www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jarritako bertsoak
Pello Errota
1879-1919, 1963

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Jarritako bertsoak, Pello Errota (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1963

 

 

aurrekoa hurrengoa

III. BERTSO BERRIAK

 

Lenago nitzaden ni

alpargaterua,

artan e bazeguan

naiko endrerua,

gero argintzarako

egin zat gogua,

irabaztiagatik

jornal aundigua.

 

Ni jakinda negoan

nola ibilli zian,

nigana notiziak

allegatzen zian,

juan da esan nion

berari etxian:

«Juana, etzaude noski

lenagoko itzian».

 

Juana ori armoniyan

altutik asi zan,

neroni ere ixilik

egongo ez nitzan,

fameliya orduko

oeratua izan,

aita alkandora utsik

gugana etorri zan.

 

Aditu zutenian

bulla ori dana,

larri asko etorri

ziraden gugana,

aita alkandora utsik,

jantzi gabe ama,

........................

........................

 

 

Len bezela izateko

aitak eta amak,

baietz erantzun zuan

laister asko Juanak,

itza goardatzen du

berez fiña danak,

baño palsuarekin

orrelako lanak.

 

Orain abisatzen dit

palsuak bezela,

nik ere bai aditu,

arritzen nitzala,

lenagoko itzian

konforme etzala,

nai banuan beste bat

billatu nezala.

 

........................

........................

etzuala ukatzen

itza emana zala,

kalian mantentzia

ikaratzen zala,

bestela ura pozik

ezkonduko zala.

 

Begira zagun ondo

mundu zabalian,

zurekin zein daguan

igualdadian,

jantzi eta mantendu

formalidadian,

ederragua pranko

badago kalian.

 

........................

deritzaionari

abisatutzen diot

dam'orren aitari,

arto-etxe on batera

bial zala ori,

an gustora egon dedin

eder eta lori.

 

Antonio ............

grazi neronena,

.........-n jaio ta

Antxon nagoena,

Juanarentzako kantak

jarri ditutena,

au da errespuesta

zure kartarena.

 

Juana ...............

dam'orren graziya,

..........-ko ........-en

jaio ta aziya,

kalian daguala esanez

mantenu eskaxiya,

izan ere nork ase

puska ori guziya?

 

aurrekoa hurrengoa