www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jarritako bertsoak
Pello Errota
1879-1919, 1963

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Jarritako bertsoak, Pello Errota (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1963

 

 

aurrekoa hurrengoa

V. BERTSO BERRIAK

 

Juana Joxepa, ........ ori

ondoren ibilli zana,

............ apellidua

Joakin da nere izena,

gañera berriz nere opizioz

errotan bizi naizena,

jaiotzaz ere ...........kua,

au da izketa zuzena.

 

Dama orren aitak nere aitajauna

billatu zuan lenbizi,

gu alkarrekin esposatuta

nai guñubela ikusi,

arren berriya al zan lenena

egin nezala ikasi,

gero azkenian zer egin didan

biar det adierazi.

 

Aita jaun ori allegatu zat

ordena zuan bezela,

ta esan zidan ezkondutzeko

aukera ederra bazala,

Juana Joxepa ............. ori

nitzaz gustatutzen zala,

errespuesta nik eman nion

gero egongo nitzala.

 

Aurrenekuan kasorik ez nik,

eldu da bigarrenian,

denbora asko baño lenago

andikan ondorenian,

zakubarekin etorri eta

jarri zat aldamenian,

ikasi arte etzegon ori

oso deskansu onian.

 

Irugarren txandan etorri eta

izpidia zan asiya,

pretensiyua nola izan nuan

esan nion lenbiziya,

neskatxa orrek errespuesta:

«Iya artu nun etsiya»,

egun orretan egin genduan

geren ezkontza guziya.

 

Dama orren aitak, aren etxera

biar nuala ezkondu,

nik esan nion neskatxari ta

ezetz aguro esan du:

«Gure ugazama gaiztua da ta

arekin nola konpondu?

naiako nuke beste leku bat

eskojituko bazendu».

 

Izketa oiek ola pasata

ustez seguru nobiya,

itara jun zan bide luzian

ebakitzera gariya,

etorri zanian juan nintzaion,

ori da zuzen egiya,

orduko oien izketa etzan

neretzat gustagarriya.

 

...............................

...............................

neskatxa ori aldamenian

orduban zitzaidan jarri,

ugazama're azaldu zan da

danak begira alkarri,

despedidaren nobedadia

orduban zan irakurri.

 

Orain kontari or omen dabil

gezurti zar bat bezela,

beste aitzekirik sortu ezinda

leiotik sartzen nitzala,

etxe orretan ez det itzegin

aita testigu etzala,

pozaz zoratzen jarriya nago

zugandik libre naizela.

 

aurrekoa hurrengoa