www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (2)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

EZEKIELEN PROFEZIA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Ogeita amargarren urtean, laugarren illean, illaren bosgarrenean, gertatu zan nengoela ni katibuen erdian Kobar ibaiaren aldean, idiki ziran zeruak, eta ikusi nituen Jaungoikoaren ikusketak.

        2. Illaren bosgarrenean, Joakin erregea Babiloniara eramana izan da gero, bosgarren urtean,

        3. Zuzendu zion Jaunak bere itza Ezekiel apaiz, Buziren semeari, Kaldeatarren lurrean, Kobar ibaiaren aldean; eta an Jaunaren eskua bere gañean sentitu erazi zan.

        4. Eta begiratu nuen, eta ona non zetorren ifarretik aizezko bunbada bat, eta odei andi bat, eta odeiaren barrenen jiran zebillan su bat, eta argitasun bat bere inguruan; eta bere barrenen, au da, suaren erdian, irudi bat, elektroarena bezelakoa,

        5. Eta su aren erdian ikusten zan lau abereen antz bat; zeñaen irudia zan au: bazegoen beretan gizona zirudian zerbait.

        6. Bakoitzak zeuzkan lau arpegi, eta lau ego.

        7. Beren oñak ziran zuzenak, eta bere oñen azpia, idisko baten oñaren azpia bezelakoa; eta botatzen zituzten txinpartak, altzairu txit erazeki batean ikusten dan bezela.

        8. Beren egoen azpian, lau aldamenetan, zeuden gizonen eskuak, eta zeuzkaten arpegiak, eta egoak lau aldamenetatik.

        9. Eta bataren egoak besteenarenakin biltzen ziran. Etziran itzultzen zebiltzanean, baizik bakoitza joan oi zan bidean aurrera bere arpegia zuzentzen zan erara.

        10. Beren arpegien gañean berriz, laurak zeukaten gizonarena; eta laurak zeukaten leoiaren arpegi bat beren eskuieko aldamenean. Ezkerreko aldamenean zeukaten laurak idiaren arpegi bat; eta goiko aldamenean zeukaten laurak agiliaren arpegi bat.

        11. Beren arpegiak eta beren egoak zuzentzen ziran, eta zabaltzen ziran goirontz. Biltzen ziran puntatik bakoitzaren bi ego, eta beste biakin beren gorputzak estalitzen zituzten.

        12. Eta beretatik bakoitza ibiltzen zan, bere arpegia zuzentzen zan tokirontz. Nora eramaten zituen espirituaren bultzadak, ara oi zijoazen, eta etziraden ere itzultzen bidean ibiltzeko.

        13. Eta abere oiek begien aurrean ziruditen, su erazekizko txingarrak bezela, eta zuzi erazekiak bezela. Ikusten zan zebillala abereen erdian suzko argitasun bat, eta sutatik ateratzen ziradela tximistak.

        14. Eta abereak bazijoazen, eta itzultzen ziran tximist argitsuen gisara.

        15. Eta ni abereai begira nengoen artean, agertu zan kurpil bat lurraren gañean, abere bakoitzaren aldean, zeñak zeuzkan lau arpegi.

        16. Eta kurpillak, eta beren gaia zan begien aurrean, itsasoaren kolorekoa bezelakoa; eta laurak ziran elkarren antzekoak; eta beren irudia eta beren egiera ziran, beste kurpil baten erdian dagoen kurpil batena bezelakoa.

        17. Beren lau aldamenetatik zijoazen beti, eta etziran itzultzen ibiltzen ziranean.

        18. Orobat kurpillak zeukaten alako ingurua, eta altuera, non, ikustea bakarrik asko zan arrituta gelditutzeko; eta lauen inguru guztia zegoan inguruan begiz betea:

        19. Eta abereak bidean zijoazenean, orobat ibiltzen ziran kurpillak ere beren aldean; eta abereak lurretik jaikitzen ziradenean, era berean jaikitzen ziran kurpillak ee berakin.

        20. Espiritua zijoan edozeñ tokitara, ara zuzentzen ere ziran beren ondoren kurpillak, zeren bizitzako espiritua zegoan kurpilletan.

        21. Kurpillak ibiltzen ziran, abereak ibiltzen baziran, gelditzen ziran, berak gelditzen baziran, eta berak lurretik jaikitzen ziradenean, kurpillak ere beren ondoren jaikitzen ziran, zeren kurpilletan bizitzako espiritua zegoan.

        22. Eta abereen buruen gañean zegoan firmamentuaren irudi bat; begiratzen zaionean kristal ikaragarri bat zirudiana, zeñ zegoen zabaldua goian beren buruen gañetik.

        23. Firmamentuaren azpian berriz, ikusten ziran beren egoak zabalduak, ukitzen ziola bataren egoak bestearenari, eta bakoitzak estalitzen zuela bere gorputza beste ego biakin. Era berean estaltzen zan bakoitza.

        24. Eta aditzen nuen nik egoen otsa, ur askoren otsa bezelakoa, Jaungoiko goratuaren turmonada bezelakoa. Bidean zebiltzanean, otsa zan jendedi andi baten irudikoa, edo ejerzitu baten otsa bezelakoa; eta gelditzen ziradenean, beeratutzen zituzten beren egoak.

        25. Zeren ateratzen zanean boz bat, beren buruen gañean zegoan firmamenduaren gañetik, berak gelditzen ziran, eta beeratzen zituzten beren egoak.

        26. Eta beren buruen gañean zegoan, firmamenduaren gañean zegoan, zafirozko arrizko esertoki goratu bat bezelakoa, eta tronuaren irudiko gauza aren gañean zegoan gizon beneragarri baten irudia bezelakoa.

        27. Eta nik ikusi nuen bere irudia, elektro argitsu baten irudia bezelakoa; eta bere barrenen, eta bere gerriaren inguruan goiraño suaren gisako bat; eta gerritik beera ikusi nuen, su erazeki, inguruan argi egiten zuena bezelako bat.

        28. Nolakoa agertzen dan ostrellaka, odei batean arkitzen danean egun euritsu batean, alakoa zan, tronuaren inguruan ikusten zan argitasunaren irudia.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Ikusketa au, Jaungoikoaren gloriaren irudi bat zan. Nik iduki nuen, eta auzpeztu nintzan, ikaratuta, nere arpegiaren gañean, eta aditu nuen, lagun beneragarri, itz egiten zuenaren boza, eta esan zidan neri: Gizonaren semea, zutik jarri zaite, eta zurekin itz egingo det.

        2. Eta berak itz eginda gero, sartu zan nigan espiritua, eta nere oñen gañean ipiñi ninduen, eta aditu nion, itz egiten zidan lagun beneragarriari,

        3. Eta esaten zuen: Gizonaren semea, nik bialtzen zaitut Israelko semeakgana, jentil eta apostata, nigandik alde egin duten oriekgana. Berak eta beren gurasoak urratu dute gaurko eguneraño, nerekin zeukaten elkartasuna.

        4. Arpegi gogorreko, eta biotz ezikaitzeko semeak dirade oriek, zeñgana bialtzen zaitudan. Eta onela itz egingo diezu: Oiek esaten ditu Jaun Jainkoak:

        5. Ikusteko berak aditzen ote duten, eta bekatu egiteari utzitzen ote dioten, zeren ori, familia burukoi bat dan, eta jakingo dute, beren erdian profeta bat bederik daukatela.

        6. Zu bada, gizonaren semea, etzaite beren beldur izan, eta etzaite beren itzakgatik ikaratu, zeren zuk sinisgogor, eta biurritariakin tratatu bear dezun, eta lupuakin bizi zeran. Etzaite beren itzen beldur izan, eta etzaite ere beren arpegiak gatik ikaratu, zeren bera familia ezikaitz bat dan.

        7. Zuk bada, berriz eta berriz esango dieztezu nere itzak, onela ikusteko aditzen ote duten, eta utzitzen ote dioten bekatu egiteari, zeren dan jende bat aserretu erazitzeko egokia.

        8. Zuk berriz, o gizonaren semea, aditu ezazu esaten dizudan guztia; eta etzaite ezikaitza izan, familia au dan bezela. Idiki ezazu zure aoa, eta ematen dizudan guztia jan ezazu.

        9. Eta begiratu nuen, eta ona emen non zegoan esku bat niganontz luzatuta; zeñean zeukan liburu bat errollatua, eta idiki zuen nere aurrean, eta zegoan eskribitua barrendik eta kanpotik, eta lamentazioak, eta kanta tristeak, eta aiak ziraden beratan eskribituta zeudenak.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta esan zidan Jaunak: Gizonaren semea, jan ezazu arkitzen dezun guztia; jan ezazu liburu ori, eta zoaz Israelko semeai itz egitera.

        2. Orduan idiki nuen nere aoa, eta eman zidan jaten liburu hura,

        3. Eta esan zidan: Gizonaren semea, nik ematen dizudan liburu orrekin bazkatuko da zure sabela, eta zure erraiak beteko dirade. Jan nuen, bada, eta nere aosapaiak eztia bezela gozoa arkitu zuen.

        4. Eta berak esan zidan: Gizonaren semea, zoaz, eta adirazi zaiozkazu Israelko familiari nere itzak,

        5. Zeren etzeran zu bialdua izketa arrotz eta mintzoera ezezaguneko erri batera, baizik Israelko etxera:

        6. Ez erreñuren batzuetara, zeñaen izkuntza dan zuretzat ezezagutua, eta arrota beren mintzoera, zeñaen itzak ez ditzakezun aditu. Eta oietara bialdua izango baziña ere berak adituko litzazkizuke.

        7. Baña Israelko etxekoak etzaituzte aditu nai, zeren ni ere ez nauten aditu nai, zeren Israelko etxe guztia kopet astiñeko, eta biotz gogorrekoa dan.

        8. Baña ona emen non nik emango dizudan zuri arpegi sendoago bat, beren arpegia baño, eta kopet gogorrago bat, beren kopeta baño.

        9. Emango dizut arpegi bat diamantea, eta txingarria bezelakoa. Ez daukazu zertan beldur izan, ez ikaratu beren aurrean, zeren bera familia ezikaitz bat dan.

        10. Eta esan zidan: Gizonaren semea, artu itzatzu zure biotzean, eta ongi aditu itzatzu, nik esaten dizkizudan itz guztiak;

        11. Eta zoaz, jarri zaite zure erriko semeen aurrean, zeñak izan ziran katiberiora ekarriak, eta onela itz egingo diezu: Ona emen Jaun Jainkoak esaten duena; ikusteko aditzen ote duten, eta utzitzen ote dioten bekatu egiteari.

        12. Eta kordegabetu ninduen espirituak, eta aditu nuen nere atzean boz txit otspatsu bat, esaten zuena: Bedeikatua izan dedilla, bere tokitik dijoan Jaunaren gloria.

        13. Eta aditu nuen abereen egoen otsa, zeñatatik batak bestearekin jotzen zuen, eta abereai jarraitzen zien kurpillen otsa, eta dunbada andi baten otsa.

        14. Eta berriz sendotu ninduen espirituak, eta artu ninduen, eta nijoan ni mingoiztasunez, eta nere gogoko aserrez betea; baña Jaunaren esku, sendotzen ninduena, nerekin zegoan.

        15. Allegatu nintzan bada, uzta berrien montoia deritzan tokira eramanak izan ziraden katibuakgana, non zeuden Kobar ibaiaren aldean bizi ziradenak; eta gelditu nintzan berak zeuden tokian, eta an egon nintzan tristezaz betea, zazpi egunean, beren erdian.

