki adoratzeko forma, superstitione eta manera karnal guzietarik retira gaitezenzat.

 

MINISTREA.

        Goazen aitzina.

        H. Gero mehatxu bat ezarten du dioela, Ezen ni nauk hire Iainko Iauna, Iainko borthitza, ielosia, aiten inikitatea haurren gainean bisitatzen dudana, hirurgarren eta laurgarren jenerationerano niri gaitz dariztenetan.

        M. Zergatik egiten du mentione bere indarraz?

        H. Aditzera eman dezanzat ezen bere gloriaren maintenitzeko asko botheretsu dela.

        M. Ielosiazko hitzaz zer erran nahi du?

        H. Bere kiderik edo lagunik ezin sufri dezakeela. Ezen nola bere ontasun handiagatik bera guri eman izan baitzaiku, hala nahi du gu ere osoki haren garen. Eta haur da gure arimen kastetatea, hari konsekratu eta dedikatu izatea. Berzalde, paillardiza espiritual bat da harenganik edozein superstitionetara aldaratzea.

        M. Nola aditzeko da ezen aiten inikitatea haurren gainean punitzen duela?

        H. Hobeki beldur eraziteagatik, erraiten du, ezen eztela hura ofensatzen dutenez mendekaturen solament, baina haien arraza ere maradikaturen duela haien ondoan.

        M. Eta hori ezta Iainkoaren iustitiaren kontra, batak berzeakgatik punitzen dituenean?

        H. Baldin leinu humanoaren konditionea konsidera badezagu, kestione hori hustu date. Ezen naturaz guziak gara maradikatuak, eta ezin Iainkoaz arrangura ahal gaitezke, garen bezala utziten gaituenean. Eta nola bere gratia eta amorioa erakusten baitu bere zerbitzarien gainean, haien haurrak benedikatzen dituenean. Halaber haren hiraren eta mendekioaren seignale bat da gaixtoen gainean, haien hazia malediktionetan uziten duenean.

        M. Zer dio gehiago?

        H. Emetasunez ere inzita gaitzanzat, kontinuatzen du bere proposa eta dio. Ni nauk miserikordia egiten drauedana milla jenerationetarano niri on dariztenei, eta ene manamenduak begiratzen dituztenei.

        M. Aditzen du ezen fidelaren obedientiak salbaturen duela haren arraza guzia, baldin gaixto bada ere?

        H. Ez: baina hanbatetarano bere fideletara hedaturen duela bere ontasuna, non haien amorekatik, haien haurrei ere bere burua ezagut eraziren baitraue: eta ez solament haragiaren arauez prospera eraziren dituela: baina bere Espirituaz sanktifikaturen ere badituela, haren borondatearen egitera obedient diraten bezala.

        M. Baina eztuk hori perpetual.

        H. Egia da. Ezen nola Iaunak reserbatzen baitu gaixtoen haurrei miserikordia egiteko libertatea hala fidelen haurretan ere badaduka plazer dituenen elejitzeko edo iraizteko botherea. Badarik ere hala guziei thornu emaiten draue, non nehork ezagut ahal baitezake, ezen promes haur eztela bano ez enganiotako.

        M. Zergatik hemen egiten du mentione milla jenerationez, eta mehatxuan ez hirurez edo laurez baizen?

        H. Hori egiten du aditzera emaiteagatik, ezen ungiz ere emetasunez eta miserikordiaz usatzera prestago dela ezen ez seberitatez edo gogortasunez: berak ere testifikatzen duen bezala, ezen ungi egitera gogabera dela, eta aserretzera berantkor.

 

MINISTREA.

        Gatozen orain hirurgarren manamendura.

        H. Eztuk eure Iainko Iaunaren izena banoki harturen.

        M. Zer erran nahi du horrez?

        H. Defendatzen drauku, eztezagun Iainkoaren izenaz abusa, ez solament desperiuruz, baina ezeta zin arinetan eta alferretan ere.

        M. Eta, bada lejitimoki Iainkoaren izenaz iuratzeko moienik?

        H. Bai, iuramendu nezesarioetan: hala nola egiaren sustengatzeagatik, beharra denean, eta karitatearen eta egiazko bakearen gure artean entetenitzeagatik.

        M. Iainkoaren desohoretan egiten diraden iuramenduak korrejitu baizen eztu deus berzerik nahi?

        H. Batez erraiten draukunean, guziez irakasten gaitu jeneralki, eztezagun Iainkoaren izena iagoitik aipa ere beldurekin eta humilitaterekin baizen, glorifika dezagunzat. Ezen nola saindu baita eta digne, guk ere haren izena hala aipatu behar dugu, non irudi ere eztakion nehori ezen menospreziatzen dugula edo haren ansiarik eztugula.

