www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jarritako bertsoak
Pello Errota
1879-1919, 1963

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Jarritako bertsoak, Pello Errota (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1963

 

 

aurrekoa hurrengoa

I. BERTSO BERRIAK

        (1886)

 

Erregu egin zazu,

Ama, gugatikan,

irten geran medioz

bada Zugatikan,

kuadrilla aundia gatoz

Asteasutikan,

Birjiña zuri agur bat

egiteatikan.

 

Aloña mendian daukagu

Birjiña bat arantzan,

zerbait esan nai nuke nik

orren alabantzan,

lagunduko didala

nago esperantzan,

beragatikan asi naiz

orren konfiantzan.

 

Lagunduko didala

nik daukadan poza,

artu dedan medioz

orren esperantza,

bestela ni ez naiz

ezertako gauza,

anparatu bada

Santa milagrosa.

 

Aloña mendian ori

arantzan jarri zan,

ezta presentatua

utsaren peskisan,

ark ondo bai zekian ba

guk premiña izan,

guri lagundutzeko

zerutik jetxi zan.

 

Koronazio bat degu

Arantzazu mendian,

ura ikustera gatoz

txit gogo aundian,

artzai on bat arturikan

geren konpañian,

Birjiña ori adoratzeko

bear dan neurrian.

 

Ejenplo on bat noa

ni erakustera,

zuek ere saiatu

berriz ikastera,

poz aundiarekin goazen

Ama ori ikustera,

ori lagun badegu

galduko ez kera.

 

Promesa kunplitzera

gatoz borondatez,

ondo deseatuta

aspaldiko partez,

akordatzen geralako

geren ama batez,

bete gaitzazula zere

doai ta birtutez.

 

Zure seme ta alabak

gatoz gu Zuregana,

zergatikan zeran Zu

gure danon Ama,

ezta misterio ere

ama batengana,

ezta gaizki izango

ara joaten dana.

 

Ama au ezpadet ikusi nik

oraindik beñere,

anparurik ez badet

ezta oraiñ ere,

lagunduko didala

pentsatzen det trebe,

alimatu gaitezen

da joango gerade.

 

Norbaitek esan du benturaz:

«Bide luzegi da»,

Birjiñak errespuesta:

«Ondo otza zera,

ezpadezu nai etorri

ni bisitatzera,

zeñek lagunduko dizu

beartzen bazera?».

 

Agur egin daiogun bada

guk ara joatean,

burua makurtuta

umil da pakean,

etzaigu ba damutuko

egunen batean,

berak sartuko gaitu

zeruko atean.

 

Ara emen bertsoak

oraingo berriak,

Ama Birjiñarentzat

konsolagarriak,

bidian kantatuaz

joateko jarriak,

Asteasun bizi izan zan

Pello Errotariak.

 

aurrekoa hurrengoa