        16. Eta irago ziradenean zazpi egunak, itz egin zidan Jaunak, esaten zuela:

        17. Gizonaren semea, nik jarri zaitut bealaritzat Israelko etxean, eta nere aotik adituko dituzu nere itzak, eta adiraziko diozkazu berai nere izenean.

        18. Baldin nik esango banio gaiztoari: illa izan bear dezu, zuk adirazten ez badiozu, eta ez badiozu itzik egiten, utzi dizaion bere gaizki egiteari, eta bizi dedin; gaizto hura ilko da bere bekatuan; baña nik aren odolaren kontua zuri eskatuko dizut.

        19. Baña baldin zuk adirazi badiozu gaiztoari, eta bera ez bada ondu, utzitzen diola bere gaiztakeriari, eta bere bizitza txarrari, bera ziertoro ilko da bere gaiztakerian; zuk berriz zure anima salbatuko dezu.

        20. Baitaere justoak utziko balio birtuteari, eta obra gaiztoak egingo balitu, nik ipiñiko diozkat aurrean beaztopoak. Bera ilko da, zuk adirazi ez diozulako, ilko da bere bekatuan, eta berak egin zituen obra oneen oroipenik ez da idukiko; baña nik bere odolaren kontua zuri eskatuko dizut.

        21. Baña adirazten badiozu justoari, bekaturik egin ez dezan, eta berak bekaturik egiten ez badu; egiaz berak egiazko bizitza idukiko du adirazi ziñiolako, eta zuk zure anima libratu dezu.

        22. Eta Jaunaren eskuak ukitu zidan nere gañean, eta esan zidan: Jaiki zaite, eta atera zaite kanpora, eta an itz egingo det zurekin.

        23. Eta jartzen nintzala bidean, atera nintzan kanpora; eta ona emen, non, an zegoan Jaunaren gloria zan, Kobar ibaiaren aldean ikusi nuena bezelakoa, eta auzpeztu nintzan nere arpegiaren gañean.

        24. Eta sartu zan nigan espiritua, eta altxatu ninduen, eta jarri ninduen nere oñen gañean, eta itz egin zidan, eta esan zidan: Zoaz, eta sartu zaite zure etxearen barrenen.

        25. Eta zuk, o gizonaren semea, begiratu ezazu prestatu dituztela zuretzat lokarriak, eta lotuko zaituzte, eta zu beren artetikan ezin irtengo zera.

        26. Eta nik egingo det, zure mingaña, zure aosapaiari itsatsia gelditu dedilla, alako moduan, non, mututua egongo zeran, eta etzaitezen onezkero izan, errierta egiten duen gizon bat, zeren bere familia ezikaitz bat dan.

        27. Nik itz egiten dizudanean berriz, zure aoa idikiko det, eta zuk berai esango diezu: Oiek esaten ditu Jaunak: Aditzen duenak, aditu beza; eta lo dagoenak, lo egin beza, zeren au familia ezikaitz bat dan.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta zuk, gizonaren semea, artu ezazu adrillu bat, eta jarri ezazu aurrean; eta an egingo dezu Jerusalengo erriaren irudi bat.

        2. Eta ipiñiko dezu bertan, nolako eratan setiatuak izan bear duen, eta jasoko dituzu esindarrak, eta egingo dituzu lutesiak, eta jarriko dezu etzauntz bat bere kontra, eta ipiñiko dituzu bateriak bere muruen inguruan.

        3. Artu ezazu gero burnizko zartana bat, eta ipiñiko dezu, burnizko murru bat balitza bezela, zure eta erriaren bitartean; eta oni begiratuko diozu arpegi aserratuarekin, eta bera setiatua geldituko da; bada zuk setioa jarriko diozu. Esan dan guztia da siñale bat, Israelko etxearen kontra.

        4. Baitaere zuk lo egingo dezu ezkerreko aldamenaren gañean, eta bere gañean jarriko dituzu Israelko gaiztakeriak, esan dan aldamenaren gañean lo egingo dezun adiña egunean, eta eramango dezu beren gaiztakerien pena.

        5. Orain bada nik eman dizkizut irureun eta larogeita amar egun, beste anbeste urteko aien gaiztakeriakgatik, eta zuk eramango dezu Israelko etxeko gaiztakeriaren pena.

        6. Iragotzen diradenean egun oiek, berriz lo egingo dezu, eta lo egingo dezu zure eskuieko aldamenaren gañean, eta eramango dezu Judako etxearen gaiztakeria berrogei egunean, urte bakoitzagatik egun bat, zeren urte bakoitzagatik egun bat izendatu dizut.

        7. Eta itzuliko dezu zure arpegi aserretua Jerusalen setiatuaren kontra, eta luzaturik zure eskua, bere kontra profetizatuko dezu.

        8. Begiratu ezazu nik kateez ingurutu zaitudala, eta ezin itzuliko zera aldamen batetik bestera, setioko egunak kunplitu ditzatzun arteraño.

        9. Zuk bada artu itzatzu zuretzat garia, eta garagarra, eta babak, eta dilistak, eta artatxikia, eta albertxigoa, eta ipiñi ezazu guztia lurrezko ontzi batean, eta berakin egingo dituzu ogiak, anbat zenbat egunean lo egingo dezun zure aldamenaren gañean; irureun eta larogeita amar egunean beretatik jango dezu.

        10. Eta zuk artuko dezun janaria izango da ogei siklo egunean. Jango dezu egunean beiñ bakarrik.

        11. Ura ere neurriz edango dezu, au da, hin baten seigarren partea. Egunean bein bakarrik edango dezu.

        12. Eta ogia jango dezu autsaren azpian errea, garagarrezko opil bat bezela. Gizasemearen loiaren azpian erreko dezu, beren aurrean.

        13. Eta Jaunak esan zuen: Onela Israelko semeak jango dute beren ogi zikiña jentillen artean, nora nik aurtikiko ditudan.

        14. Orduan esan nuen nik: Ah! Ah! Jaun Jainkoa! Ah, begira ezazu arren nere anima ez dagoela kutsutua, eta nere gazte denboratik orainarteraño ez det jan gauza ilkirik, ez pistiak zatitutakorik, eta ez da ere iñoiz sartu nere aoan aragi zikin motarik batere.

        15. Eta erantzun zidan Jaunak: Ona emen non giza loiaren lekuan, emango dizut zuri idien zimaurra, zeñarekin erreko dezun zure ogia.

        16. Eta gañera esan zidan: Ona non, o gizonaren semea, nik kenduko diodan Jerusaleni ogiaren janaria, eta ogia ontzaz, baita beldurrez ere jango dute; eta edango dute ura neurriz, eta ansiaz beteak.

        17. Eta atzenean gelditurik ogi, eta urik gabe, etorriko dira batzuek besteen gañera illik erortzera, eta desegiñak geldituko dira beren gaiztakeriakgatik.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Eta zuk, o gizonaren semea, artu ezazu bizargille baten labana zorrotz bat, eta ebakiko dezu berarekin zure buruko illea, eta zure bizarra. Eta atxitu ezazu gero balanza bat, eta berezituko dezu illea.

        2. Irugarren zati bat erreko dezu suan erriaren erdian, setioko egunak bukatuak diradenean, eta arturik beste irugarren zati bat, ebakiko dituzu ganibet batekin erriaren inguruan; eta beste irugarren zatia zabalduko dezu aurtikirik aizetara; eta andikan bereala, aterako det ezpata magitik berai jarraitzean.

        3. Eta illeen irugarren zati onetatik artuko dituzu gutxi batzuek, eta zure kaparen ertzean lotuko dituzu.

        4. Eta artuko ere dituzu batzuek, eta botako dituzu sutara, eta erreko dituzu, eta andikan sua irtengo da Israelko etxe guztiaren kontra.

        5. Ona bada emen Jaun Jainkoak esaten duena: Au da arako Jerusalen, nik jentillen artean egin nuena, ipintzen nituela oien erriak bere inguruan.

        6. Baña Jerusalenek mezpreziatu zituen nere erabakiak, eta erreñuak baño ere gaiztoago egin da, eta ausi ditu nere aginteak, bere inguruko erreñuak baño geiago, zeren Israelko semeak mezpreziatu zituzten nere legeak, eta nere aginteen araura ez dirade bizitu izan.

        7. Argatik, oiek esaten ditu Jaun Jainkoak: Zuek gaiztakeria geiago egin dezuten ezkero inguruan dauzkazuten erreñuak baño, eta etzeraten ezkero bizitu nere aginteen araura, eta ez dituzuten ezkero zaitu nere legeak, eta zuen obrak ere ez diraden ezkero izan, zuen inguruan bizi diran jendeen legeen araukoak bederik;

        8. Argatik, ala itz egiten du Jaunak: Ona emen non nagoen ni, o Jerusalen, zure kontra; eta nik neronek egingo ditut nere kastiguak zure erdian, erreñuen aurrean.

        9. Eta egingo det zure kontra, zure gauza nazkagarriakgatik, beñere egin ez dedana, eta alako gauzak, nolakoak iñoizere beren antzekorik egingo ez dedan.

        10. Argatik ikusiko da zugan, gurasoak jango dituztela beren semeak, eta semeak jango dituztela beren gurasoak, eta kunplituko ditut nere kastiguak zure erdian, eta aizetuko ditut aize guztira, zugan gelditzen diraden guztiak.

        11. Argatik juramentu egiten det nik, esaten dut Jaun Jainkoak, nola zuk kutsutu dezun nere santuarioa zure eskandalu guztiakin, eta zure gauza nazkagarri guztiakin, nik ere desegingo zaitudala, eta ez dizula barkatuko nere begiak, ez naizala zurekin urrikalduko.

        12. Zureen irugarren zati bat izurriz ilko da, eta gosez desegiña izango da zure erdian; beste irugarren zati bat galdua izango da ezpataren puntaz zure inguruan; eta zure semeen beste irugarren zatia barreiatuko det aize guztira, eta ezpata ere magitikan aterako det beren ondorean.

        13. Eta aseturik geldituko da nere sumintasuna, eta egingo det egotez egon dedilla beren gañean nere aserrea, eta bozkariotuko naiz, eta aurtikitzen dedanean nik osotoro beren gañera nere aserrea, orduan ezagutuko dute, Nik Jaunak itz egin dedala nere gloriagatik zeloz beteta.

        14. Nik ipiñiko zaitut, o Jerusalen, eremu bat egiñik, eta ekarriko zaitut izatera inguruetako erreñuen lotsaria, emendikan iragotzen diraden guztien aurrean.

        15. Eta zu izango zera zure inguruan dauden erreñuen lotsaria, eta madarikazioa, eta oroipengarria, nik egiztatzen ditudanean zugan nere kastiguak aserre eta sumintasunarekin, eta nere gogortasun bengatzallearekin.

        16. Eta ezagutuko dute Nik Jaunak itz egin dedala, aurtikitzen ditudanean nik beren kontra gosearen saieta zorigaiztokoak, zeñak eramango duten berakin eriotza, zeñak zuek iltzeko aurtikiko ditudan nik, eta montoituko det zuen gañean gosea, eta ogiaren janaria kenduko dizutet.

