www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jarritako bertsoak
Pello Errota
1879-1919, 1963

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Jarritako bertsoak, Pello Errota (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1963

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI. BERTSO BERRIAK

 

Aditzerak emango

dizkizuet kantan,

sekula ez naiz ibilli

biar eztan plantan;

ez iñor engañatzen

zu bezela tranpan,

Arozpide eztago

andregaien paltan.

 

Andregai asko dago

gaurko egunian,

orregatikan nago

deskansu onian;

ezkontza galdu dala

jakin dutenian,

iru etorri zaizkit

biyaramonian.

 

Nere barrena dago

guztiz alegere,

ikus'itudanian

ainbeste mirabe;

izarrak dirurite,

ederrak alare!

egitia espero det

andre baten jabe.

 

Maria Oñ-Ederra,

zerez Debakua,

iruri despedida

len emandakua,

orrela uzten badezu

laugarren majua,

etzera aterako

neskatxa bapua.

 

Ara nola diraden

gizon oien pamak,

batere aztu gabe

jarri ditut danak

zurekiko tratuak,

paper oien lanak,

Pamplonako premiyuak

pagatze'itu danak.

 

aurrekoa hurrengoa