        M. Nolatan hori egin ahal dezakegu?

        H. Baldin Iainkoaz, ez haren obrez, pensa ezpadezagu, edo minza ezpagaitez haren ohoretan eta laudoriotan baizen.

        M. Hunen gainean zer dugu gehiagorik?

        H. Mehatxu bat ezarten du, ezen Iaunak eztuela inozentetan eta hogen-gabetan edukiren haren izena banoki harturen duena.

        M. Berzetan deklaratzen duenaren gainean jeneralki ezen Legea hautsren duten guziak punituren dituela, zer da hemen gehiago?

        H. Mehatxu hunezaz deklaratu nahi ukan du zenbat estimatzen duen bere izenaren gloria, erraiten duenean, ezen eztuela sufrituren nehork hura menosprezia dezan, eta menospreziazaleak punituren dituela: eta haur egiten du hura reberentiatanago eduki dezagunzat.

 

MINISTREA.

        Dugun orain laurgarren manamendua.

        H. Aizen orhoit Sabbath egunaz, hura sanktifika dezanzat. Sei egunez trabaillaturen aiz, eta eginen duk eure obra guzia. Baina zazpigarrena, hire Iainko Iaunaren Sabbathoa duk. Eztuk eginen hartan obrarik batre, ez hik, ez hire semek, ez hire alabak, ez hire muthillek, ez hire neskatok, ez hire idik, ez hire astok, ez hire borthez barnetik habitatzen den estranjerek. Ezen sei egunez egin zitik Iainkoak zerua eta lurra eta zerere hetan kontenitzen baita: zazpigarrenean reposatu izan duk. Harren benedikatu ukan dik Sabbath eguna eta sanktifikatu.

        M. Manatzen gaitu sei egunez trabailla gaitezen, zazpigarrenean reposa gaitezenzat?

        H. Ez sinpleki: baina sei egunez trabaillatzeko konjit emaiten duenean, zazpigarrena reserbatzen du eta reposatzeko destinatzen.

        M. Defendatzen drauku bada langite guzia asteko egunetarik batetan?

        H. Manamendu hunek badu zerbait konsideratione berezirik: ezen Sabbathoaren obserbationea Legeko zeremonia anzianoen parte bat da: eta Iesus Kristen ethorteaz abolitu izan da.

        M. Erran nahi duk ezen manamendu haur Iuduei apertenitzen zaiela, eta Testamentu zaharreko denborakotzat emana dela?

        H. Bai zeremonial den bezenbatean.

        M. Eta nola, badu deus zeremonial eztenik?

        H. Hirur gauzagatik egin izan da.

        M. Zein dirade hek?

        H. Repos espiritualaren figuratzeko: Elizako politiaren entretenitzeko: eta zerbitzarien solajeatzeko.

        M. Eta Zer aditzen duk repos espiritualaz?

        H. Gure obra proprietarik zesatzea, Iaunak gutan obra dezanzat.

        M. Nolatan hori egiten da?

        H. Gure haragia mortifikatuz, erran nahi dut, gure naturaz renuntiatuz, Iainkoak bere Espirituaz goberna gaitzanzat.

        M. Eta hori astean egun batez baizen ezta egin behar?

        H. Ardura egin behar da. Ezen hatsen garenetik finerano kontinuatu behar dugu gure mende guzian.

        M. Zergatik bada egun iakin bat horren figuratzeko asignatzen da?

        H. Ezta nezesario figuratzen duena gauza guzietan egiarekin bardin dadin, baina asko da zerbait gauzatan elkar aithor eta irudi duten.

        M. Zergatik zazpigarrena hartakotzat lehen ordenatzen da ezen ez zenbeit berze egunik?

        H. Zeren zazpitako kontuak perfektione signifikatzen baitu Eskripturan: eta halakotz da hura karazko perpetuitatearen denotatzeko. Halaber abisatzen gaitu, ezen gure repos espirituala eztela hatsen baizen mundu hunetan gareno, eta eztela konplituren mundu hunetarik ilki gaitezkeno.

 

MINISTREA.

        Baina gure Iaunak hemen allegatzen duen razoina zer erran nahi da, Ezen reposatu behar dugula, hura reposatu izan den bezala.

        H. Sei egunez bere obra guziak kreatu zituen ondoan bere obren konsideratzeko berezi ukan du zazpigarrena eta hartara inzitago gaitzanzat, bere exenplua allegatzen drauku. Ezen ezta deus hain desiratzekorik, nola haren irudira konforme izatea.