        17. Bialduko ditut bada zuen kontra gosea, eta pisti uzuak, osotoro desegin zaitzatedan artean; eta egurastua artzen ibilliko dira zure erditik, o erri desleiala, izurria eta ilkintza; eta egingo det, ezpata erori dedilla zure gañera. Nik Jaunak esan det.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zidan Jaunak, esaten zuela:

        2. Gizonaren semea, itzuli ezazu zure arpegia Israelko mendietarontz, eta profetizatu ezazu beren kontra.

        3. Eta esango dezu: Israelko mendiak, aditu ezazute Jaun Jainkoaren itza. Oiek esaten diozkate Jaun Jainkoak mendiai, eta muñoai, eta aitzai, eta ibarrai: Begiratu ezazute, nik ezpata zuen gañera aurtikiko dedala, eta desegingo ditudala zuen toki goratuak.

        4. Eta arras desegingo ditut zuen aldareak, eta zuek dauzkazuten irudiak zatituak izango dirade, eta zuen erritarrak aurtikiko ditut ilda zuen idoloen aurrean.

        5. Zuen irudien aurrean ipiñiko ditut Israelko semeen gorputz illak, ta zuen aldareen inguruan zuen ezurrak barreiatuko ditut,

        6. Bizi zeraten toki guzietan, iñor ere gabe geldituko dira erriak, eta izango dira beera botatuak eta arrasatuak toki goratuak, zeñatan doañak eskeñtzen zenduzten; eta zuen aldareak desegiñak eta zatituak; eta utsean geldituko dirade zuen idoloak, eta beera botatuak izango dirade zuen tenploak, eta zuen obrak desegiñak.

        7. Eta ilkintza andi bat egingo da zuen artean; eta ezagutuko dezute ni naizala Jauna.

        8. Eta zuen arteko, ezpatatik iges egin duten batzuek, utziko ditut erreñuen artean, barreiatzen zaituztedanean erri askotatik.

        9. Zuetatiko, eriotzatik libratu diradenak, bada, oroituko dira nerekin, katibu eramanak izan diraden erreñuen artean; zeren zatituko dedan beren biotz adultero, nigandik alde egin zuena; eta umillatuko ditut beren begi, beren idoloen amorio zikiñean beti erazekiak; eta berak beren iguia artuko dute, oroitzen diradenean beren gauza nazkagarri guztietan egin zituzten gaiztakeriakin.

        10. Eta ezagutuko dute, Nik Jaunak ez nuela alperrik esan, emango niela kastigu au.

        11. Oiek esaten ditu Jaun Jainkoak: Jo ezazu esku batarekin bestea, eta eman itzatzu otsak zure oñarekin, eta esan ezazu: Ai, Israelko etxearen doakabea, bere gauza nazkagarri gaiztoakgatik, zeren guztiak galduak izango diraden ezpataren puntaz, eta gosez, eta izurriz.

        12. Jerusalendik urrutian dagoena, gosez ilko da; eta aldean dagoena, ezpataren puntaren mendean eroriko da; eta libratzen dana, eta setiatua dana, gosez ilko da. Eta aseko da berakgan nere aserrea.

        13. Eta zuek ezagutuko dezute, ni naizala Jauna, zuen illak daudenean zuen idoloen erdian, zuen aldareen inguruan, muño goratu guztietan, mendien erpiñ guztien gañean, eta zuaitz ostotsu guziaren, eta arte sendo guztiaren azpian, tokiak, zeñatan erre zitzaiezten inzensu usaitsuak beren idolo guztiai.

        14. Eta nik ipiñiko det ongi nere eskua beren gañean, eta biurtuko det eremu, eta utziko det iñor ere gabe beren erria, Deblatako eremutik bizi diraden toki guztietan, eta ezagutuko dute, Ni naizala Jauna.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zidan Jaunak, eta esan zuen:

        2. Zuk bada, o gizonaren semea, aditu ezazu, oiek esaten diozka Jaun Jainkoak Israelko lurrari: Atzena badator, badator atzena erri onen lau aldamenetatik.

        3. Orain dator atzena zuretzat, eta nik aurtikiko det nere aserrea zure gañera, eta juzgatuko zaitut zure egiteen araura, eta ipiñiko ditut zure aurrean zure gauza nazkagarri guztiak.

        4. Eta ez dizu barkatuko nere begiak, eta ez naiz zurekin errukituko; baizik ipiñiko ditut zure gañean zure obrak, eta zure erdian zure gauza nazkagarriak, eta ezagutuko dezute ni naizela Jauna.

        5. Oiek esaten ditu Jaun Jainkoak: atsekabe bakarra, atsekabea ona emen non datorren.

        6. Atzena badator, badator atzena. Esnatu da, eta goiz dabil zure kontra. Ona emen non datorren.

        7. Badator galmena, lur onetan bizi zeranaren gañera, allegatzen da onezkero denbora, aldean da ilkintzako eguna, eta ez bozkarioko eguna mendietan.

        8. Ni bada onezkero alderatzen naiz isuritzeko nere aserrea zure gañera, eta aurtikiko det zugana nere sumintasun guztia, eta kastigatuko zaitut zure obren araura, eta ipiñiko ditut zure gañean zure gaiztakeria guztiak,

        9. Eta ez dizu barkatuko nere begiak, eta ez naiz ere zurekin urrikalduko, baizik jarriko dizkizut bizkarrean zure gaiztakeria guztiak, eta ipiñiko dizkizut zure aurrean zure gauza nazkagarriak, eta ezagutuko dezute ni naizela kastigatzen dedan Jauna.

        10. Ona emen eguna, ona emen badatorrela, galmena badator onezkero. Kastiguko zigorra loretu da, urgulleriak bota ditu bere besangak.

        11. Gaiztakeria jaiki da biotzgogorreko zigorrean, beretatik batek ere ez du igesik egingo, erriko batek ere ez, ots egiten duten aietatik batek ere ez; beñere ez dirade atsedenez egongo.

        12. Badator denbora, alderatzen da eguna. Erosten duenak ez du bozkariortu bear, ez negarrik egin saltzen duenak, zeren Jaunaren aserrea badator bere erri guztiaren gañera.

        13. Zeren saltzen duenak ez du berriz artuko saldu duena, oraindikan bizi bada ere, zeren iduki dedan ikusketa, eta zeñak arrapatzen duen bere erriko talde guzia, ez da utsean geldituko; eta ez du batek ere iraungo bere bizitzako gaiztakerien bitartez.

        14. Jo ezazute tronpeta ordu onean, prestatu bitez guztiak; baña iñor ere ez dago gudara joango danik, zeren nere aserrea bere erri guztiaren gañera erortzen dan.

        15. Kanpotikan ezpata, eta barrendikan izurria ta gosea: landan dagoena, ezpataren puntaz illa izango da; eta izurriak ta goseak iretsiko dute, errian dagoena.

        16. Beratatik salbatuko dira iges egiten dutenak; eta joango dira mendietara ibarretako usoak bezela, guztiak beldurrez ikara, bakoitza bere gaiztakeriagatik.

        17. Giltzagetuak geldituko dira beso guztiak, eta nola dauden beldurrez beteak, urak belaunetatikan beera joango zaiezte.

        18. Eta zilizioz jantziko dira, eta geldituko dira izuz beteak. Arpegi guztietan nastea ikusiko da, eta beren buru guztiak moistuak agertuko dirade.

        19. Aurtikia izango da karrikaetik beren zillarra, eta zimaurtzara beren urrea. Zeren ez beren zillarrak, ez beren urreak ezin salbatuko ditu Jaunaren aserreko egun artan; ez ase beren anima, ez bete beren sabelak; zeren beaztopotzat serbitu dien beren gaiztakerian.

        20. Eta soñeko ederrak, zeñakin apaintzen ziran, urgullura biurtu zituzten, eta egin zituzten berakin beren gauza nazkagarrien eta beren idoloen irudiak; argatik egingo det nik izan ditezela berentzat zikinkeria bezela;

        21. Eta ipiñiko ditut jende arrotzen eskuetan berak arrapatuta, eta etorriko dira lurreko gaiztoak atxituak izatera, zeñak kutsutuko dituzten.

        22. Eta alde eraziko diot berakgandik nere arpegiari, eta gaizto aiek esango dituzte nere ixilgauzak, eta sartuko dirade bertan arrapalariak, eta kutsutuko dute.

        23. Jarri zaiozu bukaera profezia oni, zeren lurra oben odoltsuz betea dagoen, eta erria gaiztakeriaz betea dagoen.

        24. Nik eramango ditut ara erreñuetako gaiztoenak, eta berak izango dirade beren etxeen jabe, eta geldirik idukiko det andizkien urgulleria, eta egingo det, beste batzuek arrapatu ditzatela beren santuarioak.

        25. Allegatzen danean ondameneko eguna, pakea billatuko dute, eta ez da pakerik egongo,

        26. Baizik nastea nastearen gañean egongo da, eta berri txar batzuek iritxiko dituzte besteak, eta galde egingo diote profetari, zer dan ikusi duena bere ikusketetan; baña ez da onezkero arkituko apaizetan Jaungoikoaren legearen ezagerarikan, ez zarretan ere konseju zuzenik.

        27. Erregea negarrez egongo da, eta prinzipea tristezaz betea, eta erriaren eskuak beldurrez betak. Tratatuko ditut nik, diña diraden bezela, eta beren obren araura juzgatuko ditut; eta ezagutuko dute ni naizala Jauna.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan seigarren urtean, seigarren illean, bosgarren egunean, nengoela ni eseria nere etxean, eta zeudela nere inguruan Judako zarrak, supituan sentitu nuen nere gañean Jaun Jaungoikoaren bertutea.

        2. Eta begiratu nuen, eta ona emen, sua zirudian gizon baten irudia, gerritik oñetara guztia zan sua; eta gerritik gorakoa zan argi eder bat bezelakoa, dist egiten duen elektroa bezelakoa.

        3. Eta ikusi nuen esku zabaldu baten irudia, zeñak eldu zidan nere buruko ille karzeta batetik, eta jaso ninduen espirituan zeruaren eta lurraren bitartera, eta eraman ninduen Jerusalenera Jaungoikoaren ikusketa arrigarri batean, ifarrera begira zegoen Tenploaren barrendiko atearen aldamenera, non zegoan ipiñita zeloaren idoloa, Jaunaren zeloai aup egiteko.

        4. Eta an ikusi nuen Israelko Jaun Jaungoikoaren gloria, kanpoan iduki nuen ikusketan ikusi nuen bezela.

        5. Eta esan zidan berak: Gizonaren semea, jaso itzatzu zure begiak ifarralderontz; eta altxaturik nere begiak ifarreko aldamenerontz, ona emen, aldarearen ateko ifarrean, sarreran bertan, zeloaren idoloa.

        6. Eta esan zidan: Gizonaren semea, uste al dezu zuk, ikusten dezula oiek egiten dutena, Israelko etxeak emen egiten dituen gauza nazkagarri andiak, nik nere santuariotik urrutira alde egin dezadan? Bada baldin berriz begiratzen badezu, gauza nazkagarri andiagoak ikusiko dituzu.

        7. Eta eraman ninduen atariko irteera batera, eta begiratu nuen, eta paretean zulo bat zegoan.

        8. Eta esan zidan: Gizonaren semea, zulatu ezazu pareta. Eta zulatua izan zanean pareta, ate bat agertu zan.

        9. Esan zidan orduan: Sartu zaite, eta ikusi itzatzu, oiek emen egiten dituzten gauza nazkagarri txit gaiztoak.

        10. Eta sartu nintzanean begiratu nuen; eta ona emen, patari arrastakari eta abere mota guztien irudiak, eta Israelko familiaren nazka, eta beren idolo guztien irudiak zeuden paretaren inguru guztian.

        11. Eta irurogeita amar gizon Israelko familiako zarrenak, zeuden zutik irudien aurrean, eta beren erdian Sofonias, Safanen semea, beretatik bakoitzak zeukala inzensonario bat eskuan, eta inzensoak anbeste kee jasotzen zuen, non, laño bat zirudian.

        12. Eta esan zidan berak: Gizonaren semea, ongi ikusten dezu zuk zer dan egiten ari diradena Israelko etxeko zarrak, illuntasunean, bakoitzak bere gelako ezkutuan; zeren berak esaten duten: Ez, ez gaitu Jaunak ikusten, Jaunak lurra utzi du.

        13. Eta gañera esan zidan: Beste toki batera itzultzen bazera ere, oiek egiten dituzten baño gauza nazkagarri gaiztoagoak ikusiko dituzu.

        14. Eta eraman ninduen, ifarrera begira dagoen Jaunaren Tenploko atearen sarrerara, eta ikusi nituen, an zeuden emakume batzuek Adonisi negar egiten ziotela.

        15. Eta esan zidan: zuk egiaz, gizonaren semea, ikusi dezu; baña berriz begiratzen badezu, ikusiko dituzu oiek baño gauza nazkagarri gaiztoagoak.

        16. Eta sartu ninduen Jaunaren Tenploko barrendiko atarian, eta ona emen non ikusi nituen Jaunaren Tenploko atean, atariaren eta aldarearen artean ogeita bost gizon bezelatzu, zeukatenak beren bizkarrak itzuliak Jaunaren Tenplora, eta arpegiak Sortalderontz, irtetzen zan eguzkia adoratzen.

        17. Eta esan zidan: ikusi dezu, o gizonaren semea, zer bada? Balio gutxiko gauza al da Judako etxearentzat, emen egin dituzten gauza nazkagarri oriek egitea, eta oraindikan lurra gaiztakeriaz bete ezkero ere, neri aserretu erazitzen aritzea? Eta ona non alderatzen duten ostoa beren sudurretara.

        18. Orain bada, nik ere gogortasunarekin artuko ditut, ez dirade nere begiak samurtuko, eta ez naiz ere urrikalduko; eta deadar egiten dutenean nere belarrietara boz andiarekin, ez ditut adituko.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta deadar egin zuen Jaunak boz andiarekin nere belarrietara, esaten zuela: Erriaren bisita alderatzen da, eta bakoitzak dauka bere eskuan eriotzako erremienta bat.

        2. Eta ona emen non sei gizon beneragarri zetozen, ifarrera begiratzen duen goiko ateko bidetik, eta beretatik bakoitzak zekarren bere eskuan eriotzako erremienta bat. Zegoan ere beren erdian gizon andi bat liñozko soñekoarekin, zeñak zekarren gerrian eskribitzeko bear zana, eta sartu ziran, eta jarri ziran brontzezko aldarearen aldean.

        3. Orduan Israelko Jaunaren gloria joan zan Kerubiñetatik, zeñaen gañean zegoan, Tenploko atalburura, eta ots egin zion, liñozko soñekoa zeraman, eta bere gerrian eskribitzeko gaiak zeuzkan gizonari.

        4. Eta esan zion Jaunak: irago zaite erriaren erditik, Jerusalenen erditik, eta siñalatu itzatzu Thau letrarekin, bere erdian egiten diran gauza nazkagarri guztiak, suspirioz eta negarrez dauden gizonen kopetak.

        5. Aiei ordea esan zien, nik aditzen nuela: irago zaitezte erritik berari jarraitzen diozutela, eta gañerakoak zaurituta il itzatzute, ez bitez zuen begiak urrikaltsuak izan, eta etzaitezte ere biguñtasunarekin ibilli.

        6. Il itzatzute zarra, gaztetxoa, eta, donzella, eta aurrak, eta emakumeak, iñor ere gelditzen ez dan arteraño; baña ez ezazute il, Thau berakgan ikusten dezutenetatik batere, eta nere santuariotik asiko zerate. Asi ziran bada, tenploaren aurrean zeuden zar aietatik.

        7. Eta berak esan zien: Kutsutu ezazute tenploa: bere elizpea gorputz illez bete ezazute: Atera zaitezte. Eta atera ziran, eta errian zeuden guztiak il zituzten.

        8. Eta ilkintza bukatu zanean, gelditu nintzan ni an, eta auzpeztu nintzan nere arpegiaren gañean, eta altxaturik deadarra, esan nuen: Ai, ai, Jaun Jainkoa, ai! Desegingo al dituzu Israelko kutsu guztiak, aurtikitzen dezula zure aserrea Jerusalenen gañera?

        9. Eta esan zidan neri: Israel eta Judako etxearen gaiztakeria andiegia da; eta lurra oben txit andiz estalia dago; eta erria fedeauslez betea, zeren esan zuten: Jaunak utzi du lurrak ez du ikusten Jaunak.

        10. Orain bada, ez diot urrikaltasunez begiratuko; eta ez naiz biguñtasunarekin ibilliko, tratatuko ditut, diña diraden bezela.

        11. Eta ona emen non arako gizon linozko jantzia zeramana, eta bere gerrian eskribitzeko gaiak zeuzkana, etorri zan berria ematera, esaten zuela: Egin det agindu ziñidana.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Eta begiratu nuen, eta ikusi nuen, kerubinen buruen gañean zegoan firmamenduan, agertu zala beren gañean zafirozko arri bat bezelakoa, zeñak iruditzen zuen tronu bat bezelakoa.

        2. Eta Jaunak itz egin zion linozko soñekoa zeraman gizon hurari, eta esan zion: Sartu zaite kerubinen azpian dauden kurpillen artetik, eta artu itzatzu zure eskuarekin suzko txingar, kerubinen artean daudenak, eta aurtiki itzatzu erriaren gañera. Eta sartu zan hura, ni begira nengoela.

        3. Eta sartu zanean, kerubinak zeuden tenploko eskuieko aldamenean, eta odeiak bete zuen barrendiko ataria.

        4. Eta irago zan Jaunaren gloria kerubinen gañetik tenploko atalburura, eta odei illun batez tenploa bete zan; ataria berriz, Jaunaren gloriaren argitasunez betea gelditu zan.

        5. Eta kerubinen egoen otsa aditzen zan kanpoko atarirañotik, Jaungoiko guziz almentsuaren gisara, itz egiten duenean onek.

        6. Eta berak agindu, eta esan zionean liñozko soñekoarekin zijoan gizonari: Artu ezazu sua, kerubinen artean dauden kurpillen erditik; joan zan hura, eta kurpill baten aldean jarri zan.

        7. Orduan Serafinetatik batek luzatu zuen eskua, kerubinen erdian zegoan sutara, eta artu zuen, eta ipiñi zuen, linozko soñekoa zeukan gizon aren eskuan; zeñ, artu zuenean, joan zan.

        8. Eta ikusi zan kerubinetan, gizonaren besoa bezelako bat, beren egoen azpian.

        9. Eta begiratu nuen, eta ikusi nituen lau kurpill, kerubinen aldean, kerubin bakoitzaren aldean kurpill bat, eta kurpillak krisolitozko arrizkoak bezelakoak ziruditen;

        10. Eta lauak ziran, irudian, era bat batekoak, kurpill bat egongo balitza bezela beste baten erdian.

        11. Eta ibiltzen ziradenean, lau aldamenetatik mugitzen ziraden, eta etziran beste aldamenetara biurtzen, zebiltzan artean; baizik noruntz zuzentzen zan aurrean zegoana, jarraitzen zuten gañerakoak ere, alderik egin gabe ez eskuietara, ez ezkerretara.

        12. Eta kerubinen gorputz guztia, eta lepoa, eta eskuak, eta egoak, eta lau kurpillen inguruak, zeuden beren inguru guztian begiz beteak.

        13. Eta kurpill oiei, aditu nuen nik, eman ziela lokatuen izena.

        14. Kerubinetatik bakoitzak, bada, lau arpegi zeuzkan: lenbiziko arpegia, kerubinen arpegia zan, bigarren arpegia, gizonaren arpegia zan, irugarren arpegia, leoiaren arpegia zan: eta laugarren arpegia, agiliaren arpegia.

        15. Eta altxatu ziran gora kerubinak. Berak dira, nik Kobarko ibaiaren aldean ikusi nituen lau abereak hurak berak,

        16. Eta kerubinak zebitzan bitartean, ibiltzen ere ziran kurpillak beren aldean; eta kerubinak beren egoak zabaltzen zituztenean lurretik goira jaikitzeko, ez oi ziran egon geldirik kurpillak, baizik berak ere aien aldean joan oi ziraden.

        17. Kerubinak gelditzen ziranean, kurpillak ere gelditzen ziran, eta oiek altxatzen ziran, berak altxatzen ziradenean, zeren bizitzako espiritua beretan zegoan.

        18. Eta Jaunaren gloriak alde egin zuen tenploko atalburutik, eta kerubinen gañean jarri zan.

        19. Eta kerubinak, zabaltzen zituztela beren egoak, jaiki ziran lurretik nere begien aurrean; eta berak zijoazenean, kurpillak ere jarraitzen ziezten, eta gelditu ziran, Jaunaren tenploko sortaldeko atearen sarreran.

        20. Ziran, nik Israelko Jaungoikoaren azpian, Kobarko ibaiaren aldean ikusi nituen abere aiek berak, eta konprenditu nuen kerubinak ziradela.

        21. Beretatik bakoitzak lau arpegi zeuzkan, eta bakoitzak lau ego, eta oien azpian gizonaren besoaren irudi bat.

        22. Eta beren arpegien irudia zan, nik Kobarko ibaiaren aldean ikusi nituen arpegiak berak bezelakoa; baita, beren begirakunea ere, baita aurrerontz mugitzeko era ere, norontz begira zegoan bere arpegia.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Eta gora jaso ninduen espirituak, eta eraman ninduen Jaunaren tenploko sortaldeko atera, zeñ dagoan Sortaldera begira, eta ikusi nuen atearen sarreran zeudela ogeita bost gizon, eta ikusi nuen beren erdian Jezonias, Azurren semea, eta Feltias Banaiasen semea, erriko prinzipeak.

        2. Eta Jaunak esan zidan: Gizonaren semea, oiek dirade gaiztakeria gogoan darabiltenak; eta dauzkate asmazio gaiztoak erri onetan,

        3. Esaten dutela: Asko etxe ez al dirade izan arestian egiñak? Erri au pertza da, eta gu aragiak.

        4. Argatik profetizatu ezazu beren kontra, profetizatu ezazu, o gizonaren semea.

        5. Eta etorri zan nere gañera Jaunaren espiritua, eta esan zidan: itz egin ezazu, oiek esaten ditu Jaunak: Zuek ala itz egin dezute, o Israelko familia, eta zuen biotzeko gogorazioak nik ezagutzen ditut.

        6. Zuek il dituzute txit asko erri onetan, eta bere karrikak gorputz illez bete dituzute.

        7. Argatik, oiek esaten ditu Jaun Jainkoak: Zuek il, eta erriaren erdian aurtiki dituzutenak, oriek dirade aragiak, eta bera (erria) da pertza, baña nik beratatik kanpora botako zaituztet.