        M. Egun oroz Iainkoaren obrak meditatu behar dirade, ala astean egun batez asko da?

        H. Hori egun oroz egin behar dena da: baina gure infirmitateagatik egun iakin bat da hartakotzat espezialki berezia Eta haur da nik erran dudan politia.

        M.Eta egun hartan zer politia nehork eduki behar du?

        H. Orduan behar da populua bil dadin Iainkoaren egian instruitu izatera, othoitza komunen egitera, eta zein bere fedeaz eta relijioneaz testifikatzera.

        M. Nola aditzen duk, Iaunak manamendu haur zerbitzarien solajeamenduagatik ere eman duela?

        H. Berzeren suiektioneko diradenei zerbait pausu eman dakienzat. Eta haur politia komunaren edukiteko ere on da. Ezen egun bat pausatzeko asignaturik denean, goitiko denboran kostumatzen da batbedera trabailluan.

        M. Orain danzugun nola manamendu haur guri apertenitzen zaikun.

        H. Zeremoniaz den bezenbatean, hura abolitu eta iragan da. Ezen konplimendua Iesus Krist baithan dugu.

        M. Zer moldez?

        H. Zeren haren herioaren berthutez kruzifikatzen baita gure gizon zaharra, eta zeren haren resurrektioneaz resuszitatzen baikara bizitze berritara.

        M. Zer da bada manamendu hunetarik gelditzen zaikuna

        H. Iainkoaren hitzaren enzuteko, othoitza publikoen egiteko eta Sakramenduen administratzeko Elizan ordenatua den politia begira dezagun, eta fidelen artean den politia espirituala hauts eztezagun.

        M. Eta figuratzen zuen bezenbatean etzaiku deus probetxatzen?

        H. Bai: ezen bere egiari aplikatu behar zaio. Eta hura date, baldin Kristen menbro eginik, eta gutarik diraden obrak utzirik, Iainkoari gure buruak gobernatzera utzi badietzakogu.

 

MINISTREA.

        Gatozen bigarren Taulara.

        H. Haren hatsea da, Ohoraitzak eure aita eta ama

        M. Zer aditzen duk hik ohoratzeaz?

        H Haurrak diraden humil eta obedient bere aita-ametara, haei ohore eta reberentia ekarten drauelarik, aiutatzen dituztelarik, eta haien manuko diradelarik itzeradoki diraden bezala.

        M. Hots aitzina.

        H. Gero manamendu huni Iainkoak eratxekiten drauka promes bat, dioela, Hire egunak luza ditezenzat, eure Iainko Iaunak emaiten drauan lurraren gainean.

        M. Zer erran nahi da hori?

        H. Ezen bizitze luze Iainkoak emanen drauela aita-amak bide bezala ohoratzen dituztenei.

        M. Bizitze haur banbat miseriaz bethea denaren gainean: nola Iainkoak gratia espezialez gizonari prometatzen drauza ezen luzaki bizi eraziren duela?

        H. Mundu hunetako bizitzea hanbat miseriatara suiet badere, fidelarentzat Iainkoaren benediktione bat da: eta berzerik ezpaliz ere, zeren Iainkoak hek hemen entretenituz, bere amorio paternala erakusten baitraue.

        M. Eta berze aldera, erranen dugu ezen gazterik hiltzen dena, Iainkoaz maradikatua dela?

        H. Ez: baina aitzitik gerthaturen da batzutan, Iainkoak maiten dituenak, sarrienik mundu hunetarik retiraturen baitituke.

        M. Eta hori egiten duenean, nola bere promesa begiratzen du?

        H. Iainkoak mundu hunetan prometatzen drauzkigun on guziak, konditionerekin rezebitu behar ditugu gure arimek on eta behar duten bezenbatean. Ezen gauza guti bat lizate baldin haur bethiere aitzinean ioaiten ezpaliz.

        M. Eta zer izanen da aita-ametara desobedient izanen diradenez?

        H. Hek eztitu Iainkoak solament azken iudizioan punituren: baina hemen ere mendekaturen da haien gorputzetan, edo dela goiz hil eraziz, edo miserableki bizitzera utziz, edo zerbait berze moldez.

        M. Promes hunetan, ezta Kanango lurraz espezialki minzo?

        H. Bai, Israeleko haurrez den bezenbatean: baina orain hitz haur jeneralkiago hartu behar da. Ezen zein ere lekutan egoiten baikara, lurra harena denaz geroz, gure babitationea ere hark emaiten drauku.

        M. Manu horretarik bada deus gehiago?

        H. Aita-amez baizen, ez minzo izanagatik aditu behar dirade superior guziak, razoin bat bera denaz geroz.

        M. Eta zer razoin?

        H. Zeren Iainkoak gehientasuna eman ukan baitraue. Ezen ezta aita-amen, ez prinzien, ez goitiko superioren authoritaterik batre, Iainkoaren ordenanzaz baizen.

 

MINISTREA.

        Errak seigarren manamendua.

        H. Eztuk hilen.

        M. Hiltzale izatea baizen eztu defendatzen?

        H. Bai. Ezen Iainkoa bera minzo denaz geroz, eztrauku lege ezarten kanpotiko obren gainean solament, baina prinzipalki gure bihotzetako afektionen gainean

        M. Hik aditzen duk beraz, badela hiltze mota barnezko bat, Iainkoak manamendu hunetan defendatzen duenik.

        H. Hala da. Ezen gaitzeriztea eta borondate gaitza, bai eta nehori gaizki egiteko guthizia guzia, nehoren hiltze estimatzen da Iainkoaren aitzinean.

        M. Eta asko da nehori gaitzerizterik edo afektione gaixtorik ez ekartea?

        H. Ez: ezen Iainkoak gaitzeriztea kondemnatzen duenean, aditzera emaiten drauku, manatzen gaituela elkar onhets dezagun, afektione onez eta hipokrisia gabe, batak berzearen ona prokura dezagun.

        M. Errak zazpigarren manamendua.

        H. Eztuk paillardaturen

        M. Deklara ezak zer den horretako somarioa.

        H. Paillardiza guzia dela gauza maradikatua Iainkoaren aitzinean. Eta halakotz, baldin haren hira gure gainera erekarri nahi ezpadugu, hartarik begiratu behar garela.

        M. Eta manamendu hori ezta aitzinago hedatzen?

        H. Bethiere konsideratu behar dugu Legea ezarten duenaren natura, ezen hura, eztago beha kanpoko obretara solament, baina bihotzeko afektionaren eskez dago.

        M. Zer dakarke bada gehiago?

        H. Gure gorputzak eta arimak Espiritu tenple diradenaz geroz, bata eta berzea xahu eta pur begira ditzagun: eta garen kaste, ez eginez solament, baina desirez, hitzez, eta jestuz: hala non, paillardizari dagokan maneraz gutan deus makulaturik ezten.

 

MINISTREA.

        Gatozen zortzigarrenera.

        H. Eztuk ebatsiren.

        M. Manamendu horrek iustitiaz punitzen diraden ohoinkeriak defendatzen ditu, ala aitzinago hedatzen da?

        H. Berzeren onaren gureganatzeko moien gaixto guzia defendatzen drauku: edo dela bortxaz, edo enganioz, edo Iainkoari plazent etzaion berze moldez.

        M. Asko da eginetik begiratzea, ala borondatea hemen ere aditzen da?

        H. Bethiere hunetara ethorri behar da, zeren legea ezarten duena espiritual baita, ezen eztela sinpleki ohoinkeria exterioraz minzo solament, baina berzeren damutan onhasun ukaiteko entrepresa, deliberatione, borondate eta enseiu guziaz.

        M. Zer bada egiteko da manamendu hunen begiratzekotz?

        H. Gure eginbidea egin behar dugu eta prokuratu nori berea begira dakion.

        M. Zein da bedratzigarren manamendua?

        H. Eure hurkoaren kontra testimoniaje falsurik eztuk erranen.

        M. Defendatzen drauku iudiziotan ez desperiuru izatea, ala neholere hurkoaren kontra gezurrik ez erraitea?

        H. Mota batez minzo da, baina harzaz doktrina jeneral bat emaiten drauku, eta hura da, Eztezagun falsuki gure hurkoa gaitzerran, eta eztakion gure gaitz erraiteaz bere onetan ez bere faman kalterik ethor.

        M. Zergatik bereziki desperiuru publikoez minzo da?

        H. Guk, gaitzerraiteko eta difamatzeko bitio haur hastio handitanago dugunzat, aditzera emaiten draukularik ezen nor ere bere hurkoaren falsuki kalumniatzen, edo difamatzen kostumatzen baita, erraxki iudiziotan desperiuratzera ere ethorriren dela.

        M. Defendatzen du nehoren kontra gaizki minzatzea, ala gaizki pensatzea ere bai?

        H. Bai bata bai berzea, lehen erran diraden razoinen araura. Ezen gizonen aitzinean egitea gaizki dena, pensatzea ere gaizki da Iainkoaren aitzinean.

        M. Danzugun bada somarioki horrek zer erran nahi duen.

        H. Irakasten gaitu ezgaren gaizki iujeatzera eta difamatzera emanak, baina egiak emaiten duen lekurano estimatione on gure hurkoaz ukaiten, eta gure hitzetan eta maneretan haren fama onaren begiratzen enseia gaitezen.