        8. Kaldeatarren ezpataren beldur izan ziñaten. Bada nik ezpata zuen gañera bialduko det, esaten du Jaunak:

        9. Eta aurtikiko zaituztet erritik, eta etsaien eskuetan ipiñiko zaituztet, eta zuen gañean nere justizia egingo det.

        10. Ezpataren puntaz galduak izango zerate. Israelko mugetan juzgatuko zaituztet, eta ni naizela Jauna ezagutuko dezute.

        11. Ez da izango erri au zuentzat pertza, eta etzerate ere izango zuek bere erdian aragiak. Israelko mugetan nik zuekin justizia egingo det;

        12. Eta ezagutuko dezute ni naizala Jauna; zeren etzeraten zuek bizi izan nere aginteen araura, eta ez dituzute ere nere legeak gorde; baizik jarraitu diezute, zuen inguruan bizi diran jentillen erabakiai.

        13. Eta gertatu zan, ni profetizatzen ari nintzala, erortzea illik Feltias, Banaiasen semea. Eta ni auzpeztu nintzan nere arpegiaren gañean, deadar egiten nuela boz goratuan, eta esaten nuela: Ai, ai Jaun Jainkoa, ai! Israelko kutsuak arras desegin nai al dituzu?

        14. Eta itz egin zidan Jaunak, esaten zuela:

        15. Gizonaren semea, zure anaiai, anaia zureai, eta zure aideai, eta Israelko etxeko gizon guztiai esan zien, Jerusalenen bizi diraden oriek: Alde egin ezazute urrutira Jaunagandik, guri emana izan zaigu lur au, bere jabe izan gaitezen.

        16. Argatik oiek esaten ditu Jaun Jainkoak: Nik bialdu banituen urrutira erreñuen artean, eta erri arrotzetan barreiatu banituen; ni nerau izango natzaiote Santuarioa denbora labur orretan, joan ziraden errian.

        17. Argatik esango diezu: Ala esaten du Jaun Jainkoak: Nik toki batera ekarriko zaituztet erreñuen artetik, eta bilduko zaituztet, barreiatuak izan ziñaten errietatik, eta Israelko lurra emango dizutet.

        18. Eta ara itzuliko dira Israelko semeak, eta kenduko dituzte andik beaztopo gai guztiak, eta gauza nazkagarri guztiak.

        19. Eta emango diet biotz elkartu bat, eta biztuko det espiritu berri bat beren erraietan, eta kenduko diet daukaten biotz arrizkoa, eta aragizko biotz bat emango diet,

        20. Nere aginteetan ibilli ditezen, eta zaitu ta gorde ditzaten nere legeak, onenbesterekin izan ditezen berak nere erria, eta ni izan nadin beren Jaungoikoa.

        21. Beaztopo gai, eta beren gauza nazkagarriai jarraituaz beren biotza dijoanen gañean berriz, nik kastigatuko ditut, diña diradenen araura, esaten du Jaun Jainkoak.

        22. Zabaldu zituzten gero kerubinak beren egoak, eta kurpillak jarraitu ziezten, eta Israelko Jaungoikoaren gloria zijoan beren gañean.

        23. Jaunaren gloriak bada erritik alde egin zuen, eta gelditu zan erriaren Sortaldean dagoen mendiaren gañean.

        24. Eta arrapatu ninduen espirituak, eta eraman ninduen berriz ikusketan, Jaungoikoaren espirituan, Kaldeara, non zeuden katibu juduak; eta ezkutatu zan nere aurretik, iduki nuen ikusketa.

        25. Orduan esan niezten judu katibuai, Jaungoikoak agertu zizkidan gauza guztiak.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zidan Jaunak, esaten zuela:

        2. Gizonaren semea, zu bizi zera erri ezikaitz baten erdian: zeñak dauzkan begiak ikusteko, eta begiratzen ez duen; eta belarriak aditzeko, eta entzuten ez duen, zeren bera jende setati bat dan.

        3. Zu bada, o gizonaren semea, zoaz prestatuaz bear dituzun gauzak erri aldatzea egiteko, eta aterako dituzu kanpora, egunaz, berak ikusten dituztela, eta alde egingo dezu bizi zeran tokitik beste toki batera, berak ikusten zaituztela; onetan beren gogoa ipintzen ote duten, zeren ori familia setati bat dan.

        4. Egunaz bada, eta beren aurrean aterako dituzu kanpora biderako prestatu dituzun gauzak, beste erri batera dijoanak bezela; zu berriz aterako zera arratsaldearen erortzean, beren aurrean, beste erri batera bizitera dijoan bat bezela.

        5. Egingo dezu bere begien aurrean, zulo bat zure etxeko paretean, eta andik irtengo zera.

        6. Gero, berak ikusten dutela, eraman eraziko zera besteen bizkarretan, eta eramana izango zera kanpora illunean; estaliko dezu zure arpegia, eta ez dezu lurrik ikusiko, zeren nik ipiñi zaitudan gauza arrigarriak adirazteko Israelko etxeari.

        7. Egin nuen bada nik Jaunak agindu zidana, atera nituen kanpora egunaz biderako prestatu nituen gauzak, erri batetik beste batera dijoanak bezela; eta arratsaldean nik neronek zulatu nuen pareta, eta irten nintzan gaututa, eramana nintzala besteen bizkarretan, beren guztien aurrean.

        8. Eta itz egin zidan Jaunak goizean, esaten zidala:

        9. Gizonaren semea, Israelko familiakoak, familia setatikoak, ez al dute galdetuko, zer adirazten duen egiten dezunak?

        10. Esango diezu bada: Ala itz egiten du Jaunak: Berri garratz au eroriko da Jerusalenen dagoen agintariaren gañera, eta bere inguruan bizi dan Israelko familia guztiaren gañera.

        11. Esan zaiezu: Ni naiz zuentzat gauza arrigarri bat. Nola egin nuen, ala egingo zaiote berai ere, beste erri batera eramanak izango dirade, eta katibu egiñak.

        12. Eta beren erdian dagoan agintaria, bizkarretan eramana izango da, aterako da gauaz. Pareta zulatuko dute kanpora ateratzeko, bere arpegia estalia izango da, lurrik ikusi ez dezan.

        13. Eta nik zabalduko ditut nere sareak bere gañean, eta geldituko da beretan arrapatua; eta eramango det Babiloniara Kaldeataren lurrera, baña berak ez du ikusiko, eta bertan ilko da.

        14. Eta bere inguruan dauden guztiak, bere gordetzalleak, eta bere soldautegiak barreiatuko ditut lurraren lau kantoietatik, eta egingo det etsaien ezpata joan dedilla berai persegituaz.

        15. Eta ezagutuko dute ni naizala Jauna barreiatzen ditudanean erreñuen artean, eta zabaldu mundu guzitik.

        16. Eta beretatik gutxi batzuek gordeko ditut ezpatatik, eta gosetik, eta izurritik, kontatu ditzaten joango diran erreñuetan beren gaiztakeria guztiak, eta ezagutuko dute ni naizala Jauna.

        17. Eta itz egin zidan Jaunak, eta esan zidan:

        18. Gizonaren semea, jan ezazu zure ogia urduriz, eta edan ezazu zure ura arin eta ikaraz.

        19. Eta esango diozu lur onetan dagoen Israelko erriari: Onela itz egiten die Jaun Jainkoak, oraindikan Jerusalenen, Israelko lurrean bizi diradenai: Jango dute beren ogia ikaraz beteak daudela, eta antsiaz beteak daudela beren ura edango dute, zeren erria arrasatua geldituko dan bere jende andiagatik, bertan bizi diradenen gaiztakeriakgatik,

        20. Alako moduan, non, gaur jendez beteak dauden erriak, iñor ere gabetanik geldituko dira, eta erria eremu eginik; eta ezagutuko dezute ni naizala Jauna.

        21. Berriz itz egin zidan Jaunak, eta esan zidan:

        22. Gizonaren semea, zer esangi da zuek Israelko lurrean daukazutena, esaten dezutela: Egunak korrika joango dirade, eta utsean geldituko dirade ikusketa guztiak?

        23. Beragatik esan zaiezu: Oiek esaten ditu Jaun Jainkoak: Nik egingo det utsean gelditu dedilla esangi ori, eta Israelko jendetzak ez dezala berriz beñere esan, eta esan zaiezu, allegatzeko zorian daudela egunak; zeñatan kunplituko diran, ikusketa guztietan lendanaz adirazitako gertakariak.

        24. Zeren onezkero ez dan geldituko ikusketarikan batere bere betetasuna iduki gabetanik; eta ez da ere lendanaz adiraziko ezbaiko gauzarik Israelko semeen artean;

        25. Zeren nik, Jauna naizan onek, itz egingo det, eta egiztatuko da nik esaten dedan guztia, eta ez da geroagoko ere geldituko, baizik zuen egunetan, o familia setatia, nik itz egingo det, eta egiztatuko det, esaten du Jaunak.

        26. Berriz itz egin zidan Jaunak, eta esan zidan:

        27. Gizonaren semea, begiratu ezazu zer esaten duten Israelko etxekoak: Onek iduki duen ikusketa, emendikan asko urtetarako da, eta berak lendanaz adirazten ditu gauzak denbora urrutietarako.

        28. Argatik zuk berai esango diezu: Jaun Jainkoak onela itz egiten du: Nere itz guztiak emendikan aurrerakoan, ez dute luzapenikan batere idukiko; nik esaten dedana egiztatuko da, esaten du Jaun Jainkoak.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Berriz itz egin zidan Jaunak, eta esan zidan:

        2. Gizonaren semea, profetizatu ezazu, Israelko gezurrezko profeten kontra, zeñak beren buruz sartzen diran profetizatzen, eta onelako berenez profetizatzen dutenai, esango diezu: Aditu ezazute Jaunak esaten duena,

        3. Onela itz egiten du Jaun Jainkoak: Ai profeta zentzugabeko, beren espirituari jarraitzen diotenen, eta ezerere ikusten ez dutenen doakabeak!

        4. Zure profetak, o Israel, azeriak eremuetan bezela dira.

        5. Zuek etzerate aurkeztu, eta etzerate ere jarri murrua bezela Israelko etxearen alde, gudan aritzeko Jaunaren egunean.

        6. Utsak dirade, berak dauzkaten ikusketak, eta gezurrak beren profeziak, esaten dutenean, Jaunak esan du, izanik egia, Jaunak bialduak ez diradela, eta irautzen dute esaten, ziertoa dala adirazi dutena.

        7. Ez al dirade alperrak zuen ikusketak, eta gezurrak, zabaldu dituzuten profeziak? Zuek esaten dezute: Onela itz egin du Jaunak, nik ez dizutedanean ezerere esan.

        8. Argatik Jaun Jainkoak oiek esaten ditu: Zabaldu dituzutela utsa diraden gauzak, eta gezurrezkoak diradelako zuen ikusketak. Argatik ikusi nazazute ni emen zuen kontra, esaten du Jaun Jainkoak.

        9. Eta nere eskuaren kastigua eroriko da ikusketa alperrak, eta profezia gezurrezkoak asmatzen dituzten profeten gañera. Etzaiote onezkero utziko nere erriko batzarrean egoten; eta ez dirade ere eskribituak izango Israelko eskrituran; eta ez dirade ere sartuko Israelko lurrean; eta jakingo dezute, ni naizala Jaun Jainkoa.