 

MINISTREA.

        Gatozen orain azken manamendura.

        H. Eztuk guthiziaturen eure hurkoaren etxea: eztuk guthiziaturen eure hurkoaren emaztea, ez muthilla, ez neskatoa, ez idia, ez astoa, ez haren den gauzarik batre.

        M. Lege guzia espiritual denaz geroz, hik hanbatetan erran duan bezala, eta berze manamenduak ez obra exterioren solament, baina barneko afektionen ere reglatzeko diradenaz geroz, zer gehiago hemen erraiten da?

        H. Berze manamenduetan Iaunak nahi ukan ditu gure afektioneak eta borondateak reglatu eta drezatu: hemen, lege eman nahi ukan draue gure pensamenduei, zeren hek berekin baitute zerbait guthizia eta desir, borondate pausatze batetara heltzen ezpadirade ere.

        M. Aditzen duk hik bekatu dela, persona fidelari gogora ethor ahal lekidion tentationerik xipiena ere, hartan gogorik ezar ezpadeza eta resisti badiezo, eta batre konsenti ezpadeza ere?

        H. Gauza segura da ezen pensamendu gaixto guziak, gure haragiaren infirmitatetik heldu diradela, konsentimendurik ezar ezpadezagu ere: baina nik erraiten dudana da, ezen manamendu haur minzo dela, gogorik egin gabe ere nehoren bihotza kilikatzen eta inzitatzen duten guthiziez, arrest egitera ethorten ezpadirade ere.

        M. Hik diok beraz, ezen nola gogoan konsentimendurekin arrestatzen eta deliberatzen diraden afektione gaixtoak oraindrano hunki eta kondemnatu izan baitirade, hala manamendu hunetan ere Iaunak halako perfektione bat gureganik nahi duela baieta galdegiten, non gure bihotzetan sar ere eztadin, gaizkira inzita dezakeen guthiziarik batre.

        H. Egia da.

        M. Lege guziaren somario bat egin ahal ginezake orain?

        H. Bai, aisitki ere, bi artikulutara hura itzuliz: eta lehena da, Onhets dezagun Iainkoa, gure bihotz guziaz eta gure arima guziaz eta gure ahal guziez. Berzea da, Onhets dezagun gure hurkoa, gure buruak bezala.

        M. Nola da Iainkoaren egiazki onhestea?

        H. Baldin hura onhets badezagu Iainko bezala, erran nahi dut, baldin hura Iaunetan, Iabetan, Salbadoretan eta Aitatan ezagut eta eduki badezagu: eta onheste hunekin behar dirade beldurra, ohorea, konfidanza eta obedientia.

        M. Zer erran nahi da gure bihotz guziaz, gure arima guziaz eta gure ahal guziez?

        H. Erran nahi da, Onhets dezagun Iainkoa halako zelo eta afektione batez, eta halako gorthasun batez, non gutan ezten ezeinere desirik, ezeinere borondaterik, ezeinere enseiurik, ez pensamendurik onherizte hunen kontretakorik.

        M. Eta bigarren artikulua zer erran nahi da?

        H. Hala nola hanbat emanak baikara gure buruen onhestera, non afektione hunek goitiko guziak iragaiten baititu, halaber gure hurkoaganatko karitateak ere hala leku duen gure bihotzetan, non hark gida eta goberna baikaitzake, eta gure pensamenduen eta obren regla baitate.

        M. Nor aditzen duk hik gure hurkoaz?

        H. Ez solament gure ahaideak eta adiskideak, edo gurekin familiaritate dutenak, baina ezagutzen ere eztitugunak eta gure etsaiak ere.

        M. Eta hek zer koniunktione dute gurekin?

        H. Iainkoak guzien artean ezarri duen koniunktioneaz lothuak dirade gurekin: eta hura da halako non nehoren malitiaz ezin aboli ez hauts baitaite.

        M. Hik erran nahi duk beraz ezen baldin norbeitek gaitz badarizku, hura haren propritik dela, baina halakotz, Iainkoaren ordenanzaren arauez, bethi gure hurko dela, eta halakotan eduki ere behar dugula.

        H. Hala da egia.

        M. Legeak egiazki Iainkoaren zerbitzatzeko forma erakusten duenaz geroz, Kristinoak eztu bizi behar, hark manatzen duen bezala?

        H. Bai: baina halako infirmitatea da gutan guziotan, non nehork ezin bere eginbidea egin baitezake perfektoki.

        M. Zergatik bada Iaunak, gure ahala iragaiten duen perfektione bat gureganik galdegiten du?

        H. Eztu deus galdegiten, gu egitera itzeradoki ezgarenik. Goitikora, baldin Legnean manatzen zaikun formaren araura bizitzen zinez enseia bagaitez, perfektionezko eginbidetik urrun bagara ere, Iaunak eztrauku eskaz garena inputatzen ez kontatzen.

        M. Gizon guziez minzo aiz jeneralki ala ez fidelez baizen?

        H. Iainkoaren Espirituaz rejeneratu ezten gizonak, den punkturik xipiena ezin egiten has ere dezake. Gehiago, Legetik zenbeit parte konplitzen luenik erideiten baliz ere, ezin halakotz kito ahal lizate. Ezen Iainkoak maradikatu deklaratzen ditu Legean diraden gauza guziak konplituren eztituztenak.

 

MINISTREA.

        Horretarik konkluditzeko diagu, ezen bi gizon mota diraden bezala, bi ofizio dituela Legeak.

        H. Egia da. Ezen eztu infideletan deus berzerik egiten, hek Iainkoaren aitzinean exkusa gabe egiten baititu baizen. Eta haur da S. Paulek erraiten duena, Legea herioaren eta damnationearen ministerio deitzen duenean. Baina fidelak baithara berze ofizio du.

        M. Eta zein?

        H. Lehenik, zeren Legeak irakasten drauenean nola bere obrez ezin iustifika daitezken, humiliatuz disposatzen baititu bere salbamenduaren Iesus Krist baithan bilhatzera. Gero egin ahal dezaketen baino gehiago Legeak galdegiten duenean, harzaz abisatzen ditu, Iaunari othoitz dagioten indar eta bothere eman diezen, eta bere buruak bethiere hogendun ezagut eraziten drauzte, urgulutsu eztitezenzat. Berzalde, bridaturik bezala dadutza fidelak, Iainkoaren beldurrean eduki ditzanzat.

        M. Erranen diagu beraz, ezen mundu hunetan gareno iagoitik Legea konplitzen ezpadugu ere, eztela gauza mengoa gabea, zeren gureganik halako perfektione bat galdegiten duen. Ezen halatan irakasten giaitik, zer xedetara ari behar dugun, gutarik batbedera bethi hartara, Iainkoak egin draukan gratiaren arauez, heltzen enseia eta abanza dadinzat.

        H. Hala da egia.

        M. Eta eztugu iustitia guziaren regla perfekta Legean?

        H. Bai hanbat perfekta, non ezpaitu Iainkoak gureganik deus berzerik galdegiten hari garreitzan baizen, baina harzaz berzalde zerere gizonak egiten baitu, hura guzia arbuiatzen eta iraizten du. Ezen ezta haren gogarako sakrifiziorik obedientia baizen.

        M. Zer probetxu egiten dute beraz Profetek eta Apostoluek egiten dituzten admonitione remonstranza, manamendu eta exhortatione guziek?

        H. Hek eztirade Legearen egiazko deklaratione baizen zein ezpaitirade haren obedientiatik gure harzaragarri, baina hartara gidagarri.

        M. Baina eztik nehoren bokatione partikularez mentionerik egiten.

        H. Manatzen duenean nori berea renda dakion, handik erraxki konkludi ahal dezakegu, gure batbederaren bizitze motan, zerik den gure eginbidea. Eta badugu berzalde, erran den bezala, Eskriptura guzian manamenduetarik batbederaren deklarationea. Ezen Iaunak hemen somarioki ezarri duena, berzetan luzakiago eta xehekiago traktatzen du, konplituki instruituak garenzat.

 

MINISTREA.

        Iainkoaren ohoratzeko bigarren parteaz, obedientiaz, asko luzaki minzatu garenaz geroz, minza gaitezen orain hirurgarren parteaz.

        H. Hirurgarrena, gure behar guzietan Iainkoaren inbokatzea dela erran dugu.

        M. Aditzen duk ezen hura bera inbokatu behar dela?

        H. Bai: ezen hori da haren Dibinitateari dagokan ohore propri bat, eta horren galdez dago.

        M. Eta hori horrela bada, zer moldez permetitzen zaiku gure aiutatan gizonen rekeritzea?

        H. Bi gauza hautan, diferentia handia da: ezen Iainkoa inbokatzen dugunean testifikatzen dugu, ezen deus onik eztugula uste harenganik baizen, eta ezgarela berzetara retiratzen: badarik ere gizonen aiuta bilhatzen dugu hark berak permetitzen draukun bezenbatean, eta haaei gure aiutatzeko bothere eta moien emaiten drauen bezenbatean.

        M. Hik aditzen duk beraz ezen gizonetarik aiuta galdatzea, eztela Iainkoa bera inbokatu behar dugunaren kontra, zeren ezpaitugu gure konfidanza hetan ezarten ez hetara buru egiten, Iainkoak bere onen administrazale eta despenser gure aiutatan ordenatu dituen bezenbatean baizen.

        H. Hala da. Eta zerere ungi hetarik ethorten baitzaiku, Iainkoaganik beraganik bezala rezebitu behar dugu, nola egiazki hark igorten baitrauku haien eskuz.

        M. Eta eztrauegu gizonei eskerrik eman behar egiten drauzkiguten ungiez eta plazerez?

        H. Bai: are berze razoinik ezpaliz ere zeren Iainkoak bere onetarik haien eskuz guri komunikatzeko ohore hura egiten drauen, ezen hala egiten duenean, hetara ere obligatzen gaitu eta nahi du hetara itzeradoki garen.

        M. Hortik posible da konkludi ahal dezagun, ezen Aingerurik ez mundu hunetarik berzerat ioan diraden sainduetarik batre eztugula inbokatzeko.

        H. Bai: Ezen Iainkoak saindu hilei gure aiutatzeko kargurik nehonere eztraue eman. Aingeruez den bezenbatean, Iainkoa gure probetxutan hezaz zerbizatzen badere eztu nahi ordea hek inboka ditzagun, ez hetara retira gaitezen.

        M. Horlatan hik erran nahi duk ezen Iainkoak berak ezarri ukan duen ordenanzaren araura ezten guzia, haren borondatearen kontra dela.

        H. Hala da ezen Iainkoak berak emaiten draukunaz kontent ezpagara, seignale segura da ezen infidel garela. Gehiago, baldin gure rekursa haren manamenduaren araura Iainkoagana beragana ukan bidean, Saindu hiletara edo Aingeruetara retira bagaitez, edo zerbait konfidanza hetan ezar badezagu, idolatriatan erorten gara, Iainkoak beretzat ber reserbatu duena haei atribuitzen eta emaiten drauegun bezenbatean.

 

MINISTREA.

        Danzugun orain Iainkoari othoitz egiteko maneraz. Asko da mihiz othoitz egitea, ala espiritua eta bihotza ere nezesario dirade?

        H. Ezta mihia bethi nezesario, baina adimendua eta afektionea bethiere behar dirade.

        M. Nolatan hori forogaturen duk?

        H. Iainkoa, nola Espiritu baita, espirituaren eta bihotzaren galdez dago, eta prinzipalki orationean, zeinez harekin komunikatione baitugu. Eta halakotz da, ezpaitraue prometatzen hurbil izanen zaiela egiazki inbokaturen dutenei baizen: eta kontrariora, maradikatzen ditu fiktionez eta hipokrisiaz afektionerik gabe hari othoitz eginen draukaten guziak.

        M. Beraz mihi hutsez afektionea gabe erraiten diraden orationeak alfer dituk.

        H. Eztirade alfer solament, baina Iainkoari desplazent ere bazaizkio.

        M. Bada othoitzerik egitean nolako afektionea behar dugu?

        H. Lehenik behar da ezagut eta sendi dezagun gure miseria eta paubrezia, gero sendimendu hunek enjendra dezan gutan desplazer bat eta herstura bat: gehiago behar dugu, gure bihotzak othoitz egitera iraxeki eta enflama ditzakeen Iainkoaganik gratia inpetratzeko desir bat.

        M. Eta hori gure naturatik heldu da, hala Iainkoaren gratiatik?

        H. Iainkoak berak gutan obra dezan behar da: ezen gu sorregi gara: baina Iainkoaren Espirituak erran ezin daitezkeen suspirioetara iuzitatzen gaitu, eta formatzen du gure bihotzetan, Iainkoak berak gureganik orationean galdegiten duen bezalako afektione bat eta zelo bat, S. Paulek erraiten duen bezala.

        M. Eta horrez erran nahi duk ezen Iainkoaren Espirituaren begira egon behar dugula, eta othoitz egitera ezgarela solizitatu eta inzitatu behar?

        H. Ez: aitzitik kontrarioa: ezen fidelek bere buruak othoitz egitera hotz eta nagi ezagutzen dituztenean, behar da othoitz dagioten Iaunari, nahi dituen othoi, bere Espirituaz inflamatu eta behar bezala othoitz egitera moldatu.

        M. Baina hik eztuk aditzen othoitz egitean mihia guziz alfer dela.

        H. Ez: ezen anhitzetan mihiak aiutatzen du espiritua eta Iainkoaganik aldaratzetik begiratzen. Eta berzalde, gure berze menbro guzien gainetik mihia Iainkoaren ohoretan enplegatzeko eman izan zaikunaz geroz, razoin da haren ahal guzia gauza orotan hartara aplika dadin: eta anhitzetan, bihotzeko afektione handiak uste gabean ere mihia minza eraziten du.

        M. Hori horrela denaz geroz, zer emendio du nehork berak aditzen eztuen lengoajez othoitz egitea?

        H. Hura ezta othoitz egite, baina hipokrisia eta Iainkoaren desohoratze eta trufatze bat da.

 

MINISTREA.

        Iainkoari othoitz egiten draukagunean, probetxaturen garen, ala ez, iakin gabe benturan othoitz egin behar dugu, ala segur behar gara izan gure othoitzak enzunen diradela.

        H. Gure othoitza guzietan fundament haur behar dugu bethiere, ezen Iainkoak enzunen gaituela, eta galdegiten dugun guzia beharra dugun lekurano emanen draukula: halakotz dio S.Paulek, ezen Iainkoaren egiazki inbokatzea fedetik heldu dela. Ezen baldin Iainkoaren ontasunaz eta gureganako amorioaz segura ezpagaitez, ezin hura egiazki inboka dezakegu.

        M. Zer izanen da bada dudan othoitz egiten dutenez dudatzen dutelarik Iainkoak enzunen dituenez bai, ala ez?

        H. Halako othoitzak alfer dirade eta bano, zeren ezpaitirade ezeinere promesen gainean fundatuak. Ezen sinhesterekin eska gaitezen manua dugu, baieta promesa, ezen enzunen garela.

        M. Baina dakigun, nondik ezpa nolatan ahal gendukeen konfidanza hori, eta Iainkoaren aitzinean presentatzeko hardieza, ikusirik ezen guziz indigne eta bekatore garela?

        H. Lehenik baditugu promesak, eta gu indigne izanagatik, dudatu gabe, hetan fundatu eta fermatu behar gara. Gero berzalde, baldin Iainkoaren haur bagara, berak bulkatzen eta inzitatzen gaitu bere Espirituaz, harengana gure egiazko Aitagana bezala familiarki retira gaitezen. Eta zeren bekatore gaixo eta lurreko xixari baizen ezpaikara, haren maiestate handiaren aitzinean konparitzera beldur ezgarenzat, emaiten drauku Ararteko, Iesus Krist bere Seme gure Iauna, haren amorekatik sartze ukanik, eztagigun dudarik ezen gratia eginen zaikula.

        M. Eta badadukak hik ezen eztugula Iainkoa inbokatu behar Iesus Krist Iaunaren izenean baizen?

        H. Hala aditzen dut nik. Ezen hala dugu manu expresa promesarekin, ezen haren interzesionearen berthutez, gure othoitzak enzunen diradela.

        M. Beraz ezgiaitik nehork temerario ez arrogant estimatzeko baldin familiarki Iainkoagana retiratzen bagara Iesus Krist Adbokat dugula eta hura aitzineko ezarten dugula, haren moienez Iainkoak gu ere bere gogarako eduki eta enzun gaitzanzat.

        H. Ez: ezen molde hartan othoitz ari dena, Iesus Kristen ahoz othoitz egiten balu bezala da, zeren berak eman baitrauku libertate hura, eta berak interzeditzen eta adbokatzen baitu guregatik.

 

MINISTREA.

        Minza gaitezen orain gure orationeak zer substantiatako eta nolako behar diraden. Othoitz egiten dugunean galdegiteko dugu gogora ethorten zaikun guzia, ala badugu hunen gainean regla iakinik?

        H. Baldin gure fantasiari bagarreitza, gaizki reglatuak izanen dirade gure orationeak. Ezen hanbat gara itsu eta ignorant, non zer galdegiteko dugun, ez zer behar dugun ezin iujea baitezakegu, eta hanbat dirade gure desirak desordenatuak, non behar baita brida eduki diezegun.

        M. Zer remedio bada horren gainean?

        H. Ezta berzerik, Iaunak berak irakats gaitzan baizen, nola behar den hobeki dakusan bezala: eta behar dugu kuasi eskutik bezala gida gaitzan, eta gu hari iarreiki gakizkion.

        M. Eta horren gainean zer instruktione eman ukan drauku?

        H. Eskriptura guzia instruktionez bethea da, baina xede iakin bat eta egiazko bat genduenzat, eman ukan drauku Iaunak regla eta forma, zeinetan baitirade laburki, gure oratione guzietan galdegitera permetitzen ezpa manatzen zaizkigun gauza guziak.

        M. Danzugun bada hura.

        H. Iesus Krist Iauna bere diszipuluek othoiztu kutenean, irakats litzan zer moldez othoitz egin behar luten. Ihardets ziezen, Othoitzerik eginen duzuenean, albeitzinarrate hun