        10. Zeren berak nere erria engañatu duten, esaten diotela: Pakea; ez egonik pakerikan. Nere erriak murru bat egiten zuen, eta berak zuriberritzen zuten loi itsaskor lastoarekin nastu gabearekin.

        11. Esan zaiezu naskarilla gaiztoarekin zuriberritzen zutenai, murrua eroriko dala, zeren etorriko diran eurijasak eta ugoldeak, eta aurtikiko ditut nik zerutik arri andiak, eta bialduko det aizebunbada sendo, guzia desegingo duen bat.

        12. Eta murrua erortzen danean, ez al zazute irriz esango: Non dago zuek egin zenduten lakazketa?

        13. Argatik Jaun Jainkoak oiek esaten ditu: Nere aserrearen erdian aterako det aizebunbada sendo bat, eta sumintasunez betea nagoela bialduko ditut eurijasa, guztia ondatuko dutenak, eta aserretuta aurtikiko ditut arriteandi, guztia arras desegingo dutenak.

        14. Eta arras beera botako det buztin nastugabearekin zuriberritu zenduten murrua, eta lurrarekin berdinduko det, eta bere zimenduak agertuko dirade, eta eroriko da; eta berarekin galduko dirade gezurrezko profeta aiek, eta ezagutuko dezute ni naizala Jauna.

        15. Eta ase arteraño aurtikiko det nere aserrea murrura, eta nastu gabe zuriberritu zutenen gañera, eta zuei esango dizutet: Murrurikan ez dago onezkero, eta zuriberritu zutenak ere, ez dira bizi.

        16. Au da, Israelko profeta, Jerusalenen gañean profetizatzen zutenak, eta ikusten zituztenak beretzat pakeko ikusketak, izanik egia ez dagoela alako pakerik, esaten du Jaun Jainkoak.

        17. zuk ordea, o gizonaren semea, errierta egin zaiezu arpegi garratzarekin zure erriko alabai, zeñak profetizatzen duten beren burutik, eta profetizatu ezazu beren gañean;

        18. Eta esan zaiezu: Jaun Jainkoak onela itz egiten du: Ai, ukalondo guztien azpian burkoak ipintzen dituzten, eta oaburukoak edade guztietakoen buruen azpian ipintzen dituzten emakumeen doakabeak, animak arrapatzeko, eta nere erriko animak arrapatzen zituztenean, esaten zuten biztutzen zituztela.

        19. Eta lotsatzen ninduten nere erriaren aurrean esku bete garagargatik, eta ogi zati batgatik, illak ez diraden animak iltzeko, eta bizitzat ematen zituztela, bizi ez diradenak, gezurrak saltzen diozkatela nere erriari, zeñak gezur aiei sinistea ematen dien.

        20. Argatik onela itz egiten du Jaun Jainkoak: Ona emen non nagoen ni zuen burkotxoen kontra, zeñakin zuek arrapatzen dituzuten egan dabiltzan animak, eta nik desegingo ditut zuen eskuetan; eta utziko diet egan joaten, zuek arrapatzen dituzuten animai.

        21. Nik zuen buruak ausiko ditut, eta aterako ditut zuen mendetik nere errikoak, eta ez diet utziko zuen eskuz arrapatuak izan ditezela; eta jakingo dezute ni naizala Jauna.

        22. Zeren zuek zuen gezurrakin justoaren biotza tristetu dezuten, zeñ nik ez nuen tristetu; eta sendotu dituzute gaiztoaren besoak, bere bizitza gaiztotik itzuli etzedin, onela bizi zedin.

        23. Argatik ez dituzute onezkero idukiko aurrerakoan zuen ikusketa gezurrezko oriek, eta ez dituzute ere zuen profeziak zabalduko; eta nik zuen eskuetatik nere erria libratuko det eta jakingo dezute, ni naizala Jauna.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta etorri ziran neri bidera irtetzera Israelko zarretatik batzuek, eta nere aldean eseri ziran.

        2. Eta itz egin zidan Jaunak, esaten zuela:

        3. Gizonaren semea, gizon oriek daramazkite beren zikinkeriak beren biotzen barrenen, eta beren gaiztakeriaren eskandalua beren aurrean beti daukate. Berak bada galdetzen didatenean, uste al dezu erantzungo diedala?

        4. Argatik itz egin zaiezu, eta esan zaiezu: Oiek esaten ditu Jaun Jainkoak: Israelko etxeko edozeñ gizoni, dauzkanari ipiñiak bere biotzean bere zikinkeriak, eta daukanari bere aurrean bere gaiztakeriako eskandalua, eta datorrenari profetari bidera irtetzera, bere bitartez neri galdeak egiteko; nik Jaunak erantzungo diot bere zikinkerien ugaritasunaren araura;

        5. Israelko etxeak arkitu dezan bere galmena bere biotzean, zeñarekin urrutiratu zan nigandik, bere idolo guztiai jarraitzeko.

        6. Argatik Israelko etxeari esan zaiozu: Onela itz egiten du Jaun Jainkoak: Konbertitu zaitezte, eta alde egin ezazute zuen idoloakgandik, eta ez itzatzute zuen arpegiak itzuli zuen gauza nazkagarri guztiai begiratzeko.

        7. Zeren Israelko etxeko edozeñere gizon eta edozeñere arrotz, Israelko fedealdaia danari, alde egiten badu nigandik, eta jartzen dituenari bere idoloak bere biotzean, eta ipintzen duenari bere aurrean bere gaiztakeriako eskandalua, eta etortzen danari profeta arkitzera, beronen bitartez neri galdetzeko, nik Jaunak nerez erantzungo diot berari.

        8. Eta begiratuko diot gizon ari, arpegi aserretuarekin, eta egingo det izan dedilla guztien oroipengarria eta ipuia, eta arras kenduko det nere erriaren erditik, eta jakingo dezute ni naizela Jauna.

        9. Eta profetak uts egiten duenean, eta gezurra esaten duenean, nik Jaunak utzi det, profeta hura engañatu dedilla; nik berriz luzatuko det nere eskua bere gañera, eta borratuko det, Israel nere erriaren erditik.

        10. Eta berak eramango dute beren gaiztakeriaren pena: galdetzen duenaren gaiztakeriaren araukoa, izango da profetaren gaiztakeria.

        11. Aurrerakoan Israelko familiak ez dezan nigandik alderik egin, eta ez dedin ere kutsutu bere fedeausitzeakin, baizik berak nere erria izan ditezen, eta ni beren Jaungoikoa izan nadin, esaten du ejerzituen Jaunak.

        12. Berriz itz egin zidan Jaunak, esaten zuela:

        13. Gizonaren semea, lur orrek bekatu egiten badu nere kontra, lotsagabekiro fedea ausitzen duela, nik nere eskua bere gañera luzatuko det, eta kenduko diot ogizko bazka, eta gosea bialduko diot, eta gizonak eta abereak ilko ditut.

        14. Eta baldin bertan arkituko balirade iru gizon oiek, Noe, Daniel eta Job, berak beren justiziagatik libratuko dituzte eren bizitzak, esaten du ejerzituen Jaunak.

        15. Gañera nik bialduko banitu lur orretara pisti txit gaiztoak, desegin dezaten, eta geldituko balitza iñorere bizi ez diteken eran, andikan iñor ere iragotzen ez dala pistien beldurragatik,

        16. Iru gizon oiek bertan arkituko balirade, juramentu egiten det nik, esaten du Jaun Jainkoak, ez dituztela libratuko beren semeak, ez alabak, baizik berak bakarrik libratuak izango dirade, eta lurra arrasatua geldituko da.

        17. Edo bialduko banu nik lur aren kontra ezpata, eta esango banio ezpatari: ibilli zaite lur artatik, eta ilko banitu nik an gizonak, eta abereak,

        18. Eta arkituko balirade erri aren erdian, aitatu diran iru gizonak, juramentu egiten det nik, esaten du Jaun Jainkoak, ez dituztela berak libratuko beren semeak, ez alabak; baizik berak bakarrik libratuak izango diradela.

        19. Eta bialduko ere banu nik izurria erri aren gañera, eta aurtikiko banu bere gañera nere aserrea, ilkintza andia egiten dedala, eta kentzen ditudala andikan gizonak eta abereak;

        20. Eta Noe, Daniel eta Job arkituko balirade bere erdian, juramentu egiten det nik, esaten du Jaun Jainkoak, ez dituztela libratuko beren semeak, ez alabak, baizik beren obengabetasunagatik salbatuko dituztela berak, bakarrik beren animak.

        21. Zeren oiek esaten ditu Jaun Jainkoak: Bialduko banitu nik Jerusalenen kontra lau kastigu gaiztoenak; ezpata, gosea, pisti gaiztoak, eta izurria, iltzeko gizon ta abere guztiak;

        22. Alaere salbatuko dira beretatik batzuek, zeñak aterako dituzten kanpora beren semeak eta alabak: eta ona emen non oiek etorriko diraden zuekgana onara Babiloniara, eta ikusiko dituzute beren biziera, eta beren obrak, eta orduan gozatuko zerate, nik Jerusalenen gañera aurtiki ditudan ondamenakgatik, eta bera azpiratu dedan pisu guztiagatik.

        23. Eta bozkariogarria izango da zuentzat, ikustea beren oiturak, eta beren biziera, eta ezagutuko dezute ez nuela beragan alperrik egin, egin nuen guztia, esaten du Jaun Jainkoak.

 

AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Berriz itz egin zidan Jaunak, esaten zuela:

        2. Gizonaren semea, zer egingo da matsaren ondoarekin, mendietako zuaitzen artean arkitzen diran basoko egur guztiakin baño obekiago?

        3. Artuko al da berarekin lanen bat egiteko, edo egin al dizake berarekin kako bakar bat, beratatik zerbait esekitzeko?

        4. Ona emen non sutara aurtikitzeko dan: bere aldamen biak suak erretzen ditu; eta erdiko geldo biurturik gelditzen da: lanen baterako gai al da?

        5. Osorik zegoanean ere, etzan lan baterako ere gai, zenbat gutxiago bada egin lezake berarekin gauzarik batere, suak iretsi eta ezereztu duenean?

        6. Argatik oiek esaten ditu Jaun Jainkoak: Nola matsaren zuaitza basoko zuaitzen artean, zeñ sutara aurtikitzen dedan nik, suak iretsi dezan, ala egingo det Jerusalenen bizi diradenakin.

        7. Nik arpegi aserretuarekin begiratuko diet: aterako dira su batetikan, eta beste su batek desegingo ditu; eta ezagutuko dezute ni naizala Jauna, beren kontra nere arpegia itzultzen dedanean,

        8. Eta utziko det beren lurra iñor ere bizi ez ditekean eran, eta arrasatua, berak fedea ausi zuten ezkero, esaten du Jaun Jainkoak.

 

AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Jaunak berriz itz egin zidan, esaten zuela:

        2. Gizonaren semea, ezagutu erazi zazkiozu Jerusaleni bere gauza nazkagarriak.

        3. Eta esan zaiozu: Oiek esaten diozka Jaun Jainkoak Jerusaleni: Zure jatorria eta zure arraza kanaango lurrekoa da. Amortarra zan zure aita, eta Zetetarra zure ama.

        4. Eta zu argitara atera ziñanean, zure jaiotzako egunean, etzitzuten ebaki txilborra, eta etzinduzten ere ur osasuntsuarekin garbitu, ez gatzarekin gazitu, eta etziñan ere pisoialetan bildua izan.

        5. Iñork ere etzitzun urrikaltasunez begiratu, eta etzan ere iñor errukitu zurekin, lan oietatik bat bederik zurekin egiteko, baizik izan ziñan lurrera aurtikia zure bizitzaren mezprezioarekin, jaio ziñan egunean.

        6. Alaere iragotzen nintzala ni zure aldetik, ikusi zindudan zure odolean zikindua; eta esan nizun, zure odolean bildua zeunden orduan berean: Bizi zaite, bizi zaite, esan nizun, o zu, zure odolean bildua zaudena.

        7. Azierazi nizun landako belarra bezela; eta zu azi ziñan; eta andi egin ziñan, eta allegatu ziñan emakumeai apainduriak erabiltzeko edade ta denborara, larrinerako denborara; baña zu larrugorrian eta lotsariz estalia zeunden.

        8. Eta zure aldetik irago nintzan, eta ikusi zindudan, eta zu onezkero amorioen edadean zeunden; eta zabaldu nuen nik zure gañera nere mantuaren punta, eta estali nuen zure lotsaria, eta elkartasun bat zurekin egin nuen, (esaten du Jaun Jainkoak) eta ordu artatikan nerea ziñan.

        9. Eta garbitu zindudan urarekin, eta zure odola garbitu nizun, eta olioarekin igortzi zindudan.

        10. Eta asko koloretako arropakin jantzi zindudan, eta jazinto koloreko oñetakoak eman nizkizun, eta liño fiñezko gerrikoa, eta mantu txitez fiñ batekin jantzi zindudan.

        11. Eta apaingarri aberatsakin edertu zindudan, eta ipiñi nituen eskuturkiak zure eskuetan, eta lepande bat zure lepoaren inguruan.

        12. Eta zure kopeta joiakin apaindu nuen, eta zure belarriak zirzilluakin, eta diadema eder batekin zure burua.

        13. Eta gelditu ziñan apaindua urrez, eta zillarrez, eta jantzia eun fiñez, eta asko koloretako bordaduz. Eman zatzun jateko iriñaren lorea, eztiarekin eta olioarekin. Atzenean allegatu ziñan txit ederra izatera, eta erregiña izatera goratua izan ziñan.

        14. Eta zure edertasunak otspatsua egin zinduela erreñuen artean, zugan nik ipiñi nituen apaingarriakgatik, esaten du Jaun Jainkoak.

        15. Eta idukirik itxedopena zure edertasunean, erori ziñan aragizko bekatuan nere izenean, eta ipiñi zenduen agirian zure gorputza, bekatu egiteko iragotzen zan guztiarentzat, berea izan zindezen.

        16. Eta arturik zure soñekoak, eta josirik emendik eta andik, egin ziñituen berakin apainduriak toki goratuetako idoloentzat; non egin ziñituen alako aragizko bekatuak, nolakorik ez dan egin, ez egingo.

        17. Eta arturik zure gloriako apaingarri, nere urre, eta zillarrarekin egiñak, zeñak nik eman nizkizun, egin ziñituen berakin gizasemeen irudiak, eta berak adoratu ziñituen.

        18. Eta zure soñeko, asko koloretakoakin egin ziñituen zure idoloen irudiak, eta berai eskeñi ziñien nere olioa, eta nere lurrinkaiak.

        19. Eta nik eman nizun ogia, eta iriñaren lora, olioa, eta eztia, zeñakin nik bazkatzen zindudan, eraman zinduzten beren aurrera, usai gozoko eskeñtza bezela. Oiek egin ziñituen esaten du Jaun Jainkoak.

        20. Eta artu ziñituen zure seme eta alaba, neretzat egin ziñituenak, eta eskeñi ziñituen, suak iretsiak izan zitezen. Eta oiek gauza gutxiren bat diradela uste al dezu?

        21. Zuk eskeñi ziñituen doañean nere semeak, eta eman ziñiezten idoloai, zeñai konsagratu ziñiezten.

        22. Eta zure gauza nazkagarri eta aragizko bekatuen ondoan, aztu zera zure gazte denborakin, zeñatan arkitzen ziñan larrugorrian, eta lotsariz betea, zure odolean bilduta.

        23. Eta gertatu zan zure gaiztakeria guztiaren ondoan (ai, ai zure zorigaiztokoa! Esaten du Jaun Jainkoak.)

        24. Egin ziñituen nasaikeriako etxeak, eta egin ziñituen zuretzat galots tokiak plaza guztietan.

        25. Bi bideko toki guzietan ipiñi zenduen zuk bordion siñalea; eta zure edertasuna nazkagarria egin dezu, eta jarri zera bideante guztiaren mendean, eta ugaritu ziñituen zure aragizko bekatuak.

        26. Eta bekatu egin zenduen Ejiptoko seme, zure aldeko, txit gorputz andikoakin, eta zure aragizko bekatuak ugaritu ziñituen, onela neri aserretuerazitzeko.

        27. Ona emen non nik luzatu nuen nere eskua zure gañera, eta kendu nizkizun zure gauza santuak, eta utzi zindudan, zu gorrotatzen zaituzten, eta zure biziera gaiztoaz lotsatzen diran Filistintarren alaben guraen mendean.

        28. Baña zuk oraindikan, nola etzeunden asetua, bekatu egin dezu Asiriatarren semeakin, eta ala ere etzera aspertu.

        29. Eta ugaritu ziñituen zure aragizko bekatuak Kanaango lurrean Kaldeatarrakin; eta onekin ere etziñan ase.

        30. Zerekin garbitu nezake nik zure biotza, esaten du Jaun Jainkoak, egiñik zuk gauza guzti oiek, andre bordion eta lotsagalduko bati dagozkionak?

        31. Zeren bideko gurutze bakoitzean egin zenduen burdel bat; eta plaza guztian jaso zenduen zuretzat aldare gaizto bat, eta etziñan ere izan, iguiarekin ordaña geitzen duen bordiona bezelakoa;

        32. Baizik andre adultera bat bezelakoa, zeñak bere senarraren lekuan, arrotzai eskeñtzen dien.

        33. Beste bordion guztiai ordaña ematen zaiote; baña zuk eman diezu zure maitatzalle guztiai, eta doañak egiten ziñiezten, toki guzietatik etorri zitezen zurekin bekatu egitera.

        34. Eta gertatu da zugan, bizitza gaiztoko emakumeakin oi dan kontrako gauza; eta zure ondoren ez da alako bordionik izango. Zeren zuk ordaña ematearekin, artu bearrean, egin dezu, egin oi dan kontrako gauza bat.

        35. Argatik, o emakume bakataria, ona emen Jaunak esaten duena:

        36. Onela itz egiten du Jaun Jainkoak: Zure dirua gaizki gastatu dezun ezkero, eta zure lotsaria agirian ipiñi dezun ezkero, zure maitatzalleakin egin dituzun aragizko bekatuetan, eta zure gauza nazkagarrien idoloai eskeñi diezun zure semeen odolean.

        37. Ona emen non nik bilduko ditudan zure maitatzalle guztiak, zeñakin bekatu egin dezun, eta zure gogoko guztiak, eta zuk aier izan dituzun guztiak, eta aldamen guztietatik zure kontra bilduko ditut, eta beren aurrean zure lotsaria agertuko det, eta zure zikinkeria guztiak berak ikusiko dituzte;

        38. Eta kastigatuko zaitut, adulteraen eta gizon iltzalleen gañean dauden legeen araura, eta sumintasun eta zeloz betea nola nagoen, bizia kenduko dizut.

        39. Eta ipiñiko zaitut beren mendean, eta berak zure burdela desegingo dute, eta beera aurtikiko dute zure bordiontza, eta kenduko dizkizute zure soñekoak, eta ostuko dizute edertzen zinduena, eta larrugorrian eta lotsariz betea utziko zaituzte;

        40. Eta bilduko dute jende taldea zure kontra, eta arrika egingo dizute, eta beren ezpatakin zatituko zaituzte,

        41. Eta zure etxeai su emango die; eta egingo dute zugan bengantza justoa emakume txit askoren aurrean. Eta zuk utziko diozu bekatu egiteari, eta beñere ez dezu berriz ordañikan pagatuko.

        42. Orduan biguñduko da nik zure kontra daukadan aserrea ere, eta bukatuko dirade, nigan biztu zenduzten zeloak ere, eta egongo naiz atsedenez, eta ez naiz berriz aserretuko.

        43. Argatik zure gazte denborako egunakin aztu ziñalako, eta neri aupadaka ari ziñalako gauza guzi oiekin, beragatik nik ere egin det, zure bizitzako gaiztakeria guztiak zure gañera erori ditezela, esaten du Jaun Jainkoak; eta onela ere etzaitut kastigatuko zure gauza nazkagarri guzien obenak diña diran adiñan.

        44. Begira ezazu, esaten duen guztiak esangi jakin hura, zuri itsatsiko dizu: Nolakoa ama, alakoa bere alaba.

        45. Egiaz zu bai zerala zure amaren alaba, zeñak utzi zituen bere senarra eta bere semeak; eta zure aizpaen aizpa zera, zeñak bota zituzten beren senarrak, eta beren semeak. Zetetarra da zure ama, eta Amortarra zure aita.

        46. Zure aizpa nagusia, da Samaria, bere alaba, zure ezkerreko aldamenean bizi diradenakin, eta Sodoma bere alaba, eskuiean bizi diradenakin, ori da zure aizpa txikia.

        47. Baña zu ez bakarrik etzera atzean gelditu beren bideai jarraitzean, eta beren gaiztakeriak imitatzean; baizik alde aldean izan zera oiek baño gaiztoago zure egite guzietan.

        48. Juramentu egiten det nik, esaten du Jaun Jainkoak, etzuela egin Sodoma zure aizpak, berak eta bere alabak, zuk eta zure alabak egin dezutena.

        49. Ona emen zeñ izan zan zure aizpa Sodomaren gaiztakeria: urgulleria, ase betea, eta ugaritasuna, eta bere alaben alperreria eta beartsu ta ezeukiari ez laguntzea.

        50. Eta arrotu ziran, eta nere aurrean gauza nazkagarriak egin zituzten, eta nik desegin nituen, ikusi dezun bezela.

        51. Eta etzuen Samariak egin, zuk egin dituzun bekatuen erdirik ere, baizik garaitu dezu zure gaiztakerietan, eta egin dezu zure aizpak onen irudia iduki dezatela, zuk egin dituzun anbeste gauza nazkagarrien indarrez.

        52. Zuk ere bada eraman ezazu zure lotsaria, zeñakin garaitu zenduzten zure aizpak zure bekatuetan, berak baño ere gaiztakeria andiagoak egiten ziñituela, zeren zurekin iduritu eta berdintzen badirade, berak dirade onak. Argatik nastua gelditu zaite zu ere, eta zure lotsaria zure gañean eraman ezazu; zuk, zeran orrek gaiztoa alako moduan, non, onak iruditu erazitzen diezun zure aizpai.

        53. Baña nik itzuliko ditut berriz lengo tokira, egiten dedala Sodoma biurtu dedilla katiberiotik bere alabakin batean, eta itzuli erazitzen diedala katiberiotik Samariari eta bere alabai; eta berakin batean itzulieraziko ere diet zure seme, katiberiora eramanai.

        54. Zure lotsaria eraman dezazun, eta nastua gelditu zaitezen egin dituzun gaiztakeria guztiakgatik, eta aientzat bozkaioko gaia izan zaitezen.

        55. Eta zure aizpa Sodoma, eta bere alabak, beren anziñako egoerara itzuliko dira; eta itzuliko dira anziñako egoerara Samaria eta bere alabak; eta zu, ta zure alabak ere, zuen lenbiziko egoerara itzuliko zerate.

        56. Zuk, o Jerusalen, zure urgulleriako denboran beñere etzenduen aitatu zure aizpa Sodoma,

        57. Zure gaiztakeria agirian gelditu baño lenago, orain dagoen bezela; eta zu Siriako alaben, eta inguruan dauzkazun filistintar guztien, eta aldamen guztietatik ingurututzen zaituztenen irria eginik gelditu ziñan baño lenago.

        58. Zuk eraman dezu zure gaiztakeriaren kastigua, eta gelditu zera lotsariz betea, esaten du Jaun Jainkoak.

        59. Zeren Jaun Jainkoak onela itz egiten du: Nik zu onela tratatuko zaitut, zeren zuk juramentua mezpreziatu zenduen, eta utsera biurtu zenduen elkartasuna.

        60. Alaere oraindikan oroituko naiz ni, zurekin zure gazte denboran egin nuen elkartasunarekin, eta biztueraziko diot zurekin betiko elkartasunari.

        61. Orduan oroituko zera zu zure gaiztakeriakin, eta lotsatuko zera artzen dituzunean zurekin zure aizpa, zuk baño andiagoak, txikiagoakin batean; eta nik emango dizkizut zuri zure alaben lekuan, baña ez zurekin egin nuen anziñako elkartasunaren indarrez.

        62. Eta berriz egingo det zurekin nere elkartasuna, eta ezagutuko dezu ni naizala Jauna,

        63. Zure gaiztakeriakin oroitu zaitezen, eta lotsatu zaitezen; eta etzaitezen ausartatu aoa idikitzen lotsaren lotsaz, ni zurekin biguntzen naizanean zuk alako gaiztakeriak eginda ere, esaten du Jaun Jainkoak.

 

AMAZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Itz egin zidan Jaunak, esaten zuela.

        2. Gizonaren semea, egin zaiozu galde nastu bat, eta kontatu zaiozu parabola bat Israelko etxeari.

        3. Esan zaiezu bada: Onela itz egiten du Jaun Jainkoak: Arrano andi bat, ego andiduna, eta gorputzeko zati txit zabalak zeuzkana, asko koloretako lumaz betea, etorri zan Libanora, eta zedroaren muña eraman zuen.

        4. Kendu ziozkan zedroari irtetzen zeuden muskillak, eta eraman zituen Kanaango lurrera, eta saldu-erosi andia zegoen erri batean ipiñi zituen.

        5. Eta artu zuen lur artako azitik, eta erein zuen kanpo batean, bere sustraiak bota zitzan, urezko ugaritasun andi baten aldean, erein zuen gañean.

        6. Eta moteatu zanean, azi zan, eta egin zan kapa lodi bat; baña altura gutxikoa; zeñaen muskillak zuzentzen ziran arrano huraganontz, eta zeñaen itzalen azpian zeuden bere sustraiak, allegatu zan bat matsare bat izatera, eta bota zituen maspurukaiak eta txarmenduak.

        7. Eta etorri zan beste arrano ego andietako, eta luma askoko bat, eta ona emen non matsare hurak, itzuli balitu bezela bere sustraiak, eta zabaldu bere txarmenduak beraganontz, urez bustia izateko bere urbide ugariakin.

        8. Ipiñia izan zan txarmendu hura lur onean, eta ur ugarien aldean, zabaldu zedin ostoz betea, eta frutua eman zezan, eta matsare andi bat izatera allegatu zedin.

        9. Esango diezu bada: Onela itz egiten du Jaun Jainkoak: Geituko al da? Lenbiziko arranoak ez al ditu aterako bere sustraiak, eta desegingo bere frutuak, eta leortueraziko ez al diozka bota zituen txarmendu guztiai, alako moduan, non, geldituko dan matsondo leor bat; eta ori eskubide andiaren premia gabe, ez jende andiaren ere, arras ateratzeko?

        10. Begiratu ezazu, egia da bera ipiñia dagoela, baña ugarituko al da? Ez al da egia, aize erretzalleak ukitzen dionean, bereala leortuko dala, eta geldituko dala idorra, urbide asko izan arren bera girotzen dutenak?

        11. Eta Jaunak itz egin zidan, esaten zuela:

        12. Esan zaiozu familia keñalari orri: Ez al dakizute zuek, onek zer adirazten duen? Begiratu ezazute, Babiloniako erregea etorri zan Jerusalenera, eta arrapatu zituen erregea, eta bere prinzipeak, eta Babiloniara bere erreñura eraman zituen.

        13. Eta artu zuen erregearen jatorriko bat, eta berarekin elkartasuna egin zuen, eta artu zuen beragandik leialtasuneko juramentua, eta gañera atera zituen erritik gizon sendoak,

        14. Erreñua azpiratua gelditu zedin, eta burua jaso ez zezan, baizik zaitu zezan elkartasuna, eta beratan iraun zezan.

        15. Baña errege berriak, urratzen zuela elkartasuna bialdu zituen mandatariak Ejiptora, lagundu zizaion bere zaldidiarekin, eta jende askorekin. Ongi joango al zaio au egin duenari, edo onelakoak salbaziorik arkituko ote du? Eta, elkartasuna ausi duenak, igesik egingo al du?

        16. Nik juramentu egiten det, esaten du Jaun Jainkoak, erregeak bere tronuan ipiñi zuen errian, eta zeñaen juramentua ausi zuen, urratzen zuela berarekin egin zuen elkartasuna, an Babiloniaren erdian ilko dala.

        17. Eta Faraon bere ejerzitu andiarekin, eta bere jende askorekin ez da gudatuko etsaiaren kontra, onek lubetak altxatzen dituenean, eta lutesiak egiten dituenean jende asko iltzeko.

        18. Mezpreziatu zuelako erregeak juramentua, eta urratu elkartasuna, batzundea eginda gero, au guziau egin zuen ezkero, ez da libratuko.

        19. Argatik oiek esaten ditu Jaun Jainkoak: Juramentu egiten det nik, mezpreziatu zuen juramentuagatik, eta urratu zuen elkartasunagatik, kastigatuko dedala bere buruagan.

        20. Eta nere sarea bere gañean zabalduko det, eta geldituko da nere lazoan arrapatua, eta Babiloniara eramango det, eta an juzgatuko det, mezpreziatu nauelako fedea ausiaz.

        21. Eta bere igeslari guztiak ezpataren puntaz illak izango dirade, eta bere zaldidi guztiak; eta gelditzen diradenak, mundu guztitik barreiatuak izango dirade, eta ezagutuko dezute, nik Jaunak itz egin dedala.

        22. Oiek esaten ditu Jaun Jainkoak: Nik artuko det zedrorik goratuenaren muñetik, eta ipiñiko det lurrean. Ebakiko det bere erramen goratuenetik ostotxo samur bat, eta ipiñiko det mendi altu eta goratu baten gañean.

        23. Israelko mendi goratuaren gañean ipiñiko det, eta muskill bat botako du, eta emango du frutua, eta allegatuko da izatera zedro andi bat. Eta bere azpian biziko dira egazti guztiak, eta bere ostoen itzalean egazti mota guztiak kabiak egingo dituzte.

        24. Eta ezagutuko dute erriko zuaitz guziak, nik Jaunak umillatu nuela zuaitz goratua, eta goratu nuela landare umilla, eta leortu nuela zuaitz berdea, eta berdetu erazi niola zuaitz leortuari. Nik Jaunak esan nuen, eta egin nuen.

 

EMEZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Berriz Jaunak itz egin zidan, esaten zuela:

        2. Nola da zuen artean, Israelko lurrean, esangi biurtu dezutela esate au: Gurasoak jan zituzten mats zoritugabeak, eta semeak daude ozkiarekin?

        3. Juramentu egiten det nik, esaten du Jaun Jainkoak, parabola au ez dala izango onezkero Israelen zuentzat esangi bat.

        4. Zeren anima guztiak nereak diraden, nola dan nerea aitaren anima, ala da semearena ere. Bekatu egiten duen anima, ori ilko da.

        5. Eta gizon bat justoa baldin bada, eta bizi bada zuzentasunaren eta justiziaren araura;

        6. Janedanak mendietan egiten ez baditu, eta ez baditu altxatzen bere begiak Israelko etxeko idoloakganontz, bere lagun urkoaren emaztea bortxatzen ez badu, eta bere emazteagana alderatzen ez bada illodoltzeko denboran,

        7. Eta iñori ere gaitzik egiten ez badio; zordunari prenda itzultzen badio; besteren gauzarik batere ez badu artzen indarrez; gose danari bere ogia ematen badio; eta larrugorrian dagoena soñekoarekin estalitzen badu,

        8. Ez badu lendanaz ematen lukuruan; eta artzen ez badu, lendanaz eman duena baño geiago; gaizkirik ez badu egiten; eta juizio justoa egiten badu gizon baten eta bestearen artean,

        9. Nere aginteetatik ibiltzen bada, eta nere legeak zaitzen baditu, zuzen ibiltzeko, onelakoa, gizon justoa da, eta bizitza egiazkoa idukiko du, esaten du Jaun Jainkoak.

        10. Baña baldin berak badauka seme bat, zeñ dan lapurra eta erailea, edo egingo balitu beste gaiztakeriaren batzuek,

        11. Eta gauza onik egin ez ezen, dauzkana janedanak mendietan, eta bere projimoaren emaztea bortxatzen duena,

        12. Gaitz egiten diona beartsuari, eta premian dagoenari, besteren gauza ostutzen duena, prenda itzultzen ez duena, bere begiak idoloakganontz altxatzen dituena, eta gauza nazkagarriak egiten dituena,

        13. Lukuruan ematen duena, eta prestatua baño geiago artzen duena, ori biziko al da? Ez da biziko. Alako gauza gorrotagarriak egin dituen ezkero, illa izan bear du. Bere odola bere gañera eroriko da.

        14. Eta onek baleuka seme bat, zeñ, ikusirik bere aitak egin dituen bekatu guztiak, beldurtzen dan, eta egiten ez badu bere antzeko gauzarik;

        15. Mendietan janedanik egiten ez badu, eta ez baditu altxatzen bere begiak Israelko etxeko idoloakganontz, eta bere projimoaren emaztea bortxatzen ez badu;

        16. Iñoriere gaitzik ez badio egiten, eta ez badu ere berarekin gelditzen prenda, eta ez badu ere iñoren gauzarik ostutzen, bere ogia gose danari ematen badio, eta larrugorrian dagoena soñekoarekin estalitzen badu;

        17. Ez badio gaitzik batere egiten beartsuari, ez badu artzen lukuruan, ez irabazian; zaitzen baditu nere legeak, eta nere aginteen araura ibiltzen bada, au ez da ilko bere aitaren gaiztakeriagatik, baizik ongi biziko da.

        18. Bere aita, bere projimoari gezurrak asmatu ziozkalako, eta bere projimoa indarrez mendean iduki zuelako, eta bere erriaren erdian gaiztakeriak egin zituelako, illa izan zan bere gaiztakeriakgatik.

        19. Eta zuek esaten